MOVIMIENTOS SOCIALES
Banco Sabadell: Carroñeros!
2020an huts egindako etxegabetze saiakera baten ondoren, non epaitegiak ez zion arrazoia eman, Sabadell Bankua berriro etxegabetzen saiatu da. Oraingoan, Solvia higiezinen enpresaren aginduz, ateari ostikada bat eman diote, sarraila lehertu dute, aldatu egin dute eta burdin sareak eta alarmak jarri dituzte. Sabadell bankuak esan du etxebizitza jada ez dela berea, eta 2019an saldu ziola putre Coliseum funtsari. Bere egite mafiosoak ez dira berriak. Ez gaituzte engainatzen. Planteatzen duten tranpa sinplea da, eta, zoritxarrez, funtzionatu egiten du: Paradisu fiskal bateko funts putre batean parte hartzen dute. Beren balioaren % 10aren truke...
Trabajo, pensiones y una vida digna
Bildu gara herri mugimenduko hainbat eragile eta kolektibo anitz, abenduaren 1erako Hego Euskal Herrian ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuek deitutako mobilizazio egunarekin bat egiten dugula adierazteko. 2008ko krisiaren ondorio lazgarriak gainditu gabe genituela harrapatu gaitu COVID19ak eragin duen osasun krisiak. Hau baina, ez da soilik osasun krisi bat izaten ari. Pandemiak azkartu egin ditu jada bizi genituen krisi anizkoizak eta sistema kapitalista, heteropatriarkal eta kolonialistak eragindako zapalkuntzak are gehiago sakondu dira. Aurreko guztiaren kudaketa negargarriak argi utzi du boteregune ekonomiko...