Maiatzaren Lehena:EZ NOR DAGOEN GOBERNATZEN, BORROKAK BAKARRIK ORDAINTZEN DU!

Axolarik ez nor dagoen gobernatzen, pentsioak defendatu egiten dira! Ozenago oihu egin dezakegu, baina ezin da argi eta garbiago azaldu zein den bide hori gure bizi eta lan baldintzak defendatzeko.

Pentsiodunen urte bat baino gehiagoko borroka, emakumezkoen borroka ez bakarrik M8 ko greba erraldoian, baizik eta zahar egoitzetan, hoteletan, zaintzako gune pribatu eta publikoetan, etab.; itunpeko hezkuntzako langileen borroka, Osakidetzako lehen arreta, zerbitzu publikoena, komisaria eta auzitegien garbiketa, Tabakalera bezalako kultur zentroak. La Navaleko langileen borroka, Dia supermerkatuetakoena, Navarpluma, Huerta de Peralta, etab.; gazteena klima aldaketaren kontra, prekarietatea eta baztertzearen kontrako plataformak. Edo etorkinekin eta errefuxiatuekin harrera eta solidaritatearen aldeko erakundeak, eskubideen berdintasunerako,  eta abar luze bat. Borroka horiek guztiak BATUTA  behar gaituzte indartsuagoak izateko.

Gure adinduen borroka estuki lotuta dago emakume eta gazteen prekarietatearen aurkako borrokarekin. Baita hezkuntza edo osasunaren borroka ere. Borroka horiekin lan-baldintza duinak ez ezik, patronalen eta gobernuen aberastasun banaketa bidegabearen aurka borrokatzen dugu. Bizi duin bat bizitzea jokoan dago, plano mugatu batean, eta sistema kapitalista krudel eta harrapari honetatik askatuta.

Maiatzaren lehenean, urteko 365 egunetan bezala, sindikatuek, nagusiek nahiz txikiek, erantzukizun izugarria dute. Euren ahalegina, elkartzeko, sentsibilizatzeko eta langileen gehiengoa mobilizatzeko izan beharko litzateke. Hau, agintari, delegatu eta sindikatuetako ordezkarien lan etengabea izan behar da. Ezinbestekoa da.

Austeritatearen erasoak gure soldatak, gure pentsioak, gure eskubideak, DBE edo diru-laguntzak murriztu nahi ditu; aldi berean, eliteak babesten dituzten zenbait gobernuek espoliazioa zabaltzen dute pribatizazioak, kaleratzeak, prekarietatea, eta abarren bitartez. Horregatik, erantzuna eman behar zaio, neurri berean, Mobilizazio Plan Bateratu baten bidez. Hau da prekarietatea eta esklusio orokorrera kondenatzen gaituen aberastasunaren banaketa bidegabe hori ez jarraitzeko bermatzeko modu bakarra.

Ezin dugu propaganda hauteskunde politiko nahiz sindikalera mugatu; sektore prekarioak bateratu eta artikulatu behar ditugu, soldatapeko edo baztertutako beste sektore guztiekin batera, gizarte mugimendu berri eta zaharrekin.

Hodei beltz berriak ikusgai daude zerumugan; atzeraldi sintomak murrizketa haundiagoetan bilakatzen dira. Gero eta indar politiko erreakzionarioagoen aurrean gaude, austeritatea eta inboluzio sozial, ekonomiko eta ekologiko indartsuago bat ezartzeko grinaz. Eraso kapitalista hau geldiarazi behar dugu edozein lekutan. Borrokak bakarrik ordaintzen du!

¡ATZERA PAUSORIK EZ! ¡BORROKA BIDE BAKARRA DA!

ANTIKAPITALISTAK


¡Gobierne quien gobierne las pensiones se defienden! Se puede gritar más fuerte, pero no se puede explicar con mayor claridad cuál es el camino a seguir para poder defender nuestras condiciones de vida y trabajo.

La lucha de más de un año de las personas pensionistas, la lucha de las mujeres no sólo en la gigantesca huelga del 8M, sino en las luchas laborales en residencias, hoteles, espacios de cuidados privados y públicos, etc; la lucha de las personas trabajadoras de la enseñanza concertada, de la atención primaria de la sanidad, de los servicios, de la limpieza de comisarías y juzgados, de los centros culturales como Tabacalera. La lucha de los trabajadores de la Naval, supermercados Dia, Navarpluma, Huerta de Peralta…; la de las jóvenes contra el clima, la de las plataformas contra la precariedad y la exclusión. O las luchas de acogida y solidaridad para con las personas migrantes y refugiadas, por la igualdad de derechos,… y un largo etcétera. Son todas estas luchas las que nos plantean la necesidad de UNIRNOS para ser más fuertes y más contundentes.

La lucha de nuestras mayores está íntimamente ligada a la lucha contra la precariedad de las jóvenes y de las mujeres… y también la de la enseñanza o la de la sanidad. Con estas luchas no sólo nos jugamos unas condiciones laborales justas frente al injusto reparto de la riqueza que están llevando patronales y gobiernos. Nos estamos jugando unas vidas dignas de ser vividas, en un planeta limitado y liberado de este sistema capitalista depredador e inhumano.

En este 1º de Mayo, como en los 365 días del año, las organizaciones sindicales tanto las mayoritarias como las minoritarias tienen una enorme responsabilidad. Su esfuerzo debería tratar en hacer confluir, unir, concienciar y movilizar a la mayoría trabajadora. Este debe de ser un trabajo continuo de dirigentes, delegadas y delegados sindicales. Es imprescindible.

La ofensiva austeritaria busca recortar nuestros sueldos, nuestras pensiones, nuestros derechos, la RGI o los subsidios; a la vez que expande el expolio y el robo mediante privatizaciones, despidos, precariedad, etc por parte de unas patronales y unos gobiernos que se sustentan de forma unitaria por parte de las élites. Por eso se nos impone que demos una respuesta en la misma proporción mediante un Plan Unitario de Movilizaciones. Este es el único modo de conseguir que no se siga produciendo este injusto reparto de la riqueza, que nos condena a la precariedad y la exclusión generalizada.

No podemos limitarnos a las propagandas electorales políticas o sindicales, necesitamos articular y movilizar unitariamente a los sectores precarizados junto a todos los demás sectores asalariados o excluidos, junto a los movimientos sociales nuevos y viejos.

Se avistan nuevas nubes negras en el horizonte; síntomas de recesión que siempre se traducen en más recortes. Tenemos en frente a fuerzas políticas cada vez más reaccionarias dispuestas a aplicar la austeridad y la involución social, económica y ecológica con toda su dureza. Tenemos que parar esta ofensiva capitalista, venga de donde venga. ¡Sólo la lucha paga!

¡NI UN PASO ATRAS! ¡BORROKA BIDE BAKARRA DA!

ANTIKAPITALISTAK

Print Friendly, PDF & Email

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Más info

aceptar
Share This