( Igor Urizar)/
A zer nolako oasia gurea. Pentsaera hedatua da euskal erkidegoan oro har gizarte politiko aurrerakoia dugula, batez ere estatuko beste lurraldeekin konparatzen dugunean. Pentsamolde hori ez da batere inuxentea, euskadiko klase boteretsu eta menderatzaileen ideologiaren posizio hegemonikoarentzat guztiz instrumentalki eraikia baizik. Eta honen adierazle handiena EAJ da. Zaldibarko zabortegiarekin gertatzen ari dena kolpe izugarria da ideia honentzako, errealitatean bortizki esnatzen gaitulako. Istripu honek euskal ideologia garaikidean kontraesan pilo bat agerian uzten ditu, euskal gizarte politikoaren barnealdeak ere, beste zenbait lurraldetan gertatzen den bezala, goitik behera ustelduta daudela erakusten bait du.

Urte barnean hilabete eta bederatzi egun daramagula, 12 izan dira lanean erailitako langileak eta orain beste 2 langile desagertuta daude ezbehar honen ondorioz. Gure oasi laborala (berriz ere, Ebropeaz konparatuz, hainbeste gustoko dugun bezala) gero eta langile gehiagorentzat tranpa mortala bilakatzen ari da, lan baldintzen demasako prekarizazioa gure herrian ere muinoraino sartuta daukagu. Beste aldetik, zabortegien negozio ereduak nola funtzionatzen duen ikusten ari gara: kostuak murrizteko baldintza txarreko egiturak, lizentzia eta baimenak emateko era irregularrak, segurtasun baldintza kaxkarrak, ingurumen irizpide betegabeak, gezurrezko azterketa eta frogak… zerrenda etengabea da baina egoera honetatik etekinak ateratzen dituztenak argi daude; zabortegian lan egiten duten enpresak eta administrazio-instituzio publikoa. Eta hauek dira, ez soilik erantzule zuzenak, guztiaren errudunak baizik.

Ustelkeria guzti honek dituen gorotz mailak anitzak dira. EAJ eta PSE-ren erabateko etika falta (Urkullu isilik, Erkoreka Anboton, besteak bidaietan… nazkagarria). Euskal instituzioen barnean dagoen korrupzio politikoa, batez ere eta inongo sorpresarik gabe, hamarkadetan eraikitako jeltzaleen sare klientelarren emaitza. Zabortegia kudeatzen duten enpresen gizabide eza, langileen biziak euren etekinen mesedetan xurgatuz. Ingurumenean izaten ari diren eraginak, urte luzeetan jasan beharko direnak. Eta espero ezetz, baina beste bi langile eraili izana, koktel higuingarri honen eraginez.

Hobe izango dugu abixu latz honekin euskal gizarte bezala pixkat gehiago esnatzea, gure herrialdea ere putzu ilun hauez josita dagoela ikasi eta erantzuleak erruki gabe seinalatu eta aurre egitea. Oasi deitzen diogun ametsgaizto honetatik atera, gure klase sozialeko anai eta arreba gehiagorik bidean utzi ez dezagun


Menudo oasis el nuestro. Es un pensamiento muy extendido que en la comunidad autónoma contamos con una sociedad política progresista, sobretodo en comparación con otros territorios del estado. Ese pensamiento no es para nada inocente, sino una construcción política instrumental para la hegemonía ideológica de las clases dominantes. El PNV es el paradigma de esta construcción. Lo que está pasando con el vertedero de Zaldibar es un torpedo en la línea de flotación para esta idea, porque nos despierta de forma brutal. Este accidente abre muchas grietas y contradicciones en la ideología vasca contemporánea, demostrando que al igual que en otros territorios, los interiores de la sociedad política vasca están llenos basura.

Llevamos mes y nueve días de año en los que 12 personas han perdido la vida debido a su trabajo y ahora otras 2 están desaparecidos debido a esta desgracia. Nuestro oasis laboral (otra vez, realizando las comparaciones al sur del Ebro como tanto nos gusta) está resultando una trampa mortal para cada vez más trabajadoras. La expansión masiva de la precarización de las condiciones laborales la tenemos ya metida hasta el tuétano. Por otra parte, empezamos a vislumbrar el funcionamiento del negocio de los vertederos: estructuras en malas condiciones para reducir costes, concesiones de licencias y permisos de manera irregular, condiciones de seguridad mínimas, incumplimiento de criterios medioambientales, pruebas y comprobaciones de mentira… la lista es interminable pero quienes se benefician de este sistema está claro; las empresas que trabajan en el vertedero y la administración-institución pública. Y éstas son, no simplemente las responsables, si no las culpables directas.

Los niveles de mierda de toda esta mafia son variadas. La absoluta falta de escrúpulo ético del PNV y PSE (Urkullu callado, Erkoreka en Anboto y el resto de viaje… asqueroso). La corrupción instalada dentro de las instituciones vascas, sobre todo y sorprendiendo a nadie, resultado de las redes clientelares construidas por los jeltzales durante décadas. La nula humanidad de las empresas que gestionan el vertedero, con un desprecio absoluto hacia la vida de sus trabajadoras. Las consecuencias medioambientales que se pagarán durante años. Y esperemos que no, pero el asesinato de otros dos trabajadores debido a todo este cóctel vomitivo.

Más nos vale que todo esto nos sirva al menos para concienciarnos un poco más como sociedad vasca, darnos cuenta que nuestro pueblo también está infestado de estos pozos oscuros y señalar sin ningún miramiento a los culpables para enfrentarnos a ellos. A ver si despertamos de esta pesadilla a la que llamamos oasis, para no tener que dejar en el camino a ninguna hermana y hermano de clase más.

Share This