Antikapitalistak-etik gure elkartasuna eta babes guztia adierazi nahi diegu Proces eta Altsasukoen sententziaren aurka Ernai-ek antolatutako mobilizazioetan jipoituak izan diren gazte guztei, bereziki Gasteizen manifestatzeko eskubidea gauzatzeagatik atxilotu dituzten 19-ei. Espainiar Estatuaren bira errepresorea argi geratzen ari den momentu hauetan, manifestaldi popular guztiekin grinatzen (Catalunya, Madrid edo Euskal Herrian), guztiz beharrezkoa da errejimen eta sistema honekiko haustura defendatzen dugun indar eta ekintzaile guztiok batasuna eta aliantza erakustea.

Zentzu berean segurtasun indarren biolentzi eta krudeltasunez jositako ekimenak gaitzestu nahi ditugu, era sistematikoan eskubide eta askatasun zibil guztiak urratzen bait dabiltza. Polizia Nazionala, Mossos d’Esquadra edota Guardia Zibila Catalunyan, Polizia Nazionala Madrilen edo Ertzaintza Euskal Herrian; arduradun politiko ezberdinak izan arren, helburu eta erreminta berdinak dituzte: zilegizko protesta guztiak ixilaraztea errepresio gordinaz zapalduz. Estefanía Beltrán de Heredia, Ertzaintzaren ekimenen arduradun den Euskadiko Segurtasun sailburua, Jaurlaritzako kide delarik (EAJ-PSE) estatuko homologoek erabiltzen dituzten neurri berdinak erabiltzen ditu gizarte zibil euskalduna zigortzeko, biolentzia poliziala.

Antikapitalistak-etik gizarte katalanaren autodeterminazio eskubidea defendatzen jarraituko dugu, preso politikoen askatasuna eta amnistiarekin batera inongo atzerapausorik gabe. Horretarako, gizarte zibil eta indar politiko euskaldun guztiak kataluniako herriaren zilegizko borrokari elkartasuna adieraztera animatzen ditugu, desobedientzia zibila eta askatasun eta eskubideak aldarrikatzen dituzten mobilizazioak defendatzera. Ildo berean, larunbatean Donostian Gure Esku-k deituriko manifestaldian parte hartzeko deialdia zabaltzen dugu.

 

 
Desde Antikapitalistak queremos mostrar nuestra solidaridad y apoyo a todas los y las jóvenes aporreadas por la Ertzaintza en las movilizaciones convocadas por Ernai condenando las sentencias del procés y Altsasua, especialmente a las 19 que han sido detenidas en Gasteiz por ejercer su derecho de manifestación. En estos días en los que el giro represivo del Estado Español se está haciendo patente cebándose con todas las manifestaciones populares (sean en Catalunya, Madrid o Euskal Herria) es imprescindible que las organizaciones y activistas que defendemos una salida de ruptura democrática con este régimen y este sistema mostremos unión y alianza.

En este mismo sentido queremos condenar las actuaciones brutalmente violentas de las fuerzas de seguridad, que indistintamente y de manera sistemática siguen vulnerando todo derecho o libertades civiles que se les ponen por delante. Tanto la Policía Nacional, Mossos d’Esquadra o Guardia Civil en Catalunya, Policía Nacional en Madrid o Ertzaintza en Euskal Herria; pese a tener diferentes responsables políticos su uso de la represión para acallar toda protesta legítima es análoga. Denunciamos que Estefanía Beltrán de Heredia, Consejera de Seguridad del País Vasco y responsable de las actuaciones de la Ertzaintza, formando parte del Gobierno Vasco (PNV-PSE) utiliza las mismas medidas violentas y herramientas coercitivas que su homólogo estatal para reprimir a la sociedad civil vasca.

Desde Antikapitalistak seguiremos defendiendo el derecho de autodeterminación de la sociedad catalana, así como la libertad y amnistía total sin paliativos de las y los presos políticos. Por ello, animamos a toda la sociedad civil y fuerzas políticas vascas a solidarizarse con la legítima lucha del pueblo catalán, a defender la desobediencia civil y todo tipo de movilizaciones que reivindiquen derechos y libertades civiles; y a acudir masivamente a la manifestación convocada por Gure Esku Dago este Sábado en Donosti.