Konstituzioaren Egunean: subiranotasuna, klase borroka eta etorkizun sozialista

Tamaño Texto-+=

Gaur, abenduaren 6a, Españako kosnstituzioaren egunean, guretzat ez dago ezer ospatzeko. “Konstituzio Eguna” deiturikoak ez du Euskal Herria ordezkatzen: 1978an, Herri honek argi utzi zuen ez zuela onartzen marko inposatua; frankismoaren egiturekin guztiz kontinuista zen erregimen baten berrespena. Mende erdi geroago, Konstituzioak ez dio oraindik inolako duintasun-berme errealik eskaini langile klaseari; kontrara, eliteen pribilegioak babesten dituen sistema bera blindatzen jarraitzen du, gehiengo sozialen eskubideen kaltetan.

Sistema politiko ustel eta antidemokratiko baten oinarria da Konstituzioa. Frankismoaren oinordeko den monarkiak Estatuaren burua kontrol demokratikotik kanpo mantentzen du; bipartidismoak, berriz, ustelkeria egiturazko elementu bihurtu du. Konstituzioa mugiezina da herrion autodeterminazioa ukatzeko orduan, baina berehala moldatzen da kapital handiaren interesak bermatzeko: horren adibide garbia da 135. artikuluaren erreforma azkarra, merkatuei zorra ordaintzea lehentasun absolutu bihurtu zuena.

Eta ez ditu betetzen bere artikulu sozialak ere: etxebizitza duinaren eskubidea, adibidez, paperean baino ez dago, bitartean funts putreak eta espekulatzaileak libre ibiltzen diren bitartean.

Gainera, erabat heteropatriarkala da markoa, eta pertsonen bizitzak askatasunez erabakitzeko gaitasuna mugatzen jarraitzen du. Emakumeengan, disidentzia sexualengan, migratzaileengan eta sistemaren ertzak gainditzen dituzten identitateengan eragiten diren desberdintasun egiturazkoak betikotzen ditu.

Testuinguru honetan, langile klaseak eta herri klaseek egunero borrokatu behar dituzte bermatuta egon beharko luketen oinarrizko eskubideak, eliteen boterea eta onura pribatua pertsonen bizitza duinaren gainetik jartzen dituen erregimen bati aurre eginez.

Horregatik, gaur ez dugu ezer ospatzeko:

Aldarrikatzen dugu langile klaseak eta herriek sistema desorekatu, esplotatzaile eta zapaltzaile hau hausteko duten eskubidea.

Aldarrikatzen dugu bizitza, zaintza eta justizia soziala erdigunean jarriko dituen eredu berri baten beharra.

Eta aldarrikatzen dugu Euskal Herriak —eta Estatuko herriek — burujabetza osoa eta askatasun kolektiboa bereganatzeko aukera izan behar duela.

Antikapitalistak


Euskal Herriatik, 78ko erregimenaren markoa gainditzeko eta prozesu eratzaile demokratiko, feminista eta herrikoien aldeko apustua berresten dugu, etorkizun sozialista eta emantzipatzaile baterantz aurrera egiteko.

Share This