“Ez da kritikarako ordua. Igarotzen denean egongo da…”

Asto ilari uzkitik lastoa  (Abajo en castellano)

(Hugo eta Itxaso Apraiz)                    

Behin eta berriro eta sistematikoki dabilzkigu mezu berberarekin: pandemia igarotzen denean egongo dela kritikarako betarik… Jo ta ke esaten ari zaigun hori masa popularren kontzientzian ere sartzen ari da. Nolabait esaten ari zaiguna da, buruzagi politikoei zuzenduriko kritikek oraintxe bertan borroka amankomun baterako esfortzuak banatu besterik ez dituztela egiten.

Baina, hau al da arazoa aztertzeko modu bakarra?

Ados gaude ez dela garaia kritika politiko oportunistarik egiteko, aurkari partidista ahultzeko asmoarekin erabiltzen dena gero bere lekua hartzeko. “Kendu zaitez zu, ni jartzeko” hori, hain zuzen ere, alderdi politikoetako buruzagiek hain ohituta gauzkaten hori. Jakina, kritika hori arlo politikotik ezabatu beharko litzateke, baina ez bakarrik abagune honetan, baizik eta une oro. Tamalez eguneroko ogia da hau eztabaida politikoan eta horregatik, erraza da bihurrera hartzea esaten dena. Kritika politikolez hori besterik ez badugu ulertzen, hobe denak isilik baleude!

Baina guretzako kritikaren gauzatzeak, txarto iruditzen zaigun, bide okerra hartu duen, erabaki bidegabekoa den, eta abar horri buruz aritzea edo idaztea, ez da bakarrik eskubide bat, baizik eta betebehar soziala. Oraindik ere hanka-sartzeak zuzentzeko garaiz gauden honetan, arduragabekeria galanta litzateke hanka-sartzea ikusi duten horiek txintik ez esatea jarduketa politikoen bilakaera aldatze aldera.

Eskubide eta betebehar hau defendatu behar dugu isilik eta etxean nahi gaituzten horien aurrean. Konplexurik gabe eta beharrezkoa den ekintza bat defenditzen dugun harrotasunarekin. Eta horrela adierazi behar diegu geure auzokideei ere.

Esaten ari gatzaizkigu beharrezkoa egiten dihardutela osasungintzako langileen babeserako tresnak bermatzeko… horretan dabiltzala… eta besteko barik sermoia botatzen digute guda dela, denok batera joan behar dugula, etxean eta errezatzen…

Txinan birusaren berri eman zenetik hiru hilabete igaro ondoren, iritzi publikoari jakinarazten digute txinatarrek mozorroak eta bestelako materiala behar izan zituztela eta guk bidali genizkiela. Eta bi hilabete igaro ondoren, Italiako arazoaren berri jakiten hasi ginenean, estatu espainiarreko gobernu guztiak – eta guztiak diogunean, gai honen gainean erabakimen-ahalmena duten guztiei buruz ari gara -, gora begira gelditzen ziren!

Krisiak ezaugarri dinamikoa duelako estrategia horrekin eta beraz, arazoak etorri ahala hartuko direla neurriak esanez, ez dira prebentziozko ekimenik hartzeaz arduratzen. Duela bi hilabete gobernuek osasun-tresnak produzitzeko estrategiak garatzeko neurriak hartu izan balituzte, beharrizanak dituzten guztientzako izango genituzke tresnak gaur.

Herrialde industrializatu batean, puntako produkzio-tekniketan garatua dena, ez da batere ezinezkoa ingeniari-taldeak martxan jartzea egun gutxitan diseinatu ditzaten erraminta horiek garatzeko produkzio-lerroak. Autogintzak, aeronautikaren industriak, badauzka produkzio hori denbora laburrenean egiteko medio lain, batez ere kontutan hartzen badugu ez dela ezer asmatu behar, kopiatu besterik ez dela egin behar.

Patente arazoak ote? Baina, agintariek dioten bezala guda-egoeran bagaude, hori oztopo bat litzateke? Milaka tona plastiko produzitzen dituen herrialde batek, milioika metro karratu plastiko iragazgaitz produzitu ditzake osasun-langileentzat. Zergatik ez dituzte gobernuek ekimen hauek hartu bere gaitasun teknologikorako hain sinpleak diren medio hauetaz herrialdea hornitzeko?

Badakusagu enpresa batzuk ekimena hartzen hasiak direla, ziurrenik negozio-aukerek bultzatuta, begi bistakoa baita tresna hauen eskariak mozkin onak emango dituztela datozen hilabeteetan. Zergatik ez zituzten gobernuek ekimenik hartu enpresa horiek guztion onaren zerbitzura jartzeko, beharrezkoa balitz haiek esku hartuz? Eta zergatik egun jarraitzen dute uzten “merkatuaren”, hau da, irabaziaren lehiaren eskuetan beharrizan horien asetzea? Itxaron beharko al dugu txinatar enpresek euren produkzioaren zati bat, eta modu mailakatuan, hau da, ordaintzeko orduan eskaintzaile hoberena denaren arabera, bidali diezaguten?

Esaten dute erosketa horiek hemendik eta ekainerarte iritsiko omen direla… beste hiru hilabete gehiago. Zergatik ez dira herrialde honetako produkzio medio guztiak – eta asko eta nahikoak dira- jartzen modu azkar batean eta gaurdanik, produzitu ditzaten tresna horiek, boluntarioen esku utzi gabe? Boluntarioen lana eskertzekoa da, baina oraintxe bertan enpresa handiak dira beharrizan horiei erantzungo dien produkzio medioak dauzkatenak. Enpresa handietan hartu ezazue parte eta jarri itzazue produkzio horiek martxan!

Momentu honetan estatu espainiarreko herrialdeek ez dute hegazkinen hegorik ezta autoak muntatzeko piezarik behar. Horrek itxaron dezake. Arduragabea da, eta bidegabea, krisi honetan beharrezkoak ez diren lantegiak funtzionaraztea, milioika langile birusarekin kutsatzeko arriskuan jartzea lantegietan, gainontzeko herritarrok konfinamenduan jarraitzen dugun bitartean. Noski, agintarientzat hau ez da arazoa: populazioaren isolamenduak ez baitakarkie murrizketarik euren balantzeetan.

Beharrezkoak ez diren lantegiak zarratzea, eta martxan jartzea beharrezkoak ditugun osasun-tresnak produzitzeko behar ditugun lantegiak, hori da kritika honen arrazoia. Gauza daitekeen proposamenezko kritika.


“No es hora de criticar. Cuando pase ya habrá…”

A burro muerto, cebada al rabo

(Hugo e Itxaso Apraiz)

Nos dicen y machacan sistemáticamente con ese mensaje: cuando pase la pandemia ya habrá tiempo de hacer la crítica… Y esa insistencia cala también en la conciencia de las masas populares. Viene a significar algo así como que ejercitar ahora la función de criticar a los líderes políticos no sirve más que para dividir los esfuerzos en la lucha común.

¿Es ésta la única forma de ver el tema?

Estamos de acuerdo en que no es hora de ejercer esa crítica política oportunista que se ejerce con la intención de debilitar al enemigo partidista para quitarlo y ponerse en su lugar. Eso de “quítate tu para que me ponga yo”, que es a lo que nos tienen acostumbrados los líderes de los partidos políticos. Y evidentemente, esa crítica se debería eliminar del campo político, pero no solo en esta coyuntura, sino en todos los tiempos. Desgraciadamente, es el pan de cada día en el debate político y por ello es fácil tomar el rábano por las hojas. Si por crítica política entendemos solo eso, mejor que estén todos callados.

Pero para nosotros el ejercicio de la crítica, de decir y escribir aquello que nos parezca mal, camino equivocado, decisiones injustas etc. es no solo un derecho sino todo un deber social. Cuando todavía estamos a tiempo de enmendar los errores, sería una grave irresponsabilidad que los que se han dado cuenta del error no lo digan a fin de cambiar el curso de las actuaciones políticas en curso.

Este derecho y deber debemos defenderlo frente a quienes nos quieren callados y en casa. Sin complejos y con el orgullo de defender una acción necesaria. Y decirlo así a todos nuestras vecinas y vecinos.

Nos dicen que hacen lo necesario para poner equipos de protección a las personas sanitarias … que están en ello … y sin más añadidos pasan a sermonearnos con eso de que es la guerra, de que todos juntos, en casa y rezando…

Tras casi tres meses desde que se declarara el virus en China, se nos pone a la opinión pública en conocimiento que los chinos necesitaban mascarillas y demás material, y que ya entonces se los enviamos. Y después de que pasaran ya más de dos meses, y empezáramos a ver el problema en Italia, todos los gobiernos de nuestro estado español – y cuando decimos todos, nos referimos a todos los que tienen poder de decidir a este respecto-, ¡se quedaban mirando a las nubes!

Con esa estrategia de que la crisis es de carácter dinámico, y que se tomarán las medidas en la medida que se vayan presentando los problemas, no se preocupan de tomar iniciativas preventivas. Si hace dos meses los gobiernos hubiesen tomado la precaución de elaborar estrategias de producción de equipos sanitarios, hoy día tendríamos equipos para todas las personas necesitadas.

En un país industrializado, desarrollado en técnicas de producción puntera, no es nada imposible poner en marcha equipos de ingenieras que diseñen en pocos días líneas de producción para elaborar esos instrumentos. Una industria del automóvil, de construcción aeronáutica, tiene los medios para esa producción en tiempo mínimo, máxime teniendo en cuenta que no se trata de inventar, sino simplemente de copiar.

¿Problemas de patente? Pero, en una situación de guerra como dicen los gobernantes. ¿es eso una pega? Un país que produce miles de toneladas de plástico, puede producir millones de metros cuadrados de plástico impermeable para los sanitarios. ¿Por qué razón los gobiernos no han tomado estas iniciativas, a fin de dotar al país de estos medios tan simples para su capacidad tecnológica?

Vemos que ahora ciertas empresas están tomando la iniciativa, posiblemente animados por expectativas de negocio, pues se hace evidente que la demanda de estos equipos va a dar buenos beneficios en los próximos meses. ¿Por qué razón los gobiernos no tomaron la iniciativa poniendo esas empresas al servicio del bien común, interviniéndolos si fuese necesario? ¿Y todavía a día de hoy siguen dejando en manos del “mercado”, es decir, en manos del afán de lucro, la satisfacción de esas necesidades? ¿Habremos de esperar a que las empresas chinas destinen parte de su producción, y de manera escalonada, es decir, según tengan mejor o peor postor a la hora de pagar?

Dicen que esas compras llegarán de acá a junio… otros tres meses más. ¿Por qué no se adoptan todos los medios de producción de este país a fin de producir rápidamente, con todos los medios, que son muchos y suficientes, y desde ya mismo, sin dejarlo en manos de voluntarios? Los voluntarios son de agradecer, pero ahora mismo los que realmente tienen los medios para cubrir estas necesidades son las grandes empresas. ¡Actúen sobre ellas y pongan en marcha estas producciones!

Ahora mismo los pueblos del estado español no necesitan producir alas de avión ni piezas para construir autos. Eso puede esperar. Es irresponsable, e injusto, hacer funcionar a las fábricas no de necesidad para esta crisis, obligar a millones de trabajadoras y trabajadores a correr el riesgo de contagio en sus factorías, mientras el resto de la población estamos confinados. Claro que para los que mandan esto no es un problema: el aislamiento de las poblaciones no supone una merma en sus balances.

Cerrar las fábricas no necesarias, poner en marcha aquellas que necesitamos para producir los equipos sanitarios necesarios, es la razón de esta crítica. Una crítica propositiva y realizable.