EN DEFENSA DEL EMPLEO Y EL FUTURO ¡EN ALCONZA NO SOBRA NADIE!

Tamaño Texto-+=

ENPLEGUAREN ETA ETORKIZUNAREN ALDE. ALCONZAN EZ DAGO INOR SOBERAN!

Gaur 61 egun bete dira gure lanpostuen eta Alconzaren etorkizunaren aldeko borrokari ekin genionetik.

Eta gaur, atzo bezala, hartu genuen erabakia berresten dugu. Ez zen erabaki erraza izan, baina enpleguaren suntsipenari aurre egiteko modu bakarra izan zen, Irizarrek aurrera eraman nahi duena eta Eusko Jaurlaritzaren utzikeria gure industria apurka-apurka eraistearen aurrean .

Irizarrek argi utzi du zein den bere eredu kooperatiboa. Lan-baldintzak prekarizatzen  dituena, enplegua suntsitzen duena eta langileak klinex gisa tratatzen dituena.

Hasiera-hasieratik argi utzi dugu egoera beste modu batean ekitea posiblea zela eta behar dela. Irtenbidea ezin da enplegu-erregulazioko espedientetik igaro. Enplegu suntsiketa eta, batez ere, ekoizpenaren zati handi baten suntsipena ez du egoera konponduko, eta lantegiaren etorkizuna arriskuan jartzen du.

Bestalde, enplegu-erregulazioko espedientearen aurrean, langileok hainbat bilera egin ditugu Legebiltzarreko taldeekin, lan-sailarekin eta industriarekin.

Eusko Jaurlaritzarekin, EAJrekin eta PSOErekin egindako bilera horietan, hitz hutsalak baino ez ditugu entzun, eta gaur egun ez dugu haien berririk.

Halaber, Irizarreko ateetara gutun bana helarazi diegu bai zuzendaritza batzordeari bai  kontseilu sozialari, bilera bat eskatzeko helburu bakarrarekin, gure egoeraren berri zuzenean emateko eta gure kezka adierazteko. Beste behin, Irizarrek ez ditu gutunak jaso nahi izan eta ez dio gure eskaerari erantzun. Irizarrek Alconzako langileak gutxiestea ohiko bihurtu da.

Irizarren eta Eusko Jaurlaritzaren mespretxu horren aurrean, langileoi borrokan jarraitzea besterik ez zaigu geratu. Guri bai axola zaigulako gure industria eta enplegua.

Gure herrian bizi izan berri diren aurreko gatazketan ikusi dugunez (Tubacex, PCB,…), poliziaren jazarpenaren eta errepresioaren bidez, gure aldarrikapenak isilarazi nahi dituzte. Hau al da Eusko Jaurlaritzak aipatzen zuen bitartekotza?

Astelehenetik, Ertzaintzaren mehatxuak, irainak eta kolpeak jasan ditugu. Gure delitu bakarra gure lanpostuak defendatzea izan da.

Horri guztiari CCOOren birajea gehitu behar diogu, enpleguaren eta Alconzaren etorkizunaren defentsa egitetik, kaleratzeak baliozkotzea, zuzendaritzarekin lerrokatzea eta eskirol batzuk izatera igaroz.

Horregatik guztiagatik, honako hau azpimarratu nahi dugu gaur:

  1. Egun hauetan jasaten ari garen polizia-errepresioa salatu nahi dugu, eta Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu polizia lantegitik ateratzeko eta Alconzaren enplegua eta etorkizuna defendatzeko bitartekoak jartzeko.
  2. Irizarri eskatzen diogu kaleratutako lankideak berriz har ditzala eta eser dadila Alconzaren enplegua eta etorkizuna bermatuko duen industria-planari ekiteko.
  3. Langileok ez gara geldituko kaleratutako lankideak berriz onartu arte.Borrokak Aurrera darrai.

Jasotzen ari garen babes eta elkartasun guztia eskertu nahi dugu. Mila esker Bihotzez.

Amaitzeko, hemendik gure babesa eta elkartasuna helarazi nahi diegu Irizar E-mobilityko gure kideei, lan-baldintza duinen alde borrokan ari baitira.

ZUEKIN GAUDE!!

ENPLEGUAREN ETA ETORKIZUNAREN ALDE.  ALCONZAN EZ DAGO INOR SOBERAN!

Hoy se cumplen 61 dias desde que dimos comienzo a la lucha en defensa de nuestros puestos de trabajo y el futuro de Alconza.

Y hoy, igual que ayer, nos reafirmamos en la decisión que tomamos. No fue una decisión fácil, pero fué la única manera de hacer frente a la destrucción de empleo que quiere llevar a cabo Irizar y a la dejadez del Gobierno Vasco ante el desmantelamiento progresivo de nuestra industria.

Irizar, ha dejado claro cual es su modelo cooperativo. El que precariza las condiciones de trabajo, destruye empleo y trata a sus trabajadores como klinex de usar y tirar.

Desde el primer momento hemos dejado claro que la situación se podía y se debía abordar de otra manera. La solución no puede pasar por el ERE. La destrucción de empleo y sobre todo, la destrucción de una parte importante de la producción no soluciona la situación, sino que hace peligrar el futuro de la planta.

Por otro lado, ante el ERE, l@s trabajadores/as hemos llevado a cabo durante este tiempo diferentes reuniones con los grupos parlamentarios, departamento de trabajo e industria.

En esas reuniones por parte del Gobierno Vasco del PNV y del PSOE, solo hemos oído palabras huecas y a día de hoy no tenemos noticias de ellos.

También hemos hecho llegar a las puertas de Irizar, sendas cartas dirigidas tanto a la junta rectora como al consejo social, con el único objetivo de solicitar una reunión para informarles de primera mano de nuestra situación y mostrar nuestra preocupación. Una vez más, Irizar ni ha querido recibir las cartas ni ha respondido a nuestra solicitud. El menosprecio de Irizar hacia l@s trabajadores/as de Alconza se ha convertido en una práctica habitual.

Ante tal desprecio por parte de Irizar y Gobierno Vasco, a l@s trabajadores/as solo nos ha quedado seguir luchando. Porque a nosotros si que nos importa nuestra industria y la defensa del empleo.

Como hemos visto en anteriores conflictos recientemente vividos en nuestro pueblo (Tubacex, PCB,..), mediante el acoso y la represión policial, quieren acallar nuestras reivindicaciones. ¿Esta es la mediación de la que hablaba el Gobierno Vasco?

Desde el lunes, hemos sufrido amenazas, insultos y golpes por parte de la Ertzaintza. Nuestro único delito ha sido defender nuestros puestos de trabajo.

A todo esto, tenemos que añadir el viraje de CCOO, de hacer una defensa del empleo y del futuro de Alconza, a validar los despidos, alinearse con la dirección y ser unos esquiroles.

Por todo ello, hoy queremos remarcar lo siguiente:

  1. Queremos denunciar la represión policial que estamos sufriendo estos dias y exigimos al Gobierno Vasco que retire a la policia de la fábrica y ponga medios para defender el empleo y el futuro de
  2. A Irizar le exigimos la readmisión de nuestros compañeros despedidos y a que se siente para abordar el plan industrial que garantice el empleo y el futuro de
  3. Los trabajadores no vamos a parar hasta que readmitan a nuestros compañeros despedidos. La lucha continua

Queremos agradecer todo el apoyo y solidaridad que estamos recibiendo. Mila esker bihotzez.

Para acabar, desde aquí nuestro apoyo y solidaridad a nuestros compañer@s de Irizar E-mobility que están en lucha en defensa de una condiciones laborales dignas.

ZUEKIN GAUDE!!

EN DEFENSA DEL EMPLEO Y EL FUTURO ¡EN ALCONZA NO SOBRA NADIE!

Print Friendly, PDF & Email
Share This
A %d blogueros les gusta esto: