Maiatzak 1 2025

Tamaño Texto-+=

Maiatzaren Lehena – Bizitzaren alde, kapitalaren eta gerraren aurka

Maiatzaren 1ean langileon nazioarteko eguna ospatuko dugu, gogoratuz langile klasearen antolakuntzak eta borrokak baino ez dituztela eskubideak eta duintasuna irabazten. Urtez urte, omenaldia egiten diegu Chicagoko Martiriei, 8 orduko lanaldia aldarrikatzeagatik exekutatu zituzten sindikalista anarkistei, eta beren erresistentzia-ondarea aldarrikatzen dugu.

Kapitalismo dekadente bati aurre egiten diogu; kapitala, mugarik gabe pilatzeko grinak bultzatuta, planeta suntsitzen eta gerraren aldeko politikak bultzatzen ditu, bizitza edonon arriskuan jarriz. Krisi ekosoziala eta klimatikoa, bizi-kostuaren igoera eta autoritarismoaren gorakada gure eguneroko errealitatea dira. Bien bitartean, kapital handiek beren galerak sozializatzen dituzte eta irabaziak pribatizatzen, gure bizkar gainean ondorioak jarriz. Oinarrizko beharrak ase gabe dauden bitartean, eta zerbitzu publikoak moztu eta prekarizatzen dituzten bitartean, gobernuek lotsarik gabe handitzen ari dira gastu militarra. Milaka milioi euro inbertitzen dituzte armagintza-industria elikatzeko, osasuna, hezkuntza eta zaintza bezalako zerbitzu publikoei baliabideak ukatuz. Euskal Herrian ere, armen industria bultzatu eta indartzen ari da, gutxi batzuen onura bilatzen, herrien bizitza eta duintasuna zapaltzen den bitartean. Gastu militarra handitzearen eta gure gizarteak militarizatzearen aurka gaude.

Eliteen interesengatik fronteetara hiltzera bidaliak izan diren langile guztiak gogoan ditugu.

Gure elkartasun berezia aurten Palestinako herriari adierazi nahi diogu, aberasten direnek babestuta gerra eta genozidio baten biktimak dira.

Maiatzaren 1ean berriz hartuko ditugu kaleak erakunde sindikal eta sozialekin batera, honako hau aldarrikatzeko:

• Aberastasunaren banaketa justua aldarrikatzen dugu.

• Zerbitzu publikoak indartzea eskatzen dugu: osasuna, hezkuntza, zaintza, garraioa…

• Gerraren negozioa salatzen dugu eta baliabide publikoak bizitza eraikitzera bideratzea eskatzen dugu, ez heriotzara.

• Planetarekin orekatuta, bizi-baldintza duinak bermatuko dituen sistema baten aldeko apustua egiten dugu.

Antolatu behar gara: sindikatuetan, auzo-elkarteetan, gizarte-mugimenduetan, gure bizitzak beren irabazien gainetik jartzen dituztenen aurka borrokatzeko.

Maiatzaren 1ean berretsi nahi dugu gure bizitzek euren irabaziek baino gehiago balio dutela, eta gerraren, espolioaren eta prekaritatearen aurrean, borroka kontziente eta antolatuak baino ez duela itxaropenaren bidea irekiko.

Gerra eta genozidioaren aurka!

Gora langileon borroka!

Share This