Abra kanpoaldeko itsas-hondoetako harea erausteak gelditu daitezen aldarrikatzeko, Abra Bizirik Getxoko Plataforma, Meatzaldea Bizirik, Eguzki, Ekologistak Martxan, Tosu Betirako eta Izate Ingurugiro Elkarteak deituta gaur eguerdian elkarretaratzea egin dugu Algortako Portu Zaharreko moilan.

Bilboko Portu Agintaritzak 2016ko irailean eman zien hasiera Erdialdeko Kaiaren eraikuntza lanei. Aurtengo urrian beteketa lanak hasi dira eta hauek egiteko Luzero muturraren kanpoaldeko itsas-hondoetatik 8,5 milioi m3 harea ateratzen ari dira.
Harea erauste hauek:

  • Itsas-hondoan kalte atzeraezinak eragiten ditu.
  • Faunan eta floran kalte larriak eragiten ditu.
  • Hondartzen egonkortasuna arriskuan jartzen du, Muskiz eta Zierbenako Arena hondartzaren eta Getxo eta Uribe Kostako hondartzen egonkortasuna.
  • Klima aldaketak eta itsasoen ur mailaren igoerak gure kostaldean izan dezaketen eragina larriagotzen dute.
  • Dragatze gunearen kutsadura maila altuaren ondorioz, material kutsakorrak hedatzeko eta ingurugiro zein osasun arazoak sortzeko arriskuak ekartzen ditu.

Zeharo arduragabe irizten diogu kostaldetik hurbileko itsas-hondoak eraikuntzarako harrobi erraldoi gisa erabiltzea eta draga gelditzeko ekimenekin jarraituko dugu.

Atendiendo a la convocatoria de Abra Bizirik Getxoko Plataforma, Meatzaldea Bizirik, Eguzki, Ekologistak Martxan, Tosu Betirako e Izate Asociación Medioambiental, hoy al mediodía nos hemos concentrado en el murallón del Puerto Viejo de Algorta para exigir la paralización de las extracciones de arenas de fondos marinos en las inmediaciones del Abra.

La Autoridad Portuaria de Bilbao inició las obras del Espigón Central en septiembre de 2016 y este mes de octubre dieron comienzo las tareas de relleno, para lo que quieren extraer 8,5 millones de m3 de arenas de la zona exterior de Punta Luzero.

  • Esta extracción de arenas en mar abierto,
  • Produce daños irreversibles en el fondo marino.
  • Afecciones graves a flora y fauna.
  • Se pone en peligro la estabilidad de la playa de La Arena en Zierbena y Muskiz y la estabilidad de las playas de Getxo y Uribe Kosta.
  • Agrava las consecuencias que el cambio climático y la subida del nivel del mar puedan tener en nuestra costa.
  • Debido al alto nivel de contaminación en la zona de dragado, alto riesgo de extender materiales tóxicos, con afecciones al medio ambiente y a la salud.

Consideramos totalmente irresponsable utilizar los fondos marinos cercanos a la costa como enorme cantera para la construcción y seguiremos con iniciativas para parar la draga.

Abra Bizirik Getxoko Plataforma