Maiatzak 1-eko Adierazpena: Antolatu, Eskubideak Eskuratu

Lan-zentroak, enpresak, “legerik gabeko eremu” bilakatu dira. Hobeki esanda, enpresariaren legea soilik existitzen den eremu bat: milioika pertsona eskubide politikorik gabeko egoera batean daude lanean, inongo indar antolaturik gabe eguneroko tiranokeriari erantzuna emateko. Patronalak nahi duenean kaleratzeak egin ditzake, langileek ez dute kexatzeko edo antolatzeko eskubiderik eta egoera negargarri bat eta soldata zikoitz bat izatea pribilegio moduan aurkezten da. Kaleratzearen eta langabeziaren mehatxua normaltasunaren parte da, botere politikoek onartzen dituzten lan-erreformek egoera hau sustatzen duten bitartean.

Ez dago demokraziarik esplotazioa deuseztatu gabe, ekonomia demokratizatu gabe eta langileok sortzen dugun aberastasuna amankomuna bilakatu gabe. Fabriketan, hirietan, sektore eta garraio publikoan, zaintzetan, soroetan, hostalaritzan edo telefono baten atzean, enpresa haundi eta txikietan… lan esparru guzti hauetan gauden langileok gara gizartea martxan mantentzen dugunak. Beharrezkoa den klase bakarra gara eta iada ordua da indar hori errealitate bilakatzeko, eskubide eta botere politiko, ekonomiko eta kulturaletan.

Ahalik eta esparru gehienetan antolatzera eta mobilizazioetara etortzera animatzen zaituztegu Maiatzaren 1-ean. Enpresetan, langabetu eta erretiratu elkarteetan. Eremu publikoetan protagonista diren langile gehiago behar ditugu. Miseriazko soldatetara, langabezira, DSBE-ko murrizketetara kondenatzen eta egunero lapurtzen gaituen mafiaren aurka borroka egiteko antolakuntza ezinbestekoa da. 1000 eurotako gutxiengo soldata behar dugu, gaurko errealitatean oinarrizko beharrak asetzeko; emakumezkoen soldata berdintasuna, lan-munduko erreformak indargabetzea; hezkuntza, osasun eta zaintzen eskubideak bermatzea; lan ikuskapenetan inbertsio indartsuak; etekina duten enpresetan kaleratzeak debekatzea; langileen partaidetza kontuan hartzen duten auditoretza fiskala enpresetan. Borondate politikoa besterik behar ez duten premiazko neurriak. Guztion artean eraikitzea egokitzen zaigun borondatea, auzoetan, herrietan, hiriburu eta lan-zentruetan, mobilizazio eta antolakuntzarekin. Elkartasun sindikalean oinarritzen den batasun bat, frente ezberdinetan oinarritutako ereduarekin bukatuz, manifestaldi eta borroketan zatiketekin amaituz.


Los centros de trabajo, las empresas se han convertido en auténticos “espacios sin ley”. Mejor dicho, un espacio donde sólo existe la ley del empresario: millones de personas carecen de derechos colectivos en el trabajo, de fuerza organizada para replicar a esta tiranía cotidiana. La patronal puede despedir cuando quiera, los/as trabajadora no tiene derecho a quejarse ni a organizarse, tener un trabajo con pésimas condiciones y un salario de miseria se presenta como un privilegio, la amenaza del despido y del paro es la normalidad mientras los poderes políticos aprueban reformas laborales que alimentan esta situación.

No hay democracia si no eliminamos la explotación, si no democratizamos la economía y convertimos en común la riqueza que generamos los/as trabajadoras. Trabajadores, que están en las fábricas, en las ciudades, en el sector público, en los transportes, en los cuidados, en el campo, en la hostelería o detrás de un teléfono, en empresas grandes y pequeñas, en todos lados permitiendo que la sociedad funcione. Somos la única clase imprescindible y ya es hora de convertir esa potencia en poder real, en derechos y poder político, económico y cultural.
Os animamos este 1 de Mayo a acudir a las movilizaciones y a organizaros en todos los espacios posibles. En la empresa, en los colectivos de parados/as, de jubiladas/os. Necesitamos más trabajadores y trabajadoras que sean protagonistas de la esfera pública. Necesitamos organizarnos para luchar contra la mafia organizada que nos roba y condena a salarios de miseria, a el paro, a recortes en la RGI con subidas irrisorias. Necesitamos un salario mínimo de 1000 euros que se corresponda con las necesidades reales, la igualdad salarial para las mujeres, la derogación de las reformas laborales, un salario social garantizado para las desempleadas, garantizar el carácter público de los derechos como la educación, la sanidad y los cuidados, inversión real en inspecciones de trabajo, prohibición del despido en empresas con beneficio, auditoría fiscal con la participación de los trabajadores en las empresas. Medidas urgentes que solo requieren voluntad política. Una voluntad que nos toca construirla entre todos y todas, en los barrios, pueblos, ciudades y centros de trabajo, con movilización y organización. Una unidad basada en la unidad sindical rompiendo el modelo de frentes y la división en las manifestaciones y luchas

-ORGANIZAR EL CONFLICTO
-PELEAR CADA DERECHO

ANTIKAPITALISTAK