Gure gizarteko klase popular eta langileak jasaten ari diren hondatze larri eta jarraituaren aurrean, lehenik, errudunak seinalatu behar dira, beren benetako intentzioak eta delituzko prozedurak; eta bigarrenik, gure defentsa-lerroak, gure alternatibak eta egungo egoera leheneratzeko kirurgia popularra.

Gure arazo handienak izena dute: langabezia, miseriazko lanak, ezegonkortasuna, zerbitzu publikoen degradazioa, pobrezia energetikoa eta genero desberdintasuna gizarteko arlo guztietan, besteak beste.

Izena dute, baita ere, egungo hondatze sozialaren eragile interesdunek: denena dena bereganatzen duten lizunki aberatsak direnak, multinazionalak eta goikoekiko morroiak diren gobernu eta alderdiak.

Gobernu desberdinek, eta beren nagusiek, sistematikoki erabiltzen dituzte immigrazioa bezalako tragediak gu banantzeko, gure lana lapurtzera datozela argudiatuz, beraiek direnean, beren lan-erreformen bidez, langile klasea behartzen dutenak lan prekarioak onartzera bizirauteko.

Errekurtsoen faltari buruz etengabe hitz egiten dute, eta diru publikoa alaiki xahutzen dute komisioen bidez beren poltsikoak betetzeko erabiltzen dituzten azpiegitura faraonikoetan, inora eramaten ez duten abiadura handiko trenetan, hutsik dauden aireportuetan, funtzionatzen ez duten gerrarako armetan, mila milioika erdi aroko estatu-buruzagitza bat mantentzean eta ustelkeri sistemiko eta sistematiko batean.

Hauekin batera, milioi askoko diru-sarrerak pilatzen, inpunitate osoarekin zerga oro ordaintzea saihesten dutenak daude, eta zerbait ordaintzen badute, beste herrialde batean edo paradisu fiskal batean egiten dute. Multinazionalak, bankua eta gobernuek eman izan dituzten erraztasunen bidez aberastu direnak dira hauek.

Eskuin muturraren beldurra erabiltzen dute gu kikiltzeko. Europa osoko mugimendu xenofoboen hazkundea, gertakari erreal eta arriskutsu bat da baina, nork sustatzen ditu eta nori egiten dio mesede honek?

Historikoki, oligarkiak eskuin muturra erabiltzen zuen beren biziraupena arriskuan jartzen zuten prozesu iraultzaileak gauzatzen zirenean: Weimarko Errepublikak nazien aurreko Alemanian, espainiar Errepublikan 1936an, Salvador Allenderen gobernuan 1973an, e.a. Oligarkiak hauen beharra sentitzen zuenean erabiltzen zituzten; egun, erdi ezkuturik dituzte, eta periodikoki aurkezten dituzte beraiek baina mehatxu handiago bat bezala, jendeak beraiei aukeratuz gaitz erdi moduan. Honen adibide da Macronenganako bozketa masiboa Le Pen gelditzeko azken frantziar hauteskundeetan.

Betebehar saihestezina dugu bihurtu nahi gaituzten simaurtegi sozial hau leheneratzea, proposamen alternatiboekin, pazientziarekin eta jendearengan harrera ona duen pedagogia batekin.

Soberan dakigu, mobilizazioak eta borrokak bakarrik aldatu ahal izango duela egungo egoera. Baina mahai gainean jarri behar ditugu hau posible egingo duten neurriak.

  • Bankaren nazionalizazioa, benetako zerga-erreforma bat gehien dutenak gehiago ordain dezaten.
  • Eguzkiaren zergaren desagertzea eta energia berriztagarrien aldeko apustua diru-laguntza publikoak emanez teilatuetan eguzki-panelak jartzea erabakitzen duten bizilagun-komunitateei.
  • Enpresa elektrikoen nazionalizazioa.
  • Uneko makro-azpiegitura guztien etetea, eta egungo zerbitzuen hobekuntza: tranbia, trenbideak, aldiriko trenak, e.a.
  • Gure auzoen hobekuntza azpiegituren, parkeen, haurtzaindegien, sarbideen eta adinekoen zentroen bidez, besteak beste. Eta ez bakarrik gure hirietako zentroen itxura hobetu turistak erakartzeko.

Horrekin batera, garrantzitsutzat dugu auzoetako merkataritza sustatzeko kanpaina bat hastea eta ekintza pedagogiko bat egin elikagaien saltoki handietako kontsumoari buruz, non zerga barregarri batzuk ordaintzen dira, maiz beste herrialde batzuetan. Gure inguruko saltoki txikiek, ordea, unean-unean ordaintzen dituzte legeak ezartzen dituen zergak eta ezintasunez ikusten dute lehia desleial hori.

Borroka globalak garai bakoitzerako proposamen zehatz eta puntualekin batuz gure auzoak aldatuz joan ahal izango gara, eta ondorioz, gizartea.


  Ante el deterioro alarmante y continuado que están sufriendo todas las clases populares y trabajadoras de nuestra sociedad, en primer lugar, hay que señalar a los culpables, sus intenciones reales y sus procedimientos delictivos, y en segundo lugar, nuestras líneas de defensa, nuestras alternativas y la cirugía popular necesaria para revertir la actual situación.

Nuestros mayores problemas tienen nombre, son el paro, los trabajos de miseria, la precariedad, la degradación de los servicios públicos, la pobreza energética y la desigualdad de género en todos los ámbitos sociales, sólo por citar los más graves.

También tienen nombre los responsables interesados en mantener el actual deterioro social, los obscenamente ricos que acumulan lo que es de todos, las multinacionales y los gobiernos y partidos serviles con los de arriba.

Los diferentes gobiernos, y sus amos, utilizan sistemáticamente tragedias como la inmigración para dividirnos, esgrimiendo el malévolo mantra de que vienen a robarnos el trabajo, cuando son ellos con sus reformas laborales los que propician que las clases trabajadoras tengan que aceptar trabajos precarios para poder subsistir.

Hablan, y no paran, de la falta de recursos, y dilapidan dinero público alegremente en infraestructuras faraónicas que llenan sus bolsillos de comisiones, trenes de alta velocidad que van de la nada a ninguna parte, aeropuertos vacíos, armas de guerra que no funcionan, miles de millones para mantener a una jefatura del estado medieval y corrupción sistemática y sistematizada.

Luego están los que, acumulando ingresos millonarios, evitan con total impunidad pagar cualquier tipo de impuesto, y si pagan algo, lo hacen en otro país o paraíso fiscal. Son las multinacionales, la banca y los miles de personajes que se han enriquecido con las facilidades que les han dado los diferentes gobiernos para expoliarnos.

Están utilizando el miedo a la extrema derecha para amedrentarnos. La creciente ola de movimientos xenófobos en toda Europa, es un hecho real y sumamente peligroso, pero ¿a quién beneficia realmente, y quienes lo impulsan?

Históricamente, la oligarquía llamaba a la extrema derecha cuando había procesos revolucionarios que ponían en peligro su supervivencia, la República de Weimar en la Alemania prenazi, la República española en 1936, el gobierno de la Unidad Popular de Salvador Allende de Chile en 1973, etc. La oligarquía los mantenía en el congelador, y los sacaba cuando lo creía necesario, ahora los tiene en la trastienda, semiescondidos, y los muestra periódicamente en el escaparate esgrimiéndolos como una amenaza mayor que ellos mismos, obligando a la gente a tomar partido por ellos como mal menor. Ej.: el voto masivo a Macron, para frenar a Le Pen, en las últimas elecciones francesas.

Tenemos la obligación ineludible de revertir este estercolero social en el que nos quieren convertir, con propuestas alternativas, con paciencia y con una pedagogía que vaya calando en la gente.

Sabemos de sobra que sólo la movilización y la lucha podrá cambiar la situación actual, pero también tenemos que poner encima de la mesa propuestas concretas que lo hagan posible:

  • Nacionalización de la banca, una verdadera reforma fiscal que haga pagar más a quien gana más.
  • Derogación del impuesto al sol y una apuesta decidida por las energías renovables con subvenciones públicas a las comunidades de vecinos que decidan poner paneles solares en sus tejados.
  • Nacionalización de las empresas eléctricas.
  • Paralización de todas las macro-infraestructuras en curso, y mejorar las actuales en servicio, autovías, líneas de trenes convencionales en uso y de cercanías.
  • Mejora de nuestros barrios en infraestructuras, parques, guarderías, accesibilidad, centros de mayores etc. Y no sólo de la fachada de postal del centro de nuestras ciudades para deleite de turistas.

También consideramos de suma importancia iniciar una campaña para potenciar el comercio de los barrios y hacer una labor explicativa y pedagógica sobre el consumo en las grandes superficies de la alimentación que pagan unos impuestos ridículos, a veces en otros países, mientras nuestros pequeños comercios pagan puntualmente lo que marca la ley y ven con impotencia esa competencia desleal.

Combinando las luchas globales con propuestas concretas y puntúales para cada periodo podremos ir poco a poco cambiando nuestros barrios, y por extensión, la sociedad.