Ukraina eta Errusiako sozialistei elkartasuna adierazteko kanpaina

Tamaño Texto-+=

Campaña de solidaridad con las socialistas de Ucrania y Rusia

Antikapitalistak Euskal Herrriak argi eta garbi erakutsi dugu gure jarrera Errusiak Ukrainaren aurkako erasoa hasi zuenetik: Putinen erregimenari exijitzen diogu tropa errusiarrak erretiratzea, NATOren interbentzionismoaren aurka jartzen gara eta ukrainar herriari elkartasuna adierazten diogu. Gerra honen aurka mobilizatu gara internazionalismo sozialistaren ikuspuntutik.

Ikuspuntu horrek esan nahi du ahal den guztia egin behar dela bertan dauden ukrainar eta errusiar sozialistei babesa emateko. Badakigu Ukraina ez dela askea eta independentea izango errusiar inperialismoaren uztarripean, baina ez da aske izango AEBen, EBren eta NATOren interesen mende badago. Zentzu horretan, Errusiaren inbasioari bere bitartekoekin aurre egingo dion eta Zelenskyren gobernu pro-kapitalistatik independentea izango den alternatiba bat babestea betebehar bat da antikapitalismoarentzat. Indarrak sendotzea da alternatibarik onena gerraren inguruan eskuin muturreko indarren hazkundearen aurrean.

Errusian, Putinen erregimen erreakzionario, diktatorial eta eskuin muturrekoak areagotu egin du oposizioko kideen, bakezaleen, ezkerraren, mugimendu feministaren eta LGTBI mugimenduaren aurkako errepresioa. Gerraren aurkako mugimenduari elkartasuna adieraztea eta sektore antikapitalistak indartzea funtsezkoa da Putinen erregimenak bultzatutako inperialismoarekin amaitzeko eta, horrela, indar erreakzionarioak indartzen ez jarraitzeko. Putinen erregimenak behera egin behar du eta langile klasea izan behar da aldaketaren protagonista.

Horregatik, Antikapitalistak erakundeak abiatu dugun Ukrainako eta Errusiako militantzia sozialistarekiko elkartasun kanpaina hau, eta horretarako, bildutako funtsak Ukrainan Mugimendu Soziala (Sotsialnyi Rukh) eta Errusian Mugimendu Sozialista erakundeetara bidaliko ditugu.

Argi dago bi erakundeak beren gobernuen presio handiaren menpean daudela. Horregatik, elkartasun internazionalista inoiz baino garrantzitsuagoa da gaur egun.

Zure ekarpena helbide honetara bidal dezakezu:

IBAN: ES25 1491 0001 2221 7799 8321
Kontuaren titularra: Asociación Anticapitalistas
Ekarpenaren kontzeptua: elkartasun Internazionalista

Desde Anticapitalistas, hemos mostrado con claridad nuestra postura desde el inicio de la agresión rusa contra Ucrania: exigimos a régimen de Putin la retirada de las tropas rusas, nos posicionamos contra el intervencionismo de la OTAN y en solidaridad con el pueblo ucraniano. Nos hemos movilizado contra esta guerra desde el punto de vista del internacionalismo socialista.

Este punto de vista implica hacer todo lo posible para apoyar a los socialistas ucranianos y rusos que están sobre el terreno. Sabemos que Ucrania no será libre e independiente bajo el yugo del imperialismo ruso, pero tampoco lo será si está subordinada a los intereses de EEUU, la UE y la OTAN. En ese sentido, apoyar una alternativa que resista a la invasión rusa con sus propios medios y que sea independiente del gobierno pro-capitalista de Zelensky es una obligación para el anticapitalismo. Fortalecer sus fuerzas es la mejor alternativa frente al crecimiento de fuerzas de extrema derecha al calor de la guerra.

En Rusia, el régimen reaccionario, dictatorial y de extrema derecha de Putin ha intensificado la represión contra sus opositores, contra los pacifistas, la izquierda y el movimiento feminista y LGTBI. Solidarizarse con el movimiento anti-guerra y fortalecer a sus sectores anticapitalistas es fundamental para acabar con el imperialismo impulsado por el régimen de Putin, y así evitar que las fuerzas reaccionarias sigan fortaleciéndose. El régimen de Putin debe caer y es la clase trabajadora la que debe ser protagonista del cambio.

Por eso, desde Anticapitalistas lanzamos esta campaña de solidaridad con la militancia socialista ucraniana y rusa, que se concretará en el envío de los fondos recaudados a las organizaciones Movimiento Social (Sotsialnyi Rukh) en Ucrania y el Movimiento Socialista en Rusia.

Es evidente que ambas organizaciones están bajo una gran presión de sus propios gobiernos. Por eso, la solidaridad internacionalista es hoy más importante que nunca.

Puedes enviar tu aportación a:

  • IBAN: ES25 1491 0001 2221 7799 8321
  • Titular de la cuenta: Asociación Anticapitalistas
  • Concepto de la aportación: Solidaridad Internacionalista
Print Friendly, PDF & Email
Share This
A %d blogueros les gusta esto: