U30 ALDAKETALDIA

ZALDIBAR GOGORATUZ, ONDO BIZI ETA BIZITZEN UZTEKO,
PLANETA HEMEN HASTEN DELAKO
Bizkaiko hainbat eragile sozialek1 2021eko urtarrilaren 30ean ahal den herri, auzo, ikastetxe eta lan-zentro gehienetan klima-, bioaniztasun- eta, oro har, bizitzen ari garen eta areagotuko den krisi ekosoziala salatzeko ekintzak antolatzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Agintari politikoek, orain krisi sanitarioaren aitzakian, eredu ekonomiko eta sozial jasanezinean sakondu eta krisia areagotzen jarraitzen duten honetan, beharrezkoa da norabide-aldaketa sakona exijitu eta trantsizio ekologiko eta sozialki justu baten alde urratsak emango dituen jendartea aktibatu eta saretzea. Argi dugu bizitzaren aldeko norabide-aldaketa hori ez dela gauzatuko horren alde egiten duen euskal gizarte aktibo eta saretua ez badugu.
Hori dela eta, urtarrilaren 30ean, edota aurreko zein ondorengo egunetan, larrialdi ekosozialari lotutako salaketa- eta aldarrikapen-ekintzak egitea proposatu nahi dizuegu: hitzaldiak, elkarretaratzeak, bizikleta-martxak, kostaldean edo ibaietan plastiko-bilketak, zuhaitzak landatzea, proiektu erraldoiren batek mehatxatutako natur guneetan ibilaldiak… eta bururatzen zaizuen guztia egitera animatu nahi zaituztegu.
Gainera, otsailaren 6an Zaldibarko zabortegia bertan behera erori zeneko urteurrena izango da. Ekimenaren bidez hori gizarteratzen lagundu nahi genuke, eta Zaldibar Argitu Plataformaren eskutik antolatuko diren ekimenak eta elkarretaratzeak babestu eta parte hartzera deitu.
“Globalean pentsatu eta lokalean ekin” leloak adierazi bezala, ezinbestekoa iruditzen zaigu krisi globala hemen bistaratzea, planetari eta gizarte globalari gertatzen ari zaiona gurean hasten dela argi adieraztea; gure garraioan, hondakinen ekoizpen eta kudeaketan, bioaniztasunaren galeran, lurralde antolaketan, baita gure zaintzen sisteman, fiskalitatean eta, oro har, aurrekontuetan eta Europako diru funtsetan onartutako lehentasunetan ere. Beraz, lokala eta globala uztartzeko ekimena izatea nahi dugu, norberak bere taldearekin ez ezik beste batzuekin elkarlanean, krisi ekosozial honi eraginkortasun handiagoz aurre egiteko abiapuntu. Eta ea denon artean gai garen, besteak beste, Bizkaiko ingurumen eta gizarte arazo nabarmenen argazki mapa adierazgarri bat osatzeko.

Aldaketa behar dugu. ALDA SISTEMA!

Bat egin U30ean has daitekeen ALDAKETALDIArekin.
1 Sukar-Horia, Zaldibar Argitu, Coordinadora de AAVV de Bizkaia, Bizkaia Zero Zabor, Ekologistak Martxan, Euskal Gune Ekosozialista, Omal, Zain Dezagun Urdaibai, Makatzak Arrietako Ekologistak, Butroi Bizirik, Gueñes Bizirik, Orain Ardura, Biziz Bizi, Bilboko Fridays For Future, Nastic de plastic, No Más Colillas Bizkaia, Supersur EZ, CGT, CCOO, LAB y STEILAS.

INFORMAZIO PRAKTIKO OSAGARRIA

U30 ALDAKETALDIAren proposamena Gipuzkoan sortu da Larreko Mahaia izeneko plataformaren ekimenez, eta, behintzat, Bizkaiara ere zabaltzen ari da.. Beraz, oso litekeena da azkenean Euskal Herri mailako ekimena izatea.

U30 ALDAKETALDIA kanpaina bat izango da, ez besterik. Horretarako, oinarri-oinarrizkoa jarriko dugu: kartel mutu eta logo bat (atxikita), antolatuko ditugun ekintza guztien aterki gisa, eta koordinazio minimo bat herrietako taldeen artean.

Ekintzen arduradunak talde partehartzaileak eta pertsonak izango dira, eta eurak ere ekintzaren erantzule. Irizpide gisa, polemikoak izan daitezkeen edo beste partehartzaileei deseroso sentiarazi diezaizkioketen ekintzak, oro har, ekidingo ditugu.

Kanpainaren kostua txikiena izateko gure taldeon ohiko “soiltasunez” jokatuko dugu; inork ez baitu horrelako kanpaina bat finantzatzeko dirurik.

Zerbait antolatzera animatzen bazarete edo informazio gehiago behar baduzue, jarri gurekin harremanetan hemen agertzen den formularioaren bidez:

http://labur.eus/BizkaiaU30


RECORDANDO ZALDIBAR, PARA VIVIR Y DEJAR VIVIR
30 DE ENERO, TIEMPO DE CAMBIOS PORQUE EL PLANETA EMPIEZA AQUÍ
Diversos agentes sociales de Bizkaia2 preocupados por la situación de emergencia climática, ecológica y social , y, con el fin de denunciarla, queremos invitaros a organizar todo tipo de actividades en torno al 30 de enero de 2021 en la mayor cantidad posible de pueblos, barrios, escuelas y centros de trabajo, y a participar en ellas.
Cuando las autoridades políticas, ahora con la excusa de la pandemia, quieren profundizar en un modelo económico y social insostenible, agudizando la crisis existente, es necesario exigir un cambio de dirección rotundo, formando una red de relaciones y activando una sociedad que dé pasos hacia una transición ecológica y social justa. Está claro que, si no hay una sociedad vasca activa en pro de ello, no se producirá este cambio de dirección a favor de la vida.
Es por ello que os proponemos realizar el 30 de enero, o en días anteriores o posteriores, acciones reivindicativas y de denuncia relacionadas con la crisis ecosocial: charlas, concentraciones, marchas en bicicleta, limpieza de costas y de ríos, plantación de árboles, marchas a pie, acciones en espacios naturales amenazados por grandes proyectos… y todo lo que podáis imaginar.
Además, el 6 de febrero será el aniversario del derrumbe del vertedero de Zaldibar y, por medio de las acciones organizadas en torno al 30 de enero, pretendemos también ayudar a socializar este problema y apoyar las iniciativas y movilizaciones organizadas por la Plataforma Zaldibar Argitu y llamar a participar en ellas.
Por otra parte, en la lógica de “Pensar globalmente, actuar localmente”, nos parece imprescindible visualizar que la crisis global está directamente relacionada con lo que hacemos aquí, con las políticas de transporte, residuos, biodiversidad, ordenación del territorio y también con nuestro modelo de cuidados, con la fiscalidad y, en general, con las prioridades establecidas para los presupuestos de los Gobiernos y para la distribución de los fondos europeos. Lo que le ocurre al planeta empieza aquí, por decirlo así. Por lo tanto, queremos que la campaña que promovemos fusione lo local y lo global, dando pie, a la vez, colaborando entre diferentes grupos, de forma que sea punto de inicio para hacer frente de forma eficaz a la crisis ecosocial. Y, en ese sentido, trataremos de realizar un mapa, lo más completo posible, con las fotos de los problemas medioambientales y sociales más significativos de Bizkaia.
Necesitamos un cambio. ALDA SISTEMA!

INFORMACIÓN PRÁCTICA COMPLEMENTARIA

U30 ALDAKETALDIA es una iniciativa que ha surgido en Gipuzkoa, por iniciativa de la Plataforma Larreko Mahaia, pero lo cierto es que, por ejemplo, en Bizkaia, está arraigando, de modo que es muy posible que termine teniendo reflejo en el conjunto de Euskal Herria.

U30 ALDAKETALDIA es una campaña, unificada por unos mínimos básicos: un logo y un cartel mudo que os adjuntamos, a modo de paraguas de todas las acciones que seamos

capaces de organizar, y una coordinación mínima entre los diferentes grupos.

Los responsables de las acciones serán los grupos y las personas que directamente las organizan. Como criterio, creemos que deberíamos tratar de evitar aquellas que puedan ser polémicas o hagan sentirse incómodas a otras organizaciones y personas que participan en la iniciativa.

El coste de la campaña será el mínimo posible, teniendo en cuenta la tradicional sobriedad de nuestros grupos y que nadie dispone de dinero de sobra para financiarla.

SI os animáis a sumaros a la campaña organizando algún acto o precisáis más información llena el formulario desde

http://labur.eus/BizkaiaU30

Print Friendly, PDF & Email
Share This