SOS. Aita Mari necesita un puerto urgente/SOS. Aita Marik portu segurua behar du lehen bait lehen

Tamaño Texto-+=

Aita Mariren egoera kritikoak agintarien erantzun azkar eta eraginkorra eskatzen du, ontzian daramatzaten 112 migratzaileak portu seguruan lehorreratzeko agindua emateko.

Duela astebete, ekainaren 14ko goizean, Aita Marik 11 pertsonaren lehen erreskatea egin zuen. Hurrengo egunean, Libiako kostazainek 103 pertsona zijoazten txalupa bat atzeman zuten, ihes egiten ari ziren leku berdinera itzultzeko. Hauetako 17 lagunek hori sahiesteko uretara salto egin zuten eta ondoren, Aita Mariren tripulazioak erreskatatu behar izan zituen. Gainerakoak herrialde honetara itzuli omen zituzten.

15 urteko mutiletako batek, Hamsak, egoera kritikoan, erizaindegian bizitzara itzultzea lortu zuen. Ondoren, Italiako Guardia Costierak ebakuatuta, ospitaleko arreta jasotzeko eraman zuten.

Hurrengo egunean, ekainaren 16ko goizaldean, beste abisu bat iritsi zen 45 pertsona erreskatatzeko eta haien bizitza babesteko; horien artean, 4 hilabete eta 8 urte bitarteko adingabe bat eta 6 haur.

Azken erreskatea ekainaren 17an egin zuten, eta beste txalupa batek abisua emanda, 40 pertsona erreskatatu zituzten. Hiru egun zeramatzaten janaririk eta urik gabe.

Aita Mari lehorreratzeko baimenaren zain dago orain. Europako agintariekiko komunikazioak etengabeak dira, baina oraindik ez dugu erantzunik jaso pertsona horiek guztiak portu seguru batean lehorreratu ahal izateko. Horietako batzuek 7 egun daramatzate ontzian, beste batzuek 6 eta 5 egun.

Itsasontziko egoera gero eta zailagoa da egunetik egunera. Kultura-desberdintasun handiak dituzten 112 pertsona bait daude. Arreta berezia behar duten haurrak dituzten

familiak, beste egoera desberdin batean dauden beste pertsona batzuekin oso espazio txikietan bizi direnak. Beren bizitzetan dakarten sufrimenduaz gain, larrialdiko lehorreratze segurua koordinatzeko ardura duten agintarien erantzunik eza ere gehitu behar zaio.

Egoera horren ondorioz, gatazkak eta borrokak izan ziren atzo arratsaldean. Hainbat migratzailek gose-greba egitea erabaki dute, lurra baldintza seguruetan zapaldu ezin duten bitartean.

Eskifaiak ahal duen guztia egiten jarraitzen du eta kultura-interprete gisa bere burua eskeini duten pertsona batzuen laguntza ere bai, erantzun bat iristen den bitartean lasai egoteko. Baina ez da nahikoa izango.

Ozen eskatzen eta goratzen ditugu arduradun politikoak, Aita Mari itsasontzian luzatutako sufrimendu-egoera hau berehala amai dezaten, ezbeharren bat gertatu baino lehen.

Gaur, Errefuxiatuen Munduko Eguna, ez dugu ospatzeko ezer eta bai kontatzeko asko. Gizarte bidegabekerien eta Afrikako kontinentetik etorritako pertsonei arbitrarioki egiten zaizkien Giza Eskubideen urraketen lehen eskuko lekuko gara.

Mila esker aldez aurretik mezu hau ahalik eta gehien zabaltzen laguntzeagatik

La crítica situación en Aita Mari requiere una respuesta rápida y efectiva de las autoridades para ordenar el desembarco en puerto seguro l@s 112 migrantes que llevan a bordo.

Hace una semana, en la mañana del 14 de Junio, Aita Mari realizó el primer rescate de 11 personas, Al día siguiente, acudimos a un aviso en el que la llamada Guardia Costera Libia interceptó un bote con 103 personas para devolverlas al lugar del que huían. En su intercepción, 17 personas saltaron al agua y tuvieron que ser rescatadas después por la tripulación de Aita Mari. El resto, fueron devueltos presuntamente a este país.

Uno de los chicos de 15 años, Hamsa, en estado crítico, se logró devolver a la vida en la enfermería y posteriormente tuvo que ser evacuado por la Guardia Costiera italiana para recibir atención hospitalaria.

Al día siguiente, en la madrugada del 16 de Junio, un nuevo aviso llegaba para rescatar y proteger la vida de 45 personas, entre ellas, 1 menor y 6 niños de entre 4 meses y 8 años.

El último rescate realizado fue el 17 de Junio, cuando alertados por otro bote, 40 personas fueron rescatadas. Llevaban a la deriva 3 días sin comida ni agua.

Aita Mari espera ahora la autorización para desembarcar. Las comunicaciones con las autoridades europeas son constantes pero todavía, no se ha recibido respuesta alguna para poder desembarcar a todas estas personas en un puerto seguro. Algunas de ellas llevan a bordo 7 días, otras 6 y 5 las que menos.

La situación a bordo cada día que pasa se complica más. Hay 112 personas con importantes diferencias culturales. Familias con niñ@s que requieren atención especial, conviviendo en espacios muy reducidos con otras personas en una situación diferente. Además del sufrimiento que llevan acarreando en sus vidas, se le suma la ausencia de respuesta por parte de las autoridades que tienen la responsabilidad de coordinar un desembarco urgente y seguro.

Como consecuencia de esta situación, ayer por la tarde se produjeron conflictos y peleas. Vari@s migrantes a bordo han optado por ejercer una huelga de hambre mientras no puedan pisar tierra firme en condiciones seguras.

La tripulación continúa haciendo todo cuanto puede. Cuentan con la colaboración de personas rescatadas que se han ofrecido como intérpretes culturales con el fin de mantener la calma mientras llega una respuesta. Pero no será suficiente.

Exigimos y alzamos en voz alta a los responsables políticos para que pongan fin, de manera inmediata, a esta situación de sufrimiento prolongado a bordo de Aita Mari, antes de que se pueda producir una desgracia.

Hoy, el Dia Mundial de las Personas Refugiadas, no tenemos nada que celebrar y sí mucho que contar. Somos testigos de primera mano de las injusticias sociales y de la vulneración de Derechos Humanos que arbitrariamente se realizan sobre personas procedentes del continente africano.

Print Friendly, PDF & Email
Share This