BERE HERRI-BURUJABETZAGATIK ALJERIAR HERRIAREKIN ELKARTASUNA /ALJERIAR IRAULTZAREN BERPIZKUNDEA

Laugarren Internazionalaren Komite exekutiboaren adierazpena
Declaración del Buró ejecutivo la Cuarta Internacional (Abajo en Castellano )                       

Aljeria, bere independentzia nazionalaren hastapenetik aurrekaririk gabeko herri-altxamendua ezagutzen ari da. 2019ko otsailaren 22tik, internet bidez bidalitako deialdi batzuen ondoren, hiri guztietan elkarretaratze handiak antolatzen ari dira. Hauetara emakume asko hurbiltzen dira, langileriak eta ikasle gazteek jarraituta.

Haserre popular indartsu honen eragilea izan da, Abdelaziz Buteflika bostgarren aldiz boterean mantendu nahiaren tema, 20 urtez boterean egon ondoren bere botereak handiagotzen zituzten Konstituzioaren zuzenketa ugariri esker. Herriak boterearen mespretxu bezala bizi izan ditu oso gaixo dagoen gizon zahar bat presidente nominal bezala inposatzearen nahia eta ezkutuan ari den fakzio baten pribilegioei pauso efektiboa ematea. Mespretxu honek hamarkadetan zehar pilatutako haserrea leherraraztea eragin du, nazio-aberastasunen lapurreta-politikaren aurka, sektore publikoaren eraispen-politiken aurka, barne-zor publikoaren areagotzearen politikaren aurka eta askatasun demokratikoen aurkako errepresio gaiztotuaren politikaren aurka.

Herri-borroka haziz doa eta manifestari-geruza berriak erakartzen ari da, guztiak bai 2019ko apirilaren 28an bukatzen den mandatuaren eta Abdelaziz Buteflika boteretik irtetzeko helburuek batuta, bai eta bere defendatzaileek eta gobernu-arduradun guztiek herriaren etorkizuna erabakitzean inplikatuta egotearen errefusean ere.

Buruzagien presio-taldea gaur arte mugiezin agertzen saiatu da herri-altxamenduaren aurrean, hala nola denbora irabazten bere erorketa saihesteko. Hauteskundeen antolaketaz konbentzituak izan ondoren irtetear dagoen presidentearen hautagaitza inposatzeko, presio-taldeak hauteskunde presidentzialak bertan behera uztea erabaki du horrela Buteflikaren mandatua luzatuz hainbatetan bere nahierara zuzendu duen Konstituzioa urratzen duen modu batean eta manifestariak engainatu nahian. Are gehiago, bere plana gauzatzen hasia da, horretarako irtetear dagoen presidenteak eraikitako “errepublika berri” baterako bide-orria aurkeztuz.

Herri-erantzuna 2019ko martxoaren 16ko manifestazio jendetsuenean adierazi zen, milioika aljeriar batu zituena barruti guztietan, mandatuaren bukaeran Buteflika presidentearen hala nola bere atzetik ari den presio-taldearen mantentzea arbuiatzera deituz.

Boterean dagoen erregimenaren frakzio hau berau kentzeko saiakeren kontra dago eta posible diren irtenbide guztietara joko du herriaren epaitik ihes egiteko:

  • bai aljeriarren gaineko kontrola berrartzeko perspektiba momentuz alde batera utziz,
  • bai oposizioko alderdi liberalekin akordio bat burutuz alderdi liberalak gobernuan sartzean presio-talde ustelaren interesak bermatzeko,
  • bai armadaren esku-hartze zuzenaz, zeina herrialdea mehatxatzen duten arriskuen ikuspuntutik justifikatuko bailitzatekeen, edo hauteskundeak antolatu barik Buteflikaren mandatuaren amaierak utziko lukeen hutsune juridikoagatik,
  • bai itxaronaldia lortu nahian, nolabaiteko sona duen pertsona ospetsu bat gonbidatuz haserre popularraren baretzea zeregintzat izango duena.

Aukera hauek guztiek, aldarrikapen popularren aurkako goi-mailako traizioa osatzen dute.

Abdelaziz Buteflikak bere laugarren mandatu presidentziala burutu du eta Aljeria ekonomia-krisi baterantz eraman du. Diru-erreserbak abiadura errekorrean apaldu dira eta hurrengo urte hauetan zehar agortu ahalko lirateke. Aurrekontu-defizita larriki handitzen dago eta diru-sortzera gehiegi jotzeak inflazioa eta monetaren hondoratzea ekarriko ditu, erosteko ahalmena gutxituz. Botereak oraindik ere oinarri materialari eutsi nahi dio horretarako soilik hidrokarburoen eta hauen deribatuen esportazioan espezializatua dagoen eta oinarrizko ekipo- eta kontsumo-ondasunen inportazioa ardatz dituen ekonomia mantenduz. Petrolio-errentari onura ateratzen jarraitzen dio, baita ustelkeria hedatuari eta inportazio- eta inbertsio-baimenen monopolioari ere.

Instituzio inperialistak beren pisua erabiliko dute egungo egoerari probetxua ateratzeko eta Aljeriari modu azkar eta absolutuan neurri neoliberalak ezartzera behartzeko. Adibidez, merkatua zabaltzea merkatu inperialistari, sektore publikoaren pribatizazioa, energia sektorearen liberalizazioa, kontsumorako ematen diren laguntza publikoen abolizioa eta enplegu-publikoaren murrizketa. Doktrina neoliberal honek burgesia liberalaren proiektuarekin bat egiten du; azken hau, boterean dagoen Buteflikaren presio-taldeak ezarritako liberalizazio erritmoen kontrakoa da. Politika neoliberal hauen ezarpenak Aljeriar langileriaren eta maila popularren erregresio sakona, hala nola euren sakrifizioen lapurreta ekarriko ditu. Hortik militar sozialisten erantzukizuna euren indarrak batzeko oinarrizko programa batean. Programa honen aldarrikapenak klase-independentzia baten ikuspuntutik egingo dira langileriaren, gazteen eta emakumeen mobilizazio eta antolaketan lagunduz biltzar konstituziogile burujabe baten alde, erregimen demokratiko erradikala eta ekonomia independente bat ziurtatuko ditu herriaren oinarrizko beharrizanei aurre egingo diena, eta jabetza kolektiboan eta behekoen kontrolean oinarrituko da.

Gazteek eta maila popularrek paper garrantzitsua jokatu dute oraingo herri-borrokan, baita langileriak eta honen baitan batez ere funtzio publikoko langileek. Hala eta guztiz ere, klase-independentziaren ikuspuntua duen eta indar ekonomiko erabakigarria duen langileriaren parte-hartzeak beharrezkoak ditu sektore estrategikoetako soldatapeko langileen atxikimendu eta mobilizazioa, alegia, petrokimika, portu, banketxe, garraio-sektore eta logistikako langileena. Horrek sakonki aldatuko luke indar-korrelazioa, buru den presio-taldea itoz eta are garrantzitsuagoa dena, aljeriar herriarentzat herrialdearen etorkizun politiko eta ekonomikoa zehazteko berme izango litzateke.

Laugarren Internazionalak bere elkartasun osoa adierazten du aljeriar herriak aurrera daramatzan borrokekin ustelkeria eta menpekotasun atzeratuaz betea dagoen erregimen hau kentzeko, eta babesten du Biltzar Konstituziogile burujabe baten bidezko bere herri-burujabetzarako eskubidea.

Gaitzesten dugu gobernu inperialistek boterean dagoen erregimenari emandako babesa hala nola aljeriar herriari soilik dagokion gai batean esku hartzea. Espero dugu Maroko eta Tunisian antzematen ari den borroka-dinamikak, hauek ere krisi politiko eta gizarte-krisia bizitzen ari baitira, herri-iraultzen garaipenen hastapenerako eredua ezarriko duela eta honek nazio askapenerako iraultzen aintza berpiztuko duela, Aljeriar Iraultza izan baitzen iraultza hauen ikurretako bat nazioarte-mailako inperialismoaren aurka.

Dei egiten diegu munduko sozialista eta demokrata orori aljeriar herriaren borrokari babesa eman diezaioten eta, hastapenetan besterik ez dagoen borroka handi baten eboluzioaren aurrean, prestatu daitezen elkartasun internazionalaren betebeharrerako.

Gora herri-burujabetza lortzeko aljeriar herriaren borroka!

Behera ustelkeriaren eta menpekotasun zaharkituen diktadura, Biltzar Konstituziogile burujabe baten alde!

Aljeriar herriaren borrokarekin elkartasun internazionalaren alde!

2019ko martxoaren 27an

 


SOLIDARIDAD CON EL PUEBLO ARGELINO POR SU SOBERANÍA POPULAR/RENACIMIENTO DE LA REVOLUCIÓN ARGELINA

Argelia conoce un levantamiento popular sin precedentes desde los albores de la independencia nacional. Desde el 22 de febrero de 2019, tras unos llamamientos lanzados desde internet, grandes concentraciones, con una presencia masiva de mujeres, se organizan en todas las ciudades, seguidas por los trabajadores y la juventud estudiantil.

El detonante de esta potente cólera popular ha sido la obstinación del poder en mantener a Abdelaziz Buteflika en la presidencia del país una quinta vez, cuando ya ha estado 20 años en el cargo gracias a sucesivas enmiendas a la Constitución que ampliaban sus poderes. El pueblo ha vivido como un desprecio del poder la voluntad de imponer a un anciano muy enfermo como presidente nominal y el paso efectivo de sus prerrogativas a una facción que opera entre bastidores. Dicho desprecio ha hecho estallar la cólera acumulada durante décadas contra la política de pillaje de las riquezas nacionales, de desmantelamiento del sector público, de agravación de una deuda pública interna y de represión recrudecida de las libertades democráticas.

La lucha popular crece y atrae a nuevas capas de manifestantes unidas por los objetivos de la partida de Abdelaziz Buteflika del poder desde el fin de su mandato el 28 de abril de 2019 y por el rechazo a que sus defensores y todos los responsables gubernamentales estén implicados en la determinación del futuro del país.

La camarilla dirigente intenta hasta la actualidad mostrarse inamovible frente al levantamiento popular y ganar tiempo mediante maniobras para evitar su caída. Tras haber sido convencida de la organización de las elecciones para imponer la candidatura del presidente saliente, ha decidido anular las elecciones presidenciales y prolongar el mandato de Buteflika de un modo que viola la Constitución que ha enmendado a su antojo esperando engañar a los manifestantes. Incluso ha empezado a ejecutar su plan, presentado como una hoja de ruta por una « nueva república » construida por el presidente saliente.

La respuesta popular se expresó el 16 de marzo de 2019 durante la manifestación más grande, que ha congregado a millones de argelinos en el conjunto de las circunscripciones, llamando a rechazar el mantenimiento del presidente Buteflika tras el fin de su mandato, así como el de la camarilla que opera tras él.

Esta fracción del régimen en el poder se opone a las tentativas de su derrocamiento y recurrirá a todas las soluciones posibles para escapar al veredicto del pueblo :

-ya sea retirándose temporalmente en la perspectiva de retomar su control sobre los argelinos,

-ya sea concluyendo un acuerdo con los partidos de oposición liberal que implicará a estos últimos en el gobierno a cambio de la garantía de los intereses de dicha camarilla corrupta,

-ya sea mediante una injerencia directa del ejército, que sería justificada por los peligros que amenazan al país, o por el vacío jurídico que dejaría el fin del mandato de Buteflika sin la organización de las elecciones

-Ya sea invitando a una personalidad que tenga cierto crédito a jugar el papel de apaciguamiento de la cólera popular en pos de la espera.

Todas estas opciones constituyen una alta traición a las reivindicaciones populares.

Abdelaziz Buteflika ha concluido su cuarto mandato presidencial y ha situado a Argelia al borde de una crisis económica. Las reservas monetarias se erosionan a una velocidad récord y podrían agotarse a lo largo de los próximos años. El déficit presupuestario se acrecienta gravemente y el recurso excesivo a la creación monetaria creará una inflación y un hundimiento de la moneda que implicará una caída del poder adquisitivo. El poder quiere conservar todavía su base material manteniendo la economía centrada únicamente en la especialización en la exportación de hidrocarburos y de productos derivados y la importación de los principales bienes de equipo y de consumo. Sigue beneficiándose de la renta petrolera, de la corrupción generalizada y del monopolio de las licencias de importación y de inversión.

Las instituciones imperialistas utilizarán su peso para sacar partido a la situación actual y obligar a Argelia a poner en marcha rápida y completamente medidas neoliberales como la apertura del mercado al capital imperialista, la privatización de los sectores públicos, la liberalización del sector de la energía, la supresión de las subvenciones públicas al consumo de las masas y la reducción del empleo público. Esta doctrina neoliberal converge con el proyecto de la burguesía liberal, que se opone también a la camarilla de Buteflika en el poder sobre los ritmos de dicha liberalización. La aplicación de estas políticas neoliberales constituirá una profunda regresión para los trabajadores y las capas populares argelinas y un robo de sus sacrificios. De ahí la responsabilidad de los militantes socialistas en agrupar sus fuerzas sobre la base de un programa de reivindicaciones con una perspectiva de independencia de clase que acompañará la movilización y la organización de la clase obrera, de la juventud y de las mujeres por una asamblea constituyente soberana, que asegurará un régimen democrático radical y una economía independiente para responder a las necesidades fundamentales de la población, reposando en una propiedad colectiva y un control por los de abajo.

Los jóvenes y las capas populares han jugado un papel importante en la lucha popular en curso, del mismo modo que los trabajadores, en particular los empleados de la función pública. No obstante, la intervención de los trabajadores con una perspectiva de clase independiente y su fuerza económica decisiva necesita una adhesión y movilización de l@s asalariad@s de los sectores estratégicos, como la petroquímica, los puertos, los bancos, el transporte y la logística. Ello cambiaría profundamente la correlación de fuerzas y ahogaría a la camarilla dirigente y, más importante todavía, constituiría una garantía para el pueblo argelino de determinar el futuro político y económico del país.

La Cuarta Internacional expresa toda su solidaridad con las luchas que lleva a cabo el pueblo argelino para derrocar un régimen dictatorial, de corrupción y de dependencia atrasada, y apoya su derecho a su soberanía popular mediante una Asamblea Constituyente soberana.

Condenamos el apoyo de los gobiernos imperialistas al régimen en el poder y su intervención en un asunto que concierne exclusivamente al pueblo argelino. Esperamos que la dinámica de la lucha que se perfila en Marruecos y Túnez, que viven también una situación de crisis política y social, marque el inicio de una victoria de las revoluciones populares que reavivará la gloria de las revoluciones de liberación nacional, uno de cuyos símbolos fue la Revolución argelina en la lucha contra el imperialismo a escala internacional.

Llamamos a tod@s l@s socialistas y demócratas del mundo a apoyar al pueblo argelino en su lucha y a prepararse para el deber de solidaridad internacional frente a la evolución de una gran lucha que no está más que en sus inicios.

¡Viva la lucha del pueblo argelino por su soberanía popular !

¡Abajo la dictadura de la corrupción y de la dependencia arcaica, por una Asamblea Constituyente soberana !

¡Por una solidaridad internacional con la lucha del pueblo argelino !

27 de marzo 2019

Print Friendly, PDF & Email

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Más info

aceptar
Share This