SATORRALAIAK METROAREN AURKAKO PROTESTA EGIN DU

SATORRALAIAK METROAREN AURKAKO PROTESTA EGIN DU ETA DONOSTIAKO UDALETXEAREN INKOHERENTZIA SALATU DU “OINEZKOENTZAKO HIRIKO SAREAREN PLANO BERRIA”REN AURKEZPENEAN:

1.EUSKARA
2.CASTELLANO

Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Metroaren eraikuntza salatzeko protesta egin du gaur goizean Udaletxeak “Hiriko oinezkoentzako sarearen plano berria” aurkezteko egin duen ekitaldian. “DONOSTIA OINEZ: METROA ZERTARAKO?” ozenki oihukatu dute hogei bat manifestarik Pilar Arana zinegotzia buru zuen ekitaldi ofizialaren aurrean. Era honetan, Udaletxearen inkoherentzia salatu dugu, hain zuzen ere desplazamenduak oinez edo bizikletaz eroso eta arin egin daitezkeen eta autobus zerbitzu ona daukan gure hirian Metroaren obrak inongo justifikaziorik ez duela aldarrikatzeko. Pilar Arana zinegotziari aurrez-aurre adierazi dio manifestari batek inkoherentzia hori, mugikortasun zinegotzia gure protestarengatik kexuka pankartara hurbildu denean. Zinegotziak ez dio erantzunik eman ahal izan.  Satorralaiak Udaletxearen kontraesana nabarmendu nahi du beraz, “Mugikortasun Jasangarriaren Astea”ren harira gure “hiriak oinez ibiltzeko duen bokazioa indartu”  eta “Donostia bere tamainagatik oinezkoei egokitutako hiri bat dela ikustarazi” nahi omen duen bitartean, Metroaren obra erasokor eta zeharo behargabekoa bultzatzen duelako.

Ertzaintzaren isuna: Gaurko protesta ekintza ekitaldi ofizialera bertara eramateagatik, Ertzaintzak isun bat jarriko duela jakinarazi digula salatzen du Satorralaiak.


SATORRALAIA PROTESTA CONTRA EL METRO Y DENUNCIA LA INCOHERENCIA DEL AYUNTAMIENTO ANTE LA PRESENTACIÓN DEL “NUEVO PLANO DE LA RED PEATONAL” DE DONOSTIA:

El movimiento vecinal Satorralaia ha realizado esta mañana una concentración de protesta contra la construcción de la pasante de Metro ante el acto convocado por el Ayuntamiento para presentar el “nuevo plano de la red peatonal de la ciudad”. “DONOSTIA  A PIE: ¿EL METRO PARA QUÉ?” han coreado una veintena de manifestantes ante el acto oficial encabezado por la concejal Pilar Arana. De esta forma, hemos denunciado la incoherencia del Ayuntamiento, manifestando que la construcción de la pasante de Metro no está justificada en nuestra ciudad que permite fáciles desplazamientos peatonales o en bicicleta y que cuenta, además, con un buen servicio de autobuses urbanos. Una manifestante le ha reprochado directamente esta incoherencia a la concejala de movilidad Pilar Arana cuando ésta se ha acercado a la pancarta mostrando su queja por la protesta. A lo cual la concejal no dado respuesta. Satorralaia quiere por tanto poner de manifiesto la contradicción del Ayuntamiento, puesto que impulsa la construcción de la obra eminentemente agresiva e innecesaria de la pasante de Metro en Donostia, mientras que nos presenta con motivo de la “Semana Europea de Movilidad Sostenible” un plano con el que pretende “buscar reforzar la vocación peatonal de la ciudad” “visibilizar que Donostia es una ciudad hecha a escala de los peatones”.

Multa de la Ertzaintza:  Satorralaia denuncia por otra parte que la Ertzaintza ha comunicado que pondrá una multa por haber llevado la protesta al acto oficial.

Share This