PETRONOR, UTE BILBOKO ARGIAK, NOVALTIA, PCB eta TUBACEXeko Langileen ordezkariak gara, denok pairatu izan ditugu edo gaur egun pairatzen hari gara gure lanpostuak prekarizatu, edota zuzenean suntsitzen dituzten lan gatazkak. Gaur egun tamalez argi ikusten da nola herri onetako enpresa handiek, ez ohiko pandemia egoera haitzakitzat hartuz aukera ikusi duten euskal langilegoaren lan eskubideak urratzeko. Hau gaur egungo lan legediaren ondorio zuzena da, gogoan izan behar dugu egun indarrean daudela bere garaian Zapaterok eta Rajoyk ezarritako lan erreformak, horrela adibidez egun enpresa batek posible du 30 egunen barruan multzokako kaleratze bat tramitatzea, lan erakundeen oniritzirik gabe, hau da, inolako mugarik gabe erakundeen partetik. Honek enpresei aukera ematen die nahi dutena egiteko, nahi duten unean, nahiz eta azken urteotan irabazi galantak izan dituzten, horregatik aukera honen derogazioa eskatzen dugularik.
Enpresa hauetako zuzendaritzek legedia bere alde izateaz gain, gure klase politikoaren sustengua ere badute, zeinek ez du bere asmoen artean egun indarrean dauden lan erreformen derogazioa.
Aldi berean, klase politikoak bultzatzen duen politikek eta gizarte ereduak enpresa eta kapitalaren baldintzak lehenesten ditu langileen bizi eta lan baldintzen haurretik. Kalitatezko lanak gizarte justu eta ekitatibo bat sortzeko orduan duen paperari garrantzia ukatuz. Berebiziko garrantzia du kalitatezkoak eta duina den enpleguaren aldarrikatzeak, bizitza erdi bidean jartzen duten lan baldintzen aldarrikapenak.
Honen ondorioz alderdi politikoei ondorengoa eskatzen diegu: beraien konpromezua 2010, 2011 eta 2012an burututako lan erreformen baliogabetzea, eta enpresa handien zuzendaritzei, benetako eta fede oneko negoziazioen beharrizana, eta ez dezatela patronalaren interesen alde eraiki den eta langileriaren aurka eraiki den lan esparru hau beraien alde erabili.
Horrexegatik sektore eta tamaina desberdinetako bost enpresen ordezkariek, zeinek bakoitzak lan suntsipen eta prekarizazio prozesu baten momentu desberdinetan gauden, datorren ekainaren 18an Bilbon manifestatzeko deialdia egiten dugu.
Las direcciones de cada una de estas compañías tienen a su favor no solo a la legislación laboral actual, sino también a la clase política que se niega a apoyar a la clase trabajadora y a derogar de una vez por todas las reformas laborales que están vigentes a día de hoy.
Asimismo, se promueven políticas que anteponen el negocio a las personas, que no valoran la calidad de los empleos como parte de la red que teje una sociedad -cohesionada y justa. Es de vital importancia reivindicar un empleo digno y de calidad, que ponga la vida en el centro.
Por todo ello, exigimos a todos los partidos políticos que se comprometan a derogar todas las reformas laborales de los años 2010, 2011 y 2012. Y a las direcciones de estas empresas a entablar negociaciones serias y no aprovecharse de todo este entramado, tejido al antojo de las patronales, de cara a dejar indefensa a la clase trabajadora.
Por estas razones la representación de las plantillas de cinco empresas de diferentes tamaños, en distintos momentos de un mismo proceso de precarización y destrucción de puestos de trabajo, nos unimos para manifestarnos el próximo viernes 18 en Bilbao.
Por Petronor, Bilboko Argiak, Novaltia, PCB y Tubacex