Nosotras con las nuestras/Gu geure ahizpekin

Tamaño Texto-+=

Martxoaren 8a, emakumearen nazioarteko eguna, borroka eta aldarrikapen eguna da. Data egokia emakumeek jasandako zapalkuntzetan eta bizi garen sistema zapaltzailearen desberdintasunean arreta jartzeko. Borroka feminista aldarrikatzeko eguna da.

Gure helburua zisheteropatriar-katuarekin amaitzea da, kapitalismoarekin, arrazakeriarekin eta beste zapalkuntza-sistema batzuekin duen aliantza kriminalaren jakitun baikara. Horregatik, feminismo anitzaren aldeko apustua egiten dugu, ez erreakzionarioarena. Berrarmatze patriarkal eta arrazistak erasotzen dituen ikusezin, funtsezko, horien feminismoa.

Ekoizpen-lanaren eta ugaltze-lanaren, soldatapekoen eta soldatarik gabekoen arteko banaketa emakumeok bizi dugun egoeraren erruduna da hein handi batean. Horregatik bat egiten dugu Euskal Herriko mugimendu feministaren errebindikazioarekin, zainketen sistema publiko-komunitario bat eraikitzearen aldeko apustua egiten baitu, prekarietatearekin amaituko duena eta zaintzarako eskubide kolektiboa bermatuko duena.

Pandemiak osasunean eta zaintzan murrizketak egitearen ondorioak agerian utzi zituen arren, osasun- eta zaintza-sistema publikoak enpresa pribatuek kontrolatzen dituzte oraindik ere, pribatizazioekin irabaziak dituztenak, langileen eta erabiltzaileen eta haien familien lan-baldintzen kontura. Eta mundu guztiak zainketen zentraltasunaz eta autozainketaz hitz egiten duen arren, oro har logika neoliberala, familiarista, indibidualista eta merkantilista indartzen jarraitzen da, nork bere buruaren gain erantzunkizuna hartzen baitu eta Estatuari erantzukizuna kentzen baitio.

Gobernuek zaintza-, osasun- eta gizarte-babeseko sistemak alde batera uztearen eta sistema horiek indartzeari uko egitearen aurrean, guk elkarlanaren indarra, zainketen sozializazioa eta autoantolaketa feminista aldarrikatzen ditugu, gizarte bidezkoagoa eraikitzeko.

Gora borroka feminista! Gu geure ahizpekin!

 

El 8 de marzo, día internacional de la mujer, es una jornada combativa y reivindicativa. Una fecha idónea para poner el foco de atención en las opresiones sufridas por las mujeres y la desigualdad del sistema opresor en el que vivimos. Es un día de reivindicación de la lucha feminista.

Nuestro objetivo es acabar con el cisheteropatriarcado, somos conscientes de su alianza criminal con el capitalismo, el racismo y otros sistemas de opresión.  Por eso apostamos por un feminismo diverso, no reaccionario. Un feminismo de las invisibilizadas, las esenciales, de las que están siendo atacadas por el rearme patriarcal y racista.

La división entre trabajo productivo y reproductivo, asalariado y no asalariado, es culpable en gran parte de la situación que vivimos las mujeres. Por eso nos sumamos a la reivindicación del movimiento feminista de Euskal Herria, que apuesta por construir un sistema público-comunitario de cuidados, que acabe con la precariedad y garantice el derecho colectivo al cuidado.

A pesar de que la pandemia evidenció las consecuencias de recortar en sanidad y cuidados, los sistemas públicos de salud y cuidados siguen controlados por empresas privadas que se lucran con las privatizaciones a costa de las condiciones laborales de las trabajadoras y las personas usuarias y sus familias. Y a pesar de que todo el mundo habla de la centralidad de los cuidados y del autocuidado, en general se sigue reforzando la lógica neoliberal, familiarista, individualista y mercantilista, que nos autorresponsabiliza y le quita responsabilidad al Estado.

Frente a la dejación por parte de los gobiernos de los sistemas de cuidados, sanitarios y de protección social y la negativa a fortalecerlos, nosotras reivindicamos la fuerza de la cooperación, la socialización de los cuidados y la autoorganización feminista para construir una sociedad más justa.

Gora borroka feminista! Gu geure ahizpekin!

Print Friendly, PDF & Email
Share This
A %d blogueros les gusta esto: