Maiatzak 1 – Gatazkan antolatu. Prekarietatearekin amaitu

1 de Mayo – Organizarnos en el conflicto. Poner fin a la precariedad

Maiatzaren 1ean, urtero bezala, langileen nazioarteko eguna ospatuko dugu. Badakigu data honek sinbolismo handia galdu duela urteetan zehar, atsedenik hartzen ez duen ofentsiba neoliberal baten ondorioz, gaizki deituriko bake sozialaren alde egiten duten burokrazia sindikalei esker eta Euskal Herriko eta munduko milioika langileren lan baldintza negargarriak direla medio. Baina gogorarazi nahi dugu egun seinalatu hau ospatzen dugula Chicagoko Martiriak gogoratzeko eta ohoratzeko, 8 orduko lanaldia lortzeko borroka-jardunaldietan parte hartzeagatik exekutatutako sindikalista anarkistak. Orduz geroztik, Maiatzaren 1a mundu osoko langileen eskubideak aldarrikatzeko eguna bihurtu zen.

Maiatzaren 1ak gogorarazten digu borroka dela bide bakarra eta klase bezala antolatu behar garela.

Aurten Ukrainako gerra inter-inperialistak markatuta dator eguna. Milaka pertsona hiltzen ari dira zentzugabekeria inperialista eta belizistaren ondorioz, eta gure lehen oroitzapena Ukrainan eta Errusian erail, torturatu eta jazarritako pertsona guztientzat da. Herrien arteko gerrari ez, klaseen arteko bakeari ez!

Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan, gainera, modu esponentzialean larriagotu da krisi ekonomiko eta soziala. Kapitalismoaren gainbehera erakusten du munduaren begien aurrean. Pribatizazioek eta osasuna negozio kapitalista bihurtzeak osasun-sistema publikoa  prekarizatu du. Bide berean, hezkuntza publikoa, administrazioen utzikeriarekin, prekarizatzen arida eskola pribatuak eta itunpekoak indartzen diren bitartean. Finantza- eta enpresa-eliteek inflazioaren gorakada larriaren erantzukizunetik libratu nahi dute. Horrela, «Errenten ituna» -ren eufemismoaren pean, langileen soldatak izoztu nahi dira, euren bizitza garestitzearen kostua beren gain har dezaten. Eta bitartean, enpresa handien emaitza ekonomikoak errekorrak hauste ari dira. Kapitalismoa bizitza beraren aurka zuzenean jotzen duen sistema harraparia da; konplexurik gabe jarduten du bizitzaren existentziaren aurka, eta oraindik ezezagunak diren dimentsioak dituen krisi ekosozial eta klimatiko batera eramaten gaitu, atzeraezin bihurtzeko ahalmena galtzeko zorian gaudelarik.

Aurten ere kaleak hartuko ditugu gainerako erakunde sozial eta sindikalekin batera, ez baitiogu uko egiten sistema sozial justu eta berdintasunezkoa aldarrikatzeari. Aberastasunaren banaketa ekitatiboa, eta guztiaren erdigunean bizitzaren sostengu duina jarriko duen sistema aldarrikatzen dugu. Maiatzaren 1ean, beti bezala eta gaur indar handiagoz, arlo publikoa eta komuna aldarrikatuko ditugu, irakaskuntza publikoa eta kalitatezkoa guztiontzat, garraio publikoak, adinekoen egoitza publiko eta kalitatezkoak, osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoa.

Aberatsek lapurtzen digute. Horrek esan nahi du gehien duenak gehiago ordaindu behar dutela. Enpresa handiek erantzukizuna beren gain hartu behar dute eta gizarteari ateratzen dioten aberastasuna itzuli. Zerga-politika sakon bat berrikusi behar da, eta milioi askoko irabaziak dituzten enpresentzat debekatu zerga-kenkariak baliatzea.

Maiatzaren 1ean, beste behin ere kapitala erreskatatzen ez duten eta inor atzean uzten ez duten neurri ekonomikoak eskatzen dizkiegu gobernuei. Milioi askoko etekinak dituzten enpresei ERTEak eta/edo EREak baliatzeko debekua exijitzen diegu. Aurten, gainera, galaxiako gobernu aurrerakoienari gogorarazi behar diogu Zapateroren, Rajoyren eta Diazen lan-erreformak indargabetzeko eskatzera behartzen gaituztela. Gaur, beti erakutsi dugun irmotasun berarekin, azken 3 lan-erreformak berehala indargabetzea eskatzen dugu eta Bidezko kontratu sozial berri bat.

Jendearen bizi-baldintzen prekarizazio dramatikoa ikusita, eta KPIren igoera bortitz horren eta energia-kostu onartezinen aurrean, hipotekak eta alokairuak etetea eskatzen dugu, baita ura, argia eta gasa bezalako hornidurak ordaintzea ere, gaur egun beren gastuei aurre egin ezin dieten langile guztientzat. 1.080 €-ko gutxieneko pentsio ez-ordaintzaileak eskatzen ditugu. 1.200 euroko LGSa eta astean 32 orduko lanaldiak eskatzen ditugu. Bizitza duinari eustea bermatuko duen oinarrizko errenta bat zutik jartzea eskatzen dugu.

Atzerritar legea indargabetu egin behar da. CIEak itxi, eta herrialde honetako migratzaile guztiak erregularizatu, guztiontzako giza eskubideak bermatuz.  Migratzaile eta/edo errefuxiatu guztientzat, inor baztertu gabe.

Neurri horiek beharrezkoak dira milaka pertsona miseria eta etsipenera behartuta egon ez daitezen.

Langile guztiei dagokigu bizi-baldintza duinen, lan-eskubide justuen eta aberastasunaren bidezko banaketaren alde borrokatzen jarraitzea, osasun-sistema publiko osoa, hezkuntza, zerbitzuak eta prestazio publikoak indartzeko. Antolatzea tokatzen da, sindikatuan edo gizarte-mugimenduetan.

Maiatzaren 1k gogorarazten digu borroka dela bide bakarra, eta antolatu beharra dugula, euren etekinak bizitza duin ororen gain jartzen dituztenen erasoetatik defendatzeko.

Gure bizitzek beren onurek baino gehiago balio dute. Gora langile klasearen borroka! Gora langileon borroka!

El 1 de Mayo, como todos los años, celebraremos el día internacional de las y los trabajadores. Sabemos que es una fecha que ha perdido mucho simbolismo a lo largo de los años fruto de una ofensiva neoliberal que no descansa, unas burocracias sindicales que abogan por la mal llamada paz social y unas condiciones muy precarias para millones de trabajadoras en Euskal Herria y el resto del mundo. Pero queremos recordar que celebramos este día señalado para recordar y honrar a los Mártires de Chicago, sindicalistas anarquistas ejecutados por participar en las jornadas de lucha por la consecución de la jornada laboral de 8 horas. Desde entonces, el 1 de Mayo se convirtió en una jornada reivindicativa de los derechos de las y los trabajadores en todo el mundo. El 1 de mayo es una fecha para recordar(nos) que sólo la lucha paga y que necesitamos organizarnos como clase.

Este año viene fuertemente marcado por la guerra inter-imperialista de Ucrania. Miles de personas están muriendo debido a la sinrazón imperialista y belicista, y nuestro primer recuerdo es para todas esas personas asesinadas, torturadas y perseguidas en Ucrania y Rusia. ¡No a la guerra entre pueblos, no a la paz entre clases!

En Euskal Herria y el Estado español, además, se ha agravado de manera exponencial una crisis económica y social que viene de muy lejos, y cuyo alcance es todavía incuantificable. A nivel global, muestra ante los ojos del mundo la decadencia del capitalismo. Los sistemas públicos de salud, precarizados por las privatizaciones y la transformación de la sanidad en un negocio capitalista. La educación pública en la misma senda, con un abandono por parte de las administraciones para fortalecer las escuelas privadas y concertadas. Una inflación desbocada de cuya responsabilidad quieren zafarse las élites financieras y empresariales del país. Así, bajo el eufemismo de “pacto de rentas”, se pretende congelar los salarios de las trabajadoras para que asuman el coste del encarecimiento de la vida. Y mientras, los resultados económicos de las grandes empresas baten récords. El capitalismo es un sistema depredador que atenta directamente contra la vida misma; opera sin complejos contra la existencia de la vida, llevándonos a una crisis ecosocial y climática de dimensiones aún desconocidas y al límite de convertirla en irreversible.

Este año volveremos a pisar las calles junto al resto de organizaciones sociales y sindicales, porque no renunciamos a reivindicar un sistema social justo, igualitario, con un reparto equitativo de la riqueza, y donde pongamos en el centro de todo, el sostenimiento digno de la vida. Este 1 de Mayo igual que siempre y hoy con más fuerza, reivindicaremos lo público y lo común, la enseñanza pública y de calidad para todas, transportes públicos, residencias de mayores públicas y de calidad, una sanidad pública, universal y de calidad. Son los ricos quien nos roban, y esto implica que quien más tiene, más pague y que las grandes empresas asuman su responsabilidad, que empiecen devolviendo la riqueza que extraen a la sociedad y aporten mucho más en el reparto fiscal de la riqueza. Es necesario una revisión profunda de la política fiscal y la prohibición de acogerse a ningún tipo de deducción tributaria para empresas con beneficios millonarios.

Este 1 de Mayo exigimos a los gobiernos medidas económicas que no rescaten una vez más al capital y que no dejen a nadie atrás. Exigimos la prohibición a acogerse a ERTEs y/o EREs a empresas con beneficios millonarios. Este año además, debemos recordarle al gobierno más progresista de la galaxia que nos obligan a pedir la derogación de las reformas laborales de Zapatero, Rajoy y Díaz. Hoy, con la misma firmeza que hemos demostrado siempre, exigimos la derogación inmediata de las 3 últimas reformas laborales. Exigimos ya un nuevo contrato social justo.

Ante la dramática precarización de las condiciones de la vida de la gente, y ante este IPC debocado y unos costes de energía inasumibles, exigimos la suspensión de hipotecas y alquileres, así como el pago de suministros como agua, luz y gas, para todas las trabajadoras que hoy no pueden hacer frente a sus gastos. Exigimos pensiones mínimas no retributivas de 1.080 €. Exigimos un SMI de 1.200€ y jornadas laborales de 32h/ semanales. Exigimos poner en pie una renta básica que garantice el sostenimiento de una vida digna.

Se debe derogar de la ley de extranjería, el cierre de las CIEs, y la regularización de todas las personas migrantes de este país garantizando para todos/as los derechos humanos. Para todas las personas migrantes y/o refugiadas sin exclusión.

Estas medidas son necesarias para que miles de personas no se vean abocados a la miseria y la desesperación.

Nos corresponde a todos y todas las trabajadoras no cejar en el empeño de luchar por unas condiciones dignas de vida, derechos laborales justos, un reparto justo de la riqueza que fortalezca todo el sistema público de salud, la educación, servicios y prestaciones públicos. Toca organizarse, en el sindicato o en asociaciones de defensa de lo común.

El 1 de Mayo nos recuerda que sólo la lucha paga y la necesidad de organizarnos para defendernos de los ataques de quienes quieren hacer prevalecer sus beneficios a toda vida digna.

Nuestras vidas valen más que sus beneficios. ¡Viva la lucha de la clase obrera! Gora langileon borroka

oka!

Print Friendly, PDF & Email

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Más info

aceptar
Share This
A %d blogueros les gusta esto: