KOMUNIKATUA Sahara Euskadi mugimenduak

Tamaño Texto-+=

Sahara Euskadi mugimenduak, Euskadiko Fronte Polisarioaren Ordezkaritzarekin batera, saharar lurraldearen egoerarekin kezkatuta, komunikatu honen bidez indarrak batu eta elkarrekin jardutea erabaki du. Horrela, atxikimendu-prozesu bati ekin zaio eta azaroaren 21ean, larunbata, emango da ezagutzera.

Atzo, azaroaren 13an (ostirala), Marokoko Indar Armatuek nahita urratu zuten 1991tik indarrean zegoen eta gatazkan dauden bi aldeek adostutako Su-Eten Akordioa. Marokoko Erresumak indar militarrak bidali zituen Guerguerateko legez kanpoko pasabidearen ekialdera, hiru arrailen bidez, duela lau astetik bertan manifestazioak egiten ari ziren zibil sahararrengana.

Mobilizazio horiek 2001ean Marokok Guerguerat-en legez kanpoko arrakala ireki zuela salatzen zuten, Nazioarteko Zuzenbidea urratuz. Nazio Batuen oniritzia duen Bake Akordioan (1988) eta Marokoren eta Fronte Polisarioaren arteko akordio militarretan jasotzen den bezala, Marokoko harresi militarrean ezin da pasabiderik ireki.

Marokoko indarren erasoaldiaren aurrean, su-etenaren haustura izanik, Fronte Polisarioak bidezko defentsa egin zuen saharar biztanleria zibila babesteko. Eraso honek Marokoko harresian zehar liskar batzuk hasi zituen, 29 urteren ondoren berpiztu zen gerra bat deklaratuz.

Euskal elkartasun-mugimendutik:

  • Herri sahararrarekiko eta haren legezko ordezkari den Fronte POLISARIOarekiko zalantzarik gabeko elkartasuna berresten
  • Marokoko Erresumari egozten diogu 1991ko Su-Etena apurtu izana, eta eremuan sortu den eta Magrebeko eskualde osora zabal daitekeen ezegonkortasunarekiko erantzukizuna
  • MINURSO eta Nazio Batuak inguru horretan segurtasuna mantentzeko eta azaroaren 13ra arte modu baketsuan manifestatzen ziren saharar herritarrak ez dutela.
  • Espainiako Gobernuari eskatzen diogu bere gain har dezala deskolonizatzeke dagoen Afrikako azken lurralde ez-autonomoarekiko erantzukizuna, eta gida dezala, MINURSOrekin batera, saharar herriaren autodeterminazio-eskubidea aitortzen duen erreferenduma berehala egiteko

Elkartasun mugimendu gisa, herri sahararra bere kausa legitimoari irtenbidea bilatzeko bakea eta elkarrizketa nahi dituen herria dela azpimarratzen dugu. Herri nekatu, zapuztu eta gogaitu bati ezartzen zaion guda berri bat da hau, 45 urte hauetan bete gabeko hamaika promesa jasan behar izan dituena. Egun hauetan gertatutakoa, errespetatu gabeko konpromisoen eta Marokoko Erresumak Akordioei eta Nazioarteko Zuzenbideari, behin eta berriz, eragindako urraketen aurrean, nazioarteko komunitateak duen axolagabekeriaren erakusgarri besterik ez da. Marokok eta bere laguntzaileek saharar herriaren bakearekiko eta konponbide baketsuarekiko konpromisoa ahuleziarekin nahasi dute.

Euskal Herria herri solidarioa izan da beti saharar herriarekin eta bere borrokarekin. Beste behin ere, gurekin egotea espero dugu eta, horretarako, datozen egunetan Euskadiko herri eta hiriburuetan antolatuko diren mobilizazioei adi egoteko gonbita egiten dizuegu.

Sahara-Euskadi mugimendua                     Euskadirako Fronte Polisarioaren Ordezkaria

M.Limam Mohamed Ali

Share This