Azaroak 25. Feministok borrokarako eguna dugu honakoa!

Este 25N vamos a construir una Euskal Herria feminista, anticapitalista y antirracista

Autodefentsa feminista antola dezagun!
¡Organicemos la autodefensa feminista!

Azaroak 25, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna. Aurten ere, Euskal Herriko Mugimen-du Feminista kalera aterako da emakume* izate hutsagatik egunero pairatzen ditugun indarkeria anizkoitzik gabeko bizitza askeen alde. Beraz, feministok borrokarako eguna dugu honakoa.

Minduta, nazkatuta, eta amorruak ematen digun indarrarekin iritsi gara azaroaren 25era. Aurten, ofizialki, 5 emakume erail dituzte Euskal Herrian eta etxeetan zein kalean pairatu izan dugun biolentzia izugarria izan da azken urtean. Ehunka eta ehunka dira ere, LGTBIQ+ kolektiboaren kontrako eraso, garrota diskurtso eta sexu orientazioagatik zein genero identitateagatik ematen diren bazterketak. Noiz arte? Jendarte eredu hau jasangaitza da emakume eta genero disidenteontzat! Politika feminis-tak, prebentzioan sakontzeko baliabide pedagogikoak eta jendarte osoaren ardura hartzea behar dugu.

Euskal Herriko eragile sozial, politiko eta instituzional bakoitzak ildo horretan lan egitea exijitzen dugu, indarkeria matxistarik gabe bizitzea gure eskubidea baita. Erakunde konprometituak behar ditugu eta ez morez mozorroturiko adierazpen instituzional. elkarretaratze ezta argazkirik. Ez dugu benetako neurri eraginkorrik eta aurrekonturik gabeko berdintasun oolitika hutsalik onartuko, ezta zerbitzu publikoen prekarizaziorik ere. Promesa faltsuetaz nazkatuta gaude!

Gaurkoan indarkeria matxistarik gabeko bizitzan orain! diogu eta autodefentsa feminista antolatu baten aldeko aldarria berhartzen dugu gure bizitzak defendatzeko, ikasi ditugun arauak zalantzan jartzeko, indarkeria zein errealitate ezberdinei modu indibidualean eta kolektiboan aurre egiteko. Kaleak hartu eta zuenganatu nahi dituzuen espazioen jabe egingo gara berriro. Nazkatu gara beldurra izateaz, guk boteretze kolektiboaren aldeko hautua egiten dugu!

Aurtengo azaroaren 25ean ere, erdigune eta bazter guztietan mobilizatuko gara. Baionan, 18:00etan izango da manifestazioa Moracin plazatik hasita. Bilbon 19:30ean Jesusen Bihotzetik. Donostian, arratsaldeko 19:30ean Bulebarretik hasiko da manifestazioa. Gasteizen, 19:00etan lparralde Gizarte Etxetik eta lruñean 20:00etan Baluartetik abiatuko da manifestazioa. Hiriburuez gain ere, herri zein eskualdeetan hamaika deialdi egingo dira.

Beraz, datorren azaroaren 25ean kaleak eta plazak hartzera animatzen ditugu emakumeak, trans eta bollerak. Euskal Herri feminista, antikapitalista eta antiarrazista eraikitzera goaz!

GORA BORROKA FEMINISTA!

2021eko azaroak 25
Euskal Herriko Mugimendu Feminista

Autodefentsa feminista antola dezagun!
¡Organicemos la autodefensa feminista!

25 de noviembre, Día Internacional de la Eliminación de la Violencia contra las mujeres. Un año más, el Movimiento Feminista de Euskal Herria sale a la calle para luchar a favor de unas vidas libres de violencia múltiple, las cuales padecemos a diario por el mero hecho de ser mujeres*. Por lo que para las feministas este es un día de lucha.

Dolidas, hartas, y con la fuerza que nos da la rabia hemos llegado al 25 de noviembre. Este año, oficial-mente, 5 mujeres han sido asesinadas en Euskal Herria, y la violencia que hemos vivido en nuestras casas y en las calles ha sido insufrible el último año. También son cientos y cientos las agresiones, discursos de odio y discriminaciones por la orientación sexual e identidad de género contra el colecti-vo LGTBIQ+. ¿Hasta cuándo? ¡Este modelo de sociedad es insoportable para las mujeres y los géneros disidentes! Necesitamos políticas feministas, recursos pedagógicos para profundizar en la prevención y que toda la sociedad asuma su responsabilidad.

Exigimos que cada uno de los agentes sociales, políticos e institucionales de Euskal Herria trabajen en esta línea, porque vivir sin violencia machista es nuestro derecho. Necesitamos instituciones compro-metidas y no declaraciones institucionales, concentraciones, ni fotos disfrazadas de morado. No acep-taremos políticas de igualdad vacías de presupuestos y medidas reales, ni tampoco la precarización de los servicios públicos. ¡Estamos hartas de falsas promesas!

Hoy decimos, ¡vidas libres de violencia machista ya!, volvemos a coger la reivindicación por una auto-defensa feminista organizada para defender nuestras vidas, cuestionar las reglas que hemos aprendi-do, combatir individual y colectivamente tanto la violencia como las diferentes realidades. Volveremos a tomar las calles y a apoderarnos de los espacios que nos queréis quitar. ¡Nos hemos hartado de tener miedo, nosotras optamos por un poder colectivo!

El 25 de noviembre de este año también nos movilizaremos en todos los centros y periferias. En Baiona, la manifestación tendrá lugar a las 18:00 horas desde la plaza Moracin. En Bilbao a las 19:30 desde el Sagrado Corazón. En San Sebastián, la manifestación comenzará a las 19:30 horas desde el Boulevard. En Vitoria-Gasteiz, la manifestación partirá a las 19:00 horas del Centro Cívico lparralde y en Pamplona a las 20:00 horas del Baluarte. Además de las capitales, tanto en pueblos como en comarcas se realizarán un sinfín de convocatorias.

Así que animamos a las mujeres, trans y bolleras a tomar calles y plazas el próximo 25 de noviembre. ¡Vamos a construir una Euskal Herria feminista, anticapitalista y antiracista!

GORA BORROKA FEMINISTA!

25 de noviembre de 2021
Euskal Herriko Mugimendu Feminista

Print Friendly, PDF & Email

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Más info

aceptar
Share This