Datorren martxoaren 30ean Palestinako lurraren eguna oroituko dugu.
Duela 48 urte, 1976an, inflexio puntu bat gertatu zen lurraren defentsaren eta erresistentziren aldeko mugimenduaren antolakuntzan. Data hori mugarritzat hartu zen lurraren etengabeko lapurreta, kolonizazioa eta genozidioa salatzeko, baina ez hori bakarrik, herri palestinarrak eusteko, antolatzeko eta borrokatzeko duen gaitasuna aitortzeko eguna ere bada.
Palestinako Lurraren Egunak 1976ko martxoaren 30ean du jatorria. Orduan, greba orokor jardunaldi batean, bat egin zuten lehenengo aldiz 48ko eremuetako palestinarrek, Zisjordaniakoekin, Gazakoekin eta diasporakoekin batera. Ekintza haren helburua lurren anexio ilegala salatzea izan zen, izan ere, entitate sionistak palestinarren lur eta etxebizitzak desjabetzen ziharduen, juduentzako koloniak eraikitzeko. Kokaleku ilegal haiek Kafr Qasim herriari eragin zioten bereziki. Herri horretan, hain zuzen, sarraskizitala gertatu zen hogei urte lehenago. Era berean; Arraba, Sajnin eta Deir Hanna herrietan ere; erakunde sionista eragozten ari zitzaien bertako nekazariei euren lurretara sartzea. Gauzak horrela, 5000 pertsonatik gorak protesta egin zuten lapurreta haren aurka, urte hartan Galileako eremu palestinarrak ere ilegalki okupatu baitzituzten. Greba jardunaldi hartan manifestariek hainbat ekintza burutu zituzten, besteak beste, Arraba eta Deir Hannaherrietarako sarbidea moztu zieten ibilgailu militarrei. Tropak eta mugako zaindariak mugituagatik, eta polizia israeldarrak hainbat herri palestinar erasotu bazituen ere, greba erabatekoa izan zen Palestinako eremu osoan. Nolanahi ere, sionisten bortizkeriak eta jazarpenak 7 lagunen hilketa eragin zituen, berrogeita hamar inguru zauritu eta 300 manifestari atxilotu ere egin zituzten.
Sionismoaren helburua Palestinako eremua zatikatzea, deusestatzea eta desagertaraztea, da antolakuntza eta batasun administratibo saiakera oro ezinezkoa bihurtzeko. Hala ere, data honek gogorarazten digu herri palestinarrak gaitasuna daukala sionismoari aurre egiteko eta erresistentzia antolatzeko, Palestina asimilatzeko eta ordezkatzeko asmoen gainean. NAKBA egunak sionismoaren kolonizazioak eragindako sarraskia gogora ekartzen digun bezala, Lurraren Egunak gogorarazten digu Palestinako herriaren gaitasuna antolatzeko, eusteko eta borrokatzeko.
Greba orokor haren 48 urteurrenean, eta NAKBAtik 76 urtera, Palestinak badirau, eta Estatu Sionistarenkolonizazioari, okupazioari eta genozidioari eustenjarraitzen du. Krimen horiek guztiak ezinezinezkoaklirateke nazioarteko eragileen konplizitae eta sostengurikgabe. Gazako setioaren testuinguruan eta 31.000 lagunetikgora erail dituztenean, Europako herrialdeek, Espainiaktartean, armagintza salerosteko harremanak dituzte estatusionistarekin. Merkataritza harremanak zein harremanpolitikoak ere normalizatzen ari dira; eta Israelgo estatua kolonialismo, apartheid eta garbiketa etniko politikengainean sortua izatea ere ez da inolako eragozpenanazioarteko harreman horiei eusteko.
Nazioarteko BDZ (Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak) kanpiniatik, eta Palestinako gizarte zibilak eskatutakoari erantzunez, onartzen dugu Israelgo estatuarekiko normaltasun jokabideak genozidioaren konplizeak direla, eta urriaren 7tik aurrera Gazan zein Zisjordanian burutzen ari den genozidioa sostengatzen dutela. Halaber, jokabide hauek Israelgo estatuaren politika arrazista historikoen konplizeak ere badira. Gauzak horrela, boikoterako deia berretsi egiten dugu, eta eskatzen diegu inguruko erakunde politiko eta akademikoei erakunde sionistarekiko harremanak eten ditzatela. Jomugan jarri behar ditugu, bereziki, CAF trengintza konpainia, Palestinako eremu okupatuetako kolonia ilegalak egonkortzen ari delako; eta EHU, Tel Aviveko Unibertsitatearekin segurtasun arloko lankidetza hitzarmenak eta katedrak sinatu dituelako, eta modu horretan giza eskubideen urraketa normalizatzen ari delako; eta Eusko Jaurlaritza bera ere, 40 urtez merkataritza hitzarmenak sinatu dituelako Israelgo estatuarekin, eta kolonizazioa eta apartheida normalizatu dituelako. Eta, oro har, jomugan jarri behar ditugu gure hirietan gertatzen ari diren Israelgo erregimenaren kultura eta merkataritza adierazpen guztiak, Israelgo estatu hiltzaile eta genozidaren aurpegia zuritzea beste helbururik ez dutelako.
Ibaitik itsasora, Palestina gora, gora!!!