HERRI GALDEKETA HIRIGINTZAKO ESPEKULAZIOA GELDIARAZTEKO

Neskutz Rodriguez
Herriaren Eskubidea-ko zinegotzia eta Antikapitalistak-eko kidea

Durango ezaguna da Euskal Herrian, abenduro ospatzen den Azokagatik eta bere usain bereziagatik.

Martxoaren 14tik aurrera, ezaguna izango da ere, herri-kontsulta baten bidez, herritarrok baietz esan diogulako herriaren erdigunean 18 solairuko 5 dorreko pilotakada urbanistiko bat gelditzeari.

Baina noiz eta nola hasi zen operazio hau?

Eusko Jaurlaritzak “Durango operazioa” izeneko proiektua 2005ean hasi zuen. Urteak ziren Durangarrok trenbideari irtenbide bat eman ziezaion eskatzen geniela erakundeei; izan ere, udalerria bitan zatitzeaz gain, segurtasunik eza sortzen zuten, langen funtzionamenduan sortzen ziren etengabeko akatsengatik.

Garai hartan, ETS (Eusko Trenbide Sarea) enpresa publikoak onartu zuen trenaren instalazioak zaharkituta zeudela eta azpi-azpiegiturak ez zuela zerbitzuak eskatzen zuen behar guztiak asetzen.

Hori izan zen trena lurperatzearen hasiera. 80 milioi euroko aurrekontuarekin hasi eta 2012an 270 milioi euro baino gehiagoko kostuarekin amaitu ziren lurperatze obrak.

Lurperatzea 2012an amaitu zenean, orduko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburu Iñaki Arriolak (PSE) uste zuen sare propioko azpi-azpiegitura batean egindako inbertsiorik handiena zela. Une hartan ezkutatu ziguna zera zen: zerbitzu publiko baten kostua hirigintza-pilotakada pribatu batekin lotu nahi zutela. EAJk bulegoetan pentsatutako eta PSEk aldaketa txikiren bat egindako proiektua honekin, lurzoru publikoa lurzoru pribatu bihurtu nahi zuten.

Hainbat urtez, 2012tik 2017ra, higiezinen burbuila betean planifikatutako hirigintza-proiektua inolako mugimendu barik egon zen. Baina 2017an EAJk eta PSEk, bai Durangon bai Eusko Jaurlaritzan agintzen zutenak, bultzada ematea eta urbanizazioarekin jarraitzeko hitzarmen bat sinatzea erabaki zuten. Judizialki erabat deusez deklaratu zuten hitzarmen horretan, Durangoko Udalak 4,2 milioi euro barkatzen zizkion Eusko Jaurlaritzari trenbideak okupatzen zituen lursailean egindako obren eta desegiteen ordainetan.

Hitzarmen hori publiko egin zenean, eta Durangoren bihotzean 18 solairuko 5 dorreak berriro eraikitzeko PSEren EAJren aldeko apustua ezagutu genuenean, Durangoko herritar asko haserretu egin zen eta udalari dorreen eraikuntza geldiarazteko eta lursail publiko horietan zer egin erabakitzeko parte hartze-prozesu bat egiteko eskatzeko inplikatu zen. Horrela sortu zen “Erabaki” plataforma. Plataformaren leloa “erabaki nahi dugu” zen.

2017tik 2109ra manifestazio jendetsuak egin ziren Durangon, EAJren eta PSEren gobernuari ikusarazteko Durangok espazio publiko horri buruz erabaki nahi zuela, dorreek hirigintza-paisaia baldintzatuko zutela eta ez zituztela udalerriko benetako beharrak asetzen. Gainera, plataformak ia 4.000 sinadura bildu zituen herri-galdeketa bat egiteko lehen urratsak emateko.

Udaletxean kolore aldaketa izan arte, ostopoak baino ez zegoen bidean. Herriaren Eskubidea (udal hautagaitza) eta EH Bildu gobernura iritsi ginenean, Kontsulta abian jartzea izan zen hartu genuen lehen neurrietako bat. Osoko bilkuran kontsultan egingo litzatekeen galdera aho batez onartu ondoren, Madrilgo Ministroen Kontseilura (PSE+UP) bidali genuen. Han ere ez ziguten erraztasunik jarri. Erantzuna atzeratzeko ahaleginen bat edo beste egon zen, baina azkenean Durangori herri galdeketa egiteko baimena eman ziguten.

Eta prozesu luze eta pandemia global baten ondoren, azkenean data jarri genuen. 2021eko martxoaren 14an.

Joan den igandean izan zen Durangoko Udalak antolatutako lehen herri-galdeketa. EAJk eta PSEk galdeketan parte hartzeari boikota egin zioten arren, emaitzak arrakastatsuak izan ziren. Herritarren % 28,55 hurbildu gara botoa ematera. Erantzuna erabatekoa izan zen. % 94k proiektua geldiaraztearen eta partaidetza-prozesu bat hastearen alde bozkatu genuen.

Bozketaren emaitzaz haratago, kontsulta honek esaten diguna da udal-politikan subjektu aktibo izatera igaro nahi dugula. Gure proiektu estrategikoei buruz erabaki nahi dugula. Ez dugula ikusle soilak izan nahi hauteskunde-prozesu bakoitzeko aldien artean, eta ez dugual babestuko horrelako akordioak bulegoetan egitea.

Durangoko galdeketak agerian utzi du EAJren eta PSEren kudeaketa urbanistikoaren eredua. Zerbitzu publikoen obren kostua hirigintza-espekulazioarekin lotzea, lurzoru publikoa pribatizatzeko.

Hemendik aurrera, Eusko Jaurlaritzarekin negoziatzea dagokigu eta dagoeneko, Arriolak, ETS-ko zuzendariak, medioetan aurreratu du ez direla bere onura ekonomikorik gabe geratuko. Baina herri-agintearen babesarekin goaz. Mobilizatu, hitz egin eta 18 solairuko 5 dorre eraikitzeari ezetz esaten dion herri baten babesarekin goaz. Hirigintza pilotakadari ezetz esaten dion Durangoren babesarekin.

Izan ere, argi geratu da ordezkaritza-demokrazia zaharkituta geratu dela. Demokrazia parte-hartzailerantz urrats irmo eta errealak emateko garaia da.

Espero dugu Durangoko martxoaren 14ko Herri Galdeketa herri gehiagorentzat eredu izan dadin.

=========================================================================================


Neskutz Rodriguez
Concejala de Herriaren Eskubidea y miembro de Antikapitalistak

Durango es conocido en Euskal Herria especialmente por su Azoka anual de diciembre y su característico olor
Sin embargo, a partir del 14 de marzo, será conocido también porque mediante una consulta popular, la ciudadanía hemos dicho que SÍ a la paralización de un pelotazo urbanístico de 5 torres de 18 plantas en el centro del pueblo.

¿Pero cuándo y cómo comenzó esta operación?

El proyecto denominado por Gobierno Vasco como “Operación Durango” comenzó en 2005. Hacía ya varios años que las personas de Durango exigíamos a las instituciones que nos dieran una solución a las vías del tren, porque además de que dividían el municipio en dos, generaban gran inseguridad por los constantes fallos que se producían en el funcionamiento de las barreras.

Por aquella época, la empresa pública ETS (Eusko Trenbide Sarea) reconocía que las instalaciones del tren estaban obsoletas y la infraestructura viaria no satisfacía la capacidad que el servicio demandaba.

Ese fue el pistoletazo de salida del soterramiento del tren. Un soterramiento que comenzó con un presupuesto de 80 millones de euros y terminó en 2012 con un coste de más de 270 millones de euros.

Cuando finalizó el soterramiento en 2012, el entonces consejero de vivienda, obras públicas y transporte, Iñaki Arriola (PSE), presumía de que era la mayor inversión realizada en una infraestructura viaria de la red propia.  Lo que nos ocultó en ese momento, era que pretendían vincular el coste de un servicio público a un pelotazo urbanístico privado. Fue un proyecto ideado en despachos por el PNV, y continuado con alguna pequeña modificación por el PSE, en el que pretendían convertir suelo público en suelo privado.

Durante varios años, de 2012 a 2017, el proyecto urbanístico planificado en plena burbuja inmobiliaria quedó en stand by. Pero en 2017 el PNV y PSE, que gobernaban tanto en Durango como en Gobierno Vasco, decidieron darle impulso y firmar un convenio para seguir con la urbanización. En ese convenio, que ha sido judicializado y declarado nulo de pleno derecho, el ayuntamiento de Durango perdonaba 4,2 millones de euros a Gobierno Vasco como contrapartida de las obras y desmantelamiento realizados en el terreno que ocupaban las vías del tren.

Cuando salió a la luz ese convenio y la apuesta por PNV de PSE de retomar la construcción de las 5 torres de 18 plantas en el corazón de Durango, una gran parte de la ciudadanía de Durango se indignó y se implicó para pedir al ayuntamiento que paralizara la construcción de las torres y realizara un proceso participativo para decidir conjuntamente qué hacer en esos terrenos públicos. Así surgió la plataforma “Erabaki”. El lema de la plataforma era “Queremos decidir”.

Desde 2017 a 2109 se realizaron manifestaciones multitudinarias en Durango para hacer ver al gobierno del PNV y PSE que Durango quería decidir sobre ese espacio público, que las torres iban a condicionar el paisaje urbanístico y no satisfacían las necesidades reales del municipio. Además, la plataforma recogió casi 4000 firmas (más del 10% exigido por ley) para que se dieran los primeros pasos para realizar una consulta popular.

Hasta que no se produjo el cambio de color en el ayuntamiento todo fueron piedras en el camino. Cuando llegamos Herriaren Eskubidea, candidatura municipalista, y EH Bildu al gobierno, fue una de las primeras medidas que tomamos. Poner en marcha la consulta. Después de aprobar por unanimidad la pregunta que se realizaría en la consulta en pleno, la remitimos al Consejo de Ministros de Madrid (PSE+UP). Tampoco allí nos lo pusieron fácil. Hubo algún que otro intento de retrasar la respuesta, pero finalmente dieron luz verde a que Durango realizara la consulta popular.

Y tras un largo proceso y una pandemia global de por medio, por fin pusimos fecha. El 14 de marzo de 2021.

Y el pasado domingo fue el día de la celebración de la primera consulta popular organizada por el Ayuntamiento de Durango. A pesar del boicot a la participación en la consulta promovido por PNV y PSE, los resultados fueron un éxito. Un 28,55% de la población nos acercamos a votar. La respuesta fue rotunda. El 94% votamos a favor de paralizar el proyecto y comenzar un proceso participativo.

Más allá del resultado de la votación, lo que nos dice esta consulta es que queremos pasar a ser sujetos activos en la política municipal. Queremos decidir sobre nuestros proyectos estratégicos. No queremos ser meras espectadoras entre periodos de cada proceso electoral y dejar que los acuerdos se hagan en despachos.

La consulta de Durango ha puesto en evidencia el modelo de gestión urbanístico de PNV y PSE. Vincular el coste de las obras de los servicios públicos a especulación urbanística para privatizar suelo público.

A partir de ahora nos toca negociar con Gobierno Vasco, que ya ha insinuado que no se van a quedar sin sus beneficios económicos. Pero vamos con el apoyo del mandato popular. Con el apoyo de un pueblo que se ha movilizado, que ha hablado y dice NO a la construcción de 5 torres de 18 plantas. Un Durango que dice NO al pelotazo urbanístico.

Porque lo que ha quedado claro es que la democracia representativa se ha quedado caduca. Es hora de dar pasos firmes y reales hacia una democracia participativa.

Confiamos en que la Consulta Popular del 14 de marzo de Durango sirva de ejemplo para muchas más.

Share This