Datorren uztailaren 12-an euskaldunok erkidego hauteskundetara deituak gaude COVID19-ak eragindako pandemiaren ondorioetan murgildurik. Mundu mailako osasun krisiaz gain krisi ekonomiko eta soziala ekarri duen pandemia, berriz ere kapitalismoaren gainbehera nabarmena eginez. Inbertsio eza, murrizketa eta pribatizazioen ondorioz prekarizatutako osasun sistema publikoak gaindituak izan dira kutsatutako pertsona kopuru izugarriaren aurrean. Kapitalismoa sistema predatzailea da eta koronabirusaren krisiak kolokan jarri du biza bera eta honen hauskortasuna. Krisi humanitario, ekologiko eta sozial baten aurrean aurkitzen gara.
Euskadin Urkulluk gidaturiko EAJ-PSE tandem gobernuak erabakiak berandu eta oker hartu ditu, beti gobernu espainiarrak harturiko erabakien menpe. Hala ere, Jaurl
aritza eta erkidegoko instituzio gorenak azkar ibili dira kapitalaren inmunitate osoa bermatzeko, osasun publikoaren eta pertsonek duintasunez bizitzeko daukagun eskubidearen gainetik. Biziaren gainetik. Soilik funtsezko ez ziren enpresen jardun ekonomikoa dekretu bidez etetean altxatu zen EAJ, orduan gogoratu zen euskal burujabetasun nazionalaz injerentzia salatuz, bere aurpegi neoliberala krudelki erakutsiz. Baina garbi gogoratzen dugu “oso espainolak” diren lan erreforma, pribatizazioak edota langileriaren aurkako legediak inoiz ez dietela kontraesan iruditu jeltzaleei. EAJ eroso sentitzen da autonomismoan errejimenaren maikulu izanez tokian toki egokitzen den alderdira (PP edo PSOE), 78-ko errejimenaren ezinbesteko ardatza da. EAJ ez da inoiz aldarri demokratiko eta sozialen lagun zintzoa izango, bere interesek ez bait dute zer ikusirik azpikoon interesekin. Hau ezin dugu inoiz ahaztu.
EAJ hegemoniko izaten jarraitzen duen eszenatoki honetan, hitzez Catalunyan procès prozesu demokratiko bezala izendatu edota faxismoaren aurkako borroka VOX-en aurka aldarrikatzen duen bitartean hauek praktikan kalean adierazten direnean bortizki jazartzen ditu. Hauteskunde hauetan ez dago soilik erkidegoko gobernua jokoan, baizik eta Euskadin eredu neoliberal hegemonikoari ezkerretik erantzun bat emateko gaitasuna ere auzian dago. Langileria zapaldurik mantentzen duen eredua, emakumeak* patriarkatupean eta gure lurra esplotazio ekozidapean. Kolokan jartzeko aukera daukagun EAJ-PSOE eredua, gutxienez hautes mailan, datozen hauteskundeetan.
Antikapitalistak-en oso arduraturik gaude EAJ-PSOE-ren eredu neoliberal honen aurrean alternatiba trinko eta plurala eraikitzerako orduan euskal ezkerraren dimisioaz. Alarma egoerak desmobilizazio handia suposatu du ezkerreko erakundeetan, bai politiko, sindikal edo mugimenduetan. Hortaz gain konfinamenduaren amaierak indarrak sakabanaturik aurkitu ditu bakoitza borroka bere aldetik egiten, eraldaketa xede duen proiektu anitz eta rupturista antolatzeko gaitasunik gabe. Indar hauek plataforma haundi eta oso mediatikoak proposatu dituzte, baina atzean klase popularrak biltzeko benetako borondaterik gabe. Oso plataforma bertikalak, era demokratiko, horizontal eta popularrean alternatiba eraikitzeko posibilitateak sustraiez mozten dituztenak eta bide batez alfonbra gorri bat zabalduz euskal eskuinaren oinetan zein, inkesten arabera, igoera nabarmena izango duena. Etsigarria iruditzen zaigu ezkerreko indar euskaldunen autismo politikoa estrategia ardatz nazionalera mugatuz, Euskadin burujabetasun errealik ez dagoela onartu gabe (alarma egoerak argi utzi zuen Denis Itxaso autoritate gorena bilakatuz erkidegoan 3 hilabeteren baitan) eta beste lurralde eta herrialdeekin klase aliantzak ehuntzea ukatuz.
Halaber, kezkagarria da euskal ezker instituzionalaren joera gobernista eta kudeatzailea, borroketatik are eta gehiago aldenduz. Harriduraz jarraitzen ditugu ezker soberanistaren aldetik EAJ-ko oinarrietara egiten diren apelazioak, noizbait “eskubiko euskal herria” izendatuz eraikuntza nazionalaren ardatzean, ugaritan ahaztuz eraikuntza nazional interklasistak uko egiten diola Euskal Herriaren eraikuntza sozialari. Aldi berean, Elkarrekin Podemos esparrua murrizten doa errejimenarekiko egokitzapena errealitate bilkatzen doan heinean, guztiz Madrilgo PSOE-rekin duen ko-gobernuaren menpe eta eraikuntza sozial, rupturista eta soberanista oinarri duen proiektua alde batera aspaldi utziz.
Hala ere, Antikapitalistaketik datorren uztailaren 12-an bozkatzera deitzen dizuegu euskadiko herritar guztioi, ezkerreko indarrekin kritiko izanez, hautes-ontziak eskuinaren aurkako bozkekin betetzera. Krisi honetan mozorroa erori zaion EAJ-ren aurka, bere aurpegi bortizki kapitalista eta antisoziala erakutsi diguna. Bozka kritiko eta konprometitu bat Euskal Herrian etorkizunerako borroka esparrua birrantolatzeko, izango diren emaitzetatik haratago. Gaur inoiz baino behar handiagoa dago ezkerretik antolatu eta krisi hau langileriak ordain ez dezala borrokatzeko, 2008-an gertatu zen bezala. Langileria da etekinak sortzen dituena eta aberatsen gutxiengo arriskutsuak lapurtzen ditu. Ordua da galerak sozializatzeari utzi eta aberastasuna banatzeko. Ez dugu berriro euren krisia ordainduko, gure biziek euren etekinek baino balio handiagoa dutelako. Austeritatearen eztabaida alde batera utzi eta aberastasunaren bidezko banaketaren logika ezarri beharra dago, sozialki bidezkoa den fiskalitate bat enpresa handiak helburu, gure proposamena den COVID tasatik hasita. Lan erreformaren indargabetze osoa eskatuz, ez soilik artikulu murritz batzuena historian langileriaren aurkako lege oldarkorrenetako honen aurrean. Kontratu sozial berri baten alde non bizia erdigunean jarriko den, aberastasuna eta lana era gizabidetsu baten banatuz.
Antikapitalistak-en Euskal Herrirako alternatiba rupturistaren eraikuntzaren alde egiten dugu, herritarrontzako bizitza hobe baten defentsan atzerapauso bakar bat emango ez duena. Euskal burgesiaren 40 urteko gobernuaren aurkako alternatibaren alde apustu egiten dugu, azpikoekin konprometiturik, mugimenduei lotuta; alternatiba feminista, ekosozialista, internazionalista eta soberanista.