Bihar, martxoak 11, Gasteizen, (12etan, Plaza Berrian) egingo den bezala, hainbat erakunde ekologista, politiko sozial eta sindikalek deituta, manifestazioa egin da gaur Bilbon, Fukushimako ondamendiaren urteurrenean, Garoñako zentra nuklearraren itxiera eskatzeko. Garoñako erreaktorea Fukushimarena bezalakoa dela gogoratu da. Gainera, Espainiako gobernuaren jarrera salatu da. Fukishimaren ondoren, Alemaniako gobernuak energia nuklearrarekiko politika erabat adatu zuen. Espainiakoa, berriz, Garoña lanean mantentzeko asmoa gauzatzeko urrasak ematen ari da. Erabaki horren zioa ez da bere energia ezinbestekoa izatea, konpania elektrikoek lortzen duten eteken ekonomiko handia baizik. Iberdrola eta Endesaren etekinak babesteko, zentral nuklearraren inguruan bizi garenon osasuna arriskuan jartzeak ez dio axola Raxoiren gobernuari. Askotan esan dugun moduan, gure biziak beraien etekinak baino garranzitsuagoak dira eta horren alde jarraituko dugu borrokatzen, GAROÑA ITXI ARTE.