G7 Ez! plataforma aurkeztu dugu Iruñean. Hauxe da agerraldian irakurritako adierazpena:
2019ko abuztuaren 24, 25 eta 26ean G7aren gailurra Euskal Herrian egingo da, Miarritzen. Mendebaldeko potentzia handien nagusitasunaren sinboloa da G7aren gailurra, kapitalismoa betikotu eta neoliberalismoan sakontzeko konpromisoak hartzea bait da helburu nagusiena. Eta konpromiso horien arabera erabakitzen dituzte beste herriei inposatuko zaizkien politikak.
G7 gailur horrek badu berezitasun bat: Euskal Herrian izango da, kapitalismoaren, heteropatriarkatuaren eta inperialismoaren zapalkuntzei erresistentzia, elkartasuna eta bestelako mundu bat eraikitzeko borondatea sustraituak eta bizirik dirauten lurraldean.
Aurtengo abuztuan G7 osatzen duten estatuen helburua herritar gehienontzako ondorio latzak dakartzala jada ezaguna den mundu bat bersortu eta indartzea izango da: klima aldaketa, desberdintasunen areagotzea, gerra inperialistak, indarkeria martxistaren areagotzea, migrazio behartuak, banka eta transnazionalen nagusitasuna,… Krisian dagoen sistema kapitalista globalizatua, alor sozial, politikoa, zein ingurumenean guztiongan ondorio gogorrak eragiten dituena, baita eremu pribatu eta zaintzarenean ere, heteropatriarkatu eta kapitalaren arteko aliantza eusten duen zutabea.
Hau gutxi balitz, G7ak Miarritzen iraungo duen denboran askatasun publikoak erabat mugatuak izango dira, manifestazio eskubidea esaterako. Egiazko setio egoera eta indar polizial ezberdinen okupazio itogarria inposatuko da hainbat egunez.
Herritarrak G7aren aurka mobilizatu eta Euskal Herritik ere mundu berri bat eraikitzen ari garela aldarrikatzeko G7 EZ! Plataforma osatu dugu, baita Iruñean ere, hainbat elkartek, herri mugimenduk, sindikatuk zein alderdi politikok. Gure eskualdean, Iruñerrian, gailurrari aurre egiteko antolatu gara baina Euskal Herria osatzen duten herri ezberdinek bat egiten duten antolakundearen barruan.
Herritarrei dei egiten diegu G7 eta bere politika hiltzaileen aurka aritzera eta haien mundua ordez, jada eraikitzen ari garen bestelako mundua nahi dugula aldarrikatzera.
Justitzia soziala, elkartasuna eta berdintasuna oinarri dituen eredu berri baten alde mobilizatuko gara, eredu eta mundu bat non pertsonok eta herriek gure etorkizuna nolakoa izango den erabaki ahalko dugun.
Iruñean gailurraren aurkako erresistentzia eraikitzeko datorrenAPIRILAREN 16AN, ASTEARTEA, 18:30ETAN ZABALDIN izango den ZERO ASANBLADARA herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu.
Eskuz esku mundu berri bat eraikitzen ari garelako, G7 EZ!
Hauek dira Iruñeko plataformara atxikitu diren eragileak:
ALDERDI POLITIKOAK: Sortu, EH Bildu, Orain Bai, Antikapitalistak Nafarroa, PCE, Izquierda-Ezkerra.
GAZTE ANTOLAKUNDEAK: Ernai, Gazte Komunistak, Txokogorri eta Antsoaingo gazte mugimendua, Arrosadiako gazte mugimendua, Donibane (maratxa gazte mugimendua), Txantreako gazte mugimendua, Eraldatu
SINDIKATUAK: LAB, ESK, CGT, STEE-EILAS, EHNE Nafarroa.
HERRI MUGIMENDUAK: Askapena, Zabaldi, Internazionalistak auzolanean, AHT Gelditu!, Martes al Sol, SOS Arrazakeria, Karabana Mugak Zabalduz, Sasoia, Emakume Internazionalistak, ATTAC Nafarroa, Sustrai Erakuntza, AEK, Zikutak, Bilgune Feminista, Grupo Autónomo Transmarikabollo, Coordinadora Nafarroa Greba Feminista, Bardenas Libres 2018, Ahora Navarra – Nafarroa Orain, Escuela social barañain, Tomate Gorriak, Parlamentu Soziala, Pentsionistak martxan, Oneka, Iruñea Harrera Hiria, EH 11 kolore, Lugatibe, Bullerak, Ortzadar.