G7 ez! Bizitza erdigunean, elkarrekin mundu berri bat sortzen

Gaur goizean, beste 70 eragilerekin batera Bilbon egon gara G7 Ez! Euskal Herritk beste mundu bat sortzen plataformak antolatutako atxikimendu kanpainaren aurkezpenean.

Abuztuaren 21etik 23ra Miarritzen burutuko duten G7aren gailurraren inguruan, G7 Ez! Euskal Herritik beste mundu bat sortzen plataforma osatzen dugun eragileek Irun eta Hendaia artean egingo den mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu.

G7, munduko 7 Estatu aberatsen eta boteretsuen elkartea da. Kapitalismo basatiena ordezkatzen dute eta Miarritzen ospatuko duten gailurrean zer esanik ez hartzen eta hartuko dituzten neurriak eta erabakiak herriei eta munduko jende guztiari eragin itzela egingo diola. Eliteen aberastasuna haunditzeko egingo dute bilera hau. Haiek hartzen dituzten erabakiak Herrien subiranotasunaren gainetik egiten dute, demokrazia bahituz. Haien erabakiek aldaketa klimatikoa dakarte, ekonomia estraktibo basatia bultzatzen dute, herri eta klase sozialen arteko desberdintasunak mantendu eta hareagotu egiten dituzte, gerra inperialistak bultzatzen dituzte, herrien desjabetzea eta miloika jenderen pobretzea ekarriz. Desjabetze honek, behartutako migrazioak hareagotzen ditu eta ordainetan, eta herri aberatsetako mugak itxi egiten dituzte, nekropolitika jasangaitza bat ezarriz gure mugetan, itsasoetan.

G7-aren izaera antidemokratikoa salatzea dagokigu, ez dugu hauek ordezkatzen duten mundua nahi. Beste mundu bat daramagu bihotzean, feminista, ekosozialista, aldaketa klimatikoaren aurka, zirkulatzeko eskubidearen alde, langileen eskubideen alde, , gerraren kontra eta bakearen alde, autogestio proiektu anitzak bultzatzearen alde, kultur eta hizkuntza aniztasunaren alde… eta horren alde borrokatuko dugu.

Hemen plataformaren manifestua.

manifestua-es

No al G7! Juntas construyendo un nuevo mundo

Esta mañana, junto a 70 organizaciones (paridos políticos, sindicatos, asociaciones…) hemos presentado la plataforma No al G7! Juntas construyendo un nuevo mundo y la campaña de adhesión la misma.

Del 21 al 23 de agosto, alrededor de la cumbre del G7 en Biarritz, los agentes que conformamos la plataforma llamamos a participar en las movilizaciones que se llevarán a cabo entre Irun y Hendaya.

El G7 es una asociación de los estados más ricos y poderosos del mundo. Representan el capitalismo más brutal y las decisiones que se tomarán en la cumbre que tendrá lugar en Biarritz afectan negativamente a los pueblos y las personas de este mundo. Este encuentro aumentará la riqueza y el poder de las élites. Las decisiones del G7 pasan por encima de la soberanía de los pueblos, secuestrando de facto la democracia. Sus decisiones provocan el cambio climático, impulsan la economía capitalista más salvaje, mantienen las diferencias entre las clases sociales y los pueblos, impulsan la guerra imperialista, provocan la expropiación de los pueblos y el empobrecimiento de millones de personas. Esta expropiación provoca la migración forzada y a su vez y cierra las fronteras de los países ricos, estableciendo una necropolítica insoportable en nuestras fronteras, en nuestros mares.

Nos corresponde denunciar y combatir la naturaleza antidemocrática del G7, no queremos el mundo que representan. Llevamos otro mundo en nuestros corazones, feminista, ecosocialista, contra el cambio climático, el derecho a circular de las personas, los derechos de los trabajadores, la lucha contra la guerra y a favor de la paz, la promoción de múltiples proyectos de autogestión, la diversidad cultural y lingüística … y lucharemos por ello.

Aquí está el manifiesto de la plataforma

manifestua-eus