Funtsezko emakumezko langileen prekarietaterik ez!. Aberastasun eta lan-banaketa, orain!
(Abajo en castellano) Azken urtean mundua kolpatu duen pandemiak agerian utzi ditu, are gordinago, emakumeoi eragiten diguten zapalkuntza ugariak. Era berean, adierazi behar da murrizketa desberdinek, konfinamenduak eta covid-ak eragindako krisi ekonomikoak ez digutela guztioi berdin eragiten. Osasun-krisiak agerian utzi du zaintza-lanak ezinbestekoak direla bai lan-munduan bai familia-inguruneetan, eta gehienak emakumeek egiten dituztela. Hala eta guztiz ere, gizartean gutxien ezagutzen diren eta okerren ordaintzen diren lanak izaten jarraitzen dute. Pandemiak osasun- eta zaintza-sistema...
A25 Bakartuta nahi gaituzte, antolatuta izango gaituzte
25N, Nos quieren aisladas, nos tendrán organizadas Azaroaren 25a indarkeria matxisten aurkako nazioarteko eguna da, duela urte batzuetatik salatu dugun bezala, indarkeria zuzenez gain gure bizitzak baldintzatzen dituzten egiturazko indarkeriak daudela gogorarazteko eguna. Indarkeria matxistak ezin dira hilketetara bakarrik mugatu, ezta bikote-harremanen barruko indarkerietara ere. Covid19aren krisiak sistema honen miseriak agerian utzi ditu, kapitalismoa bizitza duin baten defentsarekin bateraezina dela agerian utziz, eta egiaztatu ahal izan dugunez, bizitza-kapitala gatazka bereziki...
Greba masiboa, behetik goranzkoa eta erradikala izan da?
Antolakuntza deszentralizatuak Euskal Herriko txoko guztietara eraman du M8-ko greba, baita ikaragarrizko lana ekarri ere. Sareak ehuntzeko lana deszentralizazio horrek sakabanatu beharrean gu guztiok indartsuago egin gintzan Julia Marti (FEMINISTALDE ETA OMAL-EKO KIDEA) Historia egitea nekagarria da oso”, zioen lagun batek, eta ederki laburbiltzen du esaldi horrek pasa den martxoaren 8an eta aurreko hilabeteetan bizi genuena. Behetik abiatuz eraiki dugu greba bat, auzo nahiz herrietan sustraitu dena, gu guztion egunerokoan lurrikara txikiak sortzeko gai dena; nazioarteko mobilizazio...
2019ko GREBA FEMINISTAREN BALORAZIOA
Martxoaren 11n, Donostiako Emakumeen Etxean Iragan den martxoaren 8an, trans, bollera eta emakumeok lan guztiak egiteari utzi genion eta Euskal Herriko kaleak gogor astindu genituen, gure herriak aldarrikapen, ekintza eta elkartasun feministaz betez. Grebak jarraipen masiboa izan du, zenbaezina da herriak kalea hartzean duen indarra, horregatik ez dago zifrarik martxoaren 8an gertatutakoa jasoko duenik. Aurten, arrakasta kuantitatiboaz gain, jauzi kualitatiboa eman dugu gure aldarrikapenak eta oinarri politiko feminista, antikapitalista eta antiarrazistak sendotu ditugulako. Zorionak modu...
Atzera pausorik ez: Guztia nahi dugu. Greba feministara!-Ni un paso atrás: lo queremos todo ¡A la huelga feminista!
Martxoaren 8an, Euskal Herrian eta Espainiar Estatuan , Argentinan 2017an eta mundu osoko Herrialdeek bigarren urtez jarraian ospatu duten greba feminista berriro deitu dute. Mugimendu feministatik sortutako grebak emakume guztiak deitzen ditu bizitzako esparru guztietan gelditzeko, gure lanaz eta ahaleginaz etekinak ateratzen bait dira: zaintza, kontsumoa, ikasle eta langile greba, nabarmendu egiten duena, emakumeak gelditzen bagera, mundua gelditu egingo dela. Gainera, Euskal Herrian bosgarren ardatza ere badugu: pentsiodunak. Aurtengo greba, munduan eta Estatuan hamarraldi baten krisi...
Faxismoaren Aurrean, Saretxe Feminista!!
Esta tarde el movimiento feminista vasco,convocado por la Marcha Mundial de las Mujeres de Euskal Herria, se ha solidarizado con el pueblo andaluz en todas las capitales vascas. Se ha gritado bien claro: Faxismoaren Aurrean, Saretxe Feminista!! Ni un paso atrás! Con los derechos de las mujeres no se negocia! Comunicado de la Emakumeko Mundu Martxa._ "Los partidos de extrema derecha que intentan formar gobierno utilizan la ley contra la violencia machista como carta para la negociación; en el planeta del partido Vox se habla de medidas como la supresión de la citada ley, la exclusión del...