Bolsonaro botatzeko manifestazioen arrakasta garrantzitsua/Importante éxito de las manifestaciones para echar a Bolsonaro

(Roberto Robaina)

Urriaren 2an Fora Bolsonaroren (“Bolsonaro kanpora”) leloarekin egingo ziren manifestazioak aurrerapen handiz deitu ziren, inprobisaziorik gabe. Polizia militarrak uste du São Paulon manifestazioak 10 etxadiko luzeera zituela. 100.000 manifestari inguru. Zinelandia, Rio de Janeiron, gainezka zegoen. Belo Horizonten, gutxienez 80.000 pertsonak egin zuten manifestazioa. Brasilgo hegoaldeko muturrean, Rio Grande do Sul estatuan, gaucho barnealdeko hiriak barne, “Fora Bolsonaro” oihua ere entzun zen. Hori gertatu zen, halaber, iparraldeko eta ipar-ekialdeko hiriburu guztietan eta herrialdeko hiri nagusi guztietan. Mundu osoan, hainbat hiriburutan egin dira Brasilgo borrokarekiko elkartasun-ekintzak.

Urriaren 2ko jardunaldia funtsezko elementua da indarren korrelazioa aztertzeko. Lehenik eta behin, ekintza bateratu honek gobernuaren aldeko kaleko indar korrelazioaren narriadura posiblea blokeatzen duelako, Bolsonaroren ospea murriztu eta gero eta isolatuago egon arren, bere berrautaketa gero eta gertagaitzagoa bihurtzen baitute. Urriaren 2an masen oroimenean ezabatzen du irailaren 7a, bolsonarismoak kalean bere indarra erakutsi zuenean. Eta Brasilgo kalea, 2013tik, aldaketa instituzionalak gertatzeko presioa egiten ari diren joera sozial eta politiko sakonen adierazleetako bat bihurtu da.

Irailaren 7an, bazirudien eskuin muturrak mobilizatzeko ahalmenaren zati handi bat galdu zuela, baina, hala eta guztiz ere, kalean zuen pisua oraindik bazela, eta, erantzunik gabe, Bolsonarok iraun zezakeela, eta eskuin muturra erradikalizatu eta eraginkorragoa bihurtuko zela. Hurrengo egunean, kamioilarien ekintzek, patronaleko sektoreek argi eta garbi lagunduta, krisia sortzeko eta gertaeren bilakaeran eragiteko gaitasuna adierazi zuten, dela demokrazia mugatu bateko erakundeak presionatzeko, dela geldiarazteko ere.

 

Burgesiak eta Lulak ez dute Bolsonaro kargutik kendu nahi kaleko presioagatik

Irailaren 7an “Fora Bolsonaro” mugimendu demokratikoak bolsonarismoak baino askoz manifestari gutxiago bildu zituen. Mugimenduaren koordinatzailearen deialdi herabeak beldurra handitzea ahalbidetu zuen, nahiz eta abangoardiaren ekintzak duinak izan eta Independentziaren Egunean kaleko monopolioa bolsonaristei lehiatzeko aukera eman. Gaur (urriak 2), kalea Fora Bolsonarotarren esku zegoen erabat. Garaipen handia da, eta hala ospatu behar dugu. Froga bat da kalean eta ez bakarrik iritzi inkestetan, oposizioa indartsuagoa dela. Hala ere, aitortu behar dugu urriaren 2ko manifestazioek ez dutela lortu aurreko Fora Bolsonaro mugimenduaren beste borroka egunetako mobilizazio-maila. Hala ere, bolsonaristek baino jende gehiago bildu zuten irailaren 7an, eta, zalantzarik gabe, hedapen nazional zabalagoa izan zuten.

São Paulon jende gehiago bildu zuen bolsonarismoaren indar sinbolikoa “leherkorragoa” izan bazen ere, bere ekintza eguna São Paulon eta Brasilian izandako bi ekitalditan zentratu zen (Bolsonaro ere bertan zela.) Gure urriaren 2a ez da izan gure ekintzarik handiena, bi arrazoirengatik:

– PTko zuzendaritzak eta Lulak dagoeneko aukeratu dute hauteskundeetako eta Bolsonarismoaren arteko norgehiagoka beren estrategia nagusitzat. Lulak manifestazioetan parte hartu ez izanak agerian uzten du bere lan politikoan garrantzi handiagoa ematen diola hauteskundeak irabazteko aliantzak sortzeari, kaleko manifestazioei baino. Kaleak bigarren mailako eginkizuna du zuzendaritza “petistaren” politikan, bere oinarri soziala etenda mantentzeko politika baten bitartez eta jendearen gogamenei iradokiz Bolsonaro boteretik aterako duen arma bozkatzea dela.

– Bolsonaroren aurka borrokatzeko gai den hautagairik aurkitu ez duen burgesia liberalak ez du kargugabetzeko arriskurik hartu nahi.

Bien bitartean, Centrão (diputatu mertzenarioen talde zentrista) gobernua bere asmo usteletarako erabiltzen ari da, eta talde patronalek Bolsonaro txalotu eta presionatzen dute, doikuntza neoliberal gehiago aplika ditzan. Delfim Neto adierazpen intelektual esanguratsuena duen burgesiaren zati bat Lularekin aliantzara batu bada, gehiengoa hautagai propio baten bila dabil oraindik. Aurkitu arte, ez du impeachment bat kalean presionatzeko interesik (Bolsonaro kargutik kentzeko legezko prozedura). Gainera, Bolsonarok irailaren 7an bere indarra erakutsi zuen, eta ohartarazi zuen ez zuela onartuko bere impeachment-ari aurre egin gabe, eta are gutxiago bere edo bere taldeko baten espetxeratzeari. Irailaren 7ko ekintza eta hitzaldi su-emaileen ondorioez kezkaturik, Bolsonarok suhiltzaile-lanak egiteko eta berak sinatuko zuen gutun bat idazteko eskatu zion Michel Temerri (politikari zahar maniobragileari, Dilma Roussefen kide ohia izandakoa eta honen ondorengoa hau kargugabetua izan ondoren), erakunde judizialekin eta parlamentarioekin armistizio bat zigilatzeko. Ikusteko dago ea honek hauteskundeak arte iraungo duen. Baina burgesia liberalak kargugabetzeko borrokatik alde egitea erabaki zuelako seinaleak ere hoztu egin zuen Bolsonaroren irteera eskatzeko kalera irten ziren milioika pertsonen konfiantza.

 

Indar korrelazioa handitzea Bolsonaroren erorketa inposatzeko

Horrela, urriaren 2ko manifestazioek, aste askotan ekintza nazional bateraturik gabe egon ondoren Fora Bolsonaroren garrasiak kalean irudikatutako garaipena gorabehera, alternatiba bat ireki zuten. Bolsonaro kaleko indarrez jokoz kanpo uzteko benetako masen azken mobilizazioa izan daiteke, baita hauteskundeetako lehen mobilizazioa ere, edo errebote bat izan daiteke, “Fora Bolsonaro” mobilizazioaren beste saiakera bat, kalearen ekimenez. Goiko gainegituraren indarrek ez dute nahi kaleak hain ozen hitz egitea. Erakunde tradizionalak eta hauteskunde-ekimenak nagusi diren jokoa nahiago dute. Orain arte, iraultzaren bultzada ez da indar horiek garaitzeko gai izan. Hau beti oso urrun geratu dela ere esan dezakegu. Baina hori da egiten dugun apustua. Indar korrelazioa aldatzen eta gobernuaren erorketa inposatzen arrakasta izateko bermerik gabeko apustua da, indar instituzional eta elektoralen aurka. Nolanahi ere, merezi du apustu hori egitea, hori baita borroketan eraikitako eta kaleko itxaropenei erantzungo dieten erakunde berriei oinarri bat emango dieten indar politiko eta sozialak garatzeko modu bakarra. Hori da programa antikapitalista baten oinarri sozialak eraikitzeko modu bakarra.

 

2021/10/4

 

https://lanticapitaliste.org/actualite/international/au-bresil-important-succes-des-manifestations-pour-virer-bolsonaro

 

Itzulpengintza: F.E. antikapitalistak.org-entzat

 

(Roberto Robaina)

Las manifestaciones del 2 de octubre con el lema de Fora Bolsonaro (fuera Bolsonaro) se convocaron con mucha antelación, sin improvisación. La policía militar estima que en São Paulo, la manifestación tenía una longitud de 10 manzanas. Esto representa alrededor de 100.000 manifestantes. La Cinelandia, en Río de Janeiro, estaba abarrotada. En Belo Horizonte, se manifestaron no menos de 80.000 personas. En el extremo sur de Brasil, en el estado de Rio Grande do Sul, incluidas las ciudades del interior gaucho, también se escuchó el grito de “Fora Bolsonaro”. Este también fue el caso en todas las capitales del norte, noreste y en todas las principales ciudades del país. En todo el mundo, varias capitales han sido escenario de acciones de solidaridad con la lucha en Brasil.

La jornada del 2 de octubre es un elemento esencial para analizar la correlación de fuerzas. En primer lugar, porque esta acción unitaria bloquea un posible deterioro de la correlación de fuerzas en la calle en favor del gobierno, a pesar de la disminución de popularidad de Bolsonaro y su creciente aislamiento que hacen que su reelección sea cada vez más improbable. El 2 de octubre borra en la memoria de las masas el 7 de septiembre, cuando el bolsonarismo había demostrado su fuerza en la calle. Y la calle en Brasil, desde 2013, se ha convertido en uno de los indicadores de profundas tendencias sociales y políticas que están presionando para que se produzcan cambios institucionales.

El 7 de septiembre parecía que la extrema derecha había perdido gran parte de su capacidad de movilización, pero que, a pesar de todo, su peso en la calle todavía existía, y que, sin respuesta, Bolsonaro podría mantenerse y la extrema derecha se radicalizaría y se volvía más eficaz. Las acciones de los camioneros al día siguiente, apoyadas abiertamente por sectores de la patronal, indicaron su capacidad para producir una crisis e influir sobre el curso de los acontecimientos, ya sea para presionar a las instituciones de una democracia ya limitada o incluso para paralizarlas.

La burguesía y Lula no quieren destituir a Bolsonaro por la presión de la calle

El 7 de septiembre el movimiento democrático “Fora Bolsonaro” reunió a un número mucho menor de manifestantes que el bolsonarismo. La tímida convocatoria de la coordinadora del movimiento había permitido que el miedo creciera, aunque las acciones de la vanguardia fueran dignas y permmitieran disputar a los bolsonaristas el monopolio de la calle el Día de la Independencia. Hoy (2 de octubre), la calle estaba totalmente en manos de las y los “Fora Bolsonaro”. Esta es una gran victoria que debemos celebrar como tal. Esta es una prueba de que en la calle y no solo en las encuestas de opinión, la oposición es más fuerte. Sin embargo, debemos reconocer que las manifestaciones del 2 de octubre no han alcanzado el nivel de movilización de otros días de lucha del movimiento Fora Bolsonaro en el pasado. No obstante, reunieron a más personas que las y los bolsonaristas el 7 de septiembre, e indudablemente tuvieron una extensión nacional más amplia.

Si la fuerza simbólica del bolsonarismo que reunió a más personas en São Paulo fue más “explosiva”, su día de acción se centró en solo dos eventos en São Paulo y Brasilia, que además contaron con la presencia de Bolsonaro). Nuestro 2 de octubre no ha sido la mayor de nuestras acciones por dos razones:

– La dirección del PT y Lula ya han elegido la confrontación electoral con el Bolsonarismo como su principal estrategia. La ausencia de Lula de las manifestaciones es una indicación de que en su trabajo político da más importancia a la creación de alianzas para ganar las elecciones que a las manifestaciones callejeras. La calle juega un papel secundario en la política de la dirección “petista” de mantener su base social en suspenso, pero insuflando a las mentes de la gente la idea de que votar es el arma que realmente sacará a Bolsonaro del poder.

– La burguesía liberal que no ha encontrado un candidato capaz de luchar contra Bolsonaro no quiere arriesgarse a una destitución.

Mientras tanto, el Centrão (grupo centrista de diputadas y diputados mercenarios) está utilizando el gobierno para sus propios propósitos corruptos, y los grupos patronales aplauden y presionan a Bolsonaro para que aplique aún más ajustes neoliberales. Si una parte de la burguesía cuya expresión intelectual más significativa es Delfim Neto ya se ha unido a la alianza con Lula, la mayoría todavía está buscando un candidato propio. Hasta que lo haya encontrado, no tiene interés en presionar en la calle para un impeachment (procedimiento legal para la destitución de Bolsonaro). Además, Bolsonaro mostró su fuerza el 7 de septiembre y advirtió que no aceptará sin resistirse a su impeachment, y mucho menos a su encarcelamiento o el de uno de los suyos. Preocupado por las consecuencias de los actos y discursos incendiarios del 7 de septiembre, Bolsonaro pidió a Michel Temer (viejo político maniobrero, ex vice de Dilma Roussef asumió la presidencia después de su destitución) que hiciera de bombero y escribiera una carta que Bolsonaro firmaría para sellar un armisticio con las instituciones judiciales y parlamentarias. Queda por ver si esto durará hasta las elecciones. Pero la señal de que la burguesía liberal decidió retirarse de la pelea por la destitución también enfrió la confianza de los millones de personas que salieron a las calles para exigir la salida de Bolsonaro.

Aumentar la correlación de fuerzas para imponer la caída de Bolsonaro

Así, las manifestaciones del 2 de octubre, a pesar de la victoria representada por el grito de Fora Bolsonaro en la calle después de muchas semanas sin acciones nacionales unificadas, abrieron una alternativa. Puede ser tanto la última movilización de masas real para poner a Bolsonaro fuera de juego por la fuerza de la calle como la primera movilización electoral o puede ser un rebote, un nuevo intento de la movilización “Fora Bolsonaro”, por iniciativa de la calle. Las fuerzas de la superestructura de arriba no quieren que la calle hable tan alto. Prefieren un juego dominado por instituciones tradicionales e iniciativas electorales. Hasta ahora, el impulso revolucionario no ha sido capaz de derrotar a estas fuerzas. Incluso podemos decir que esto ha quedado siempre muy lejos. Pero esa es la apuesta que hacemos. Es una apuesta sin garantías de tener éxito en cambiar la correlación de fuerzas e imponer la caída del gobierno, en oposición a las fuerzas institucionales y electorales. En cualquier caso, vale la pena hacer esta apuesta porque es la única manera de desarrollar las fuerzas políticas y sociales que den una base a nuevas instituciones, construidas en las luchas y que respondan a las expectativas de la calle. Esta es la única manera de construir los cimientos sociales de un programa anticapitalista.

4/10/2021

https://lanticapitaliste.org/actualite/international/au-bresil-important-succes-des-manifestations-pour-virer-bolsonaro

Traducción: F.E. para antikapitalistak.org

Print Friendly, PDF & Email

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Más info

aceptar
Share This