Eta kudeatzaile onenaren saria…

Tamaño Texto-+=

<Tomado de Anboto>
Neskutz Rodríguez Ormazabal

Badirudi, azken aldi honetan, “posiblearen kudeaketaz” arduratzea dela politika insituzionalaren helburu bakarra. Pribilegiatu gutxi batzuk eta batzuentzat egindako enpresa/sistema horren kudeatzailerik onena nor den frogatu nahi balitz bezala.

Badirudi gaur egungo politikaren xedea epe motzeko helburuak lortzea dela, gizarte-lorpen handi gisa saldutako erreforma txikiak bilatuz, erroko arazoetan sakondu nahi izan gabe. Baina askotan eta tamalez, “guztiontzako kafea” deritzon neurri horiek gero eta gehiago areagotzen dituzte desberdintasunak, prekarietatea, zerbitzu publikoen pribatizazioak eta krisi klimatikoa.

Badakit asko direla kanpotik etorritako presioak, batez ere ekonomikoak. Badakit ere oso zaila egiten dela presio hauei aurre egitea politika ausartak eta garrantzi sozial handiagokoak bultzatzeko epe ertain eta luzera, eta, batez ere, alderdi instituzionaletik soilik egin nahi bada.

Baina Euskal Herria aktibismo sozial eta sindikala ezaugarritzat izan duen herria da eta oraindik izan behar du. Eta hau ez dator soilik epe laburreko lorpen txikiak eginez alor insituzionalean, posiblearen kudeaketan geratuz. Horrek sistemaren konplizea egiten gaituelako.

 

Print Friendly, PDF & Email
Share This
A %d blogueros les gusta esto: