Empleo y transición ecosocialista

Erakunde ekologista eta sindikalek Gobernuaren ereduaren aurrean trantsizio ekologikorako proposamen zehatzak aurkeztu dituzte

  • Zazpi eragile politiko, sozial eta sindikalek txosten bat egin dute, behar den trantsizio ekologiko erreala gauzatuz sor litezkeen enpleguen kopurua eta neurri espezifikoak zehaztuz.
  • Argindarraren tarifa berriari dagokionez, txostenak dio ez dela aurreztea sustatzen ari, ezta gizarteko sektore ahulenak babesten ere, eta Gobernuari energia berriztagarriaren aldeko apustua egiteko eskatu dio.

Antikapitalistas alderdiak, estatuko Ecologistas en Acción elkarteak eta ELA, ESK, IAC, LAB eta MATS sindikatuek txosten bateratu bat aurkeztu dute gaur goizean. Txosten horretan, egungo krisi ekosozialaren esparruan enpleguak bizi duen egoera aztertzen dute, egindako ikerketa guztia oinarri hartuta. Eta Espainiako Gobernuak egin zuen trantsizio ekologikoaz bestelako trantsizio baterako proposamen zehatzak egiten dituzte, iragan maiatzean Klima Aldaketari buruzko Espainiako lehen Legea onartu baitzuen. Dokumentuaren arabera, enplegua mantentzea ez da erronka ekologikoaren aurka jarri behar, eta enplegu batzuk desagertu arren, beharrezkoak diren beste batzuekin ordezkatu beharko direla azpimarratzen du. Halaber, baliabide gutxiago dituzten herritarrak diskriminatzen dituzten alternatiba ekofaxisten aurrean irtenbide ekosozialista eta demokratikoak gauzatzeko beharra azaltzen du azterlanak.

Horren harira, erakunde ezberdinetako bozeramaileek tarifazo elektrikoa kritikatu dute, eta gogorarazi dute oso garrantzitsua dela herritar guztiek energia eskuratzea bermatzea eta pobrezia energetikoari aurre egitea. “Tarifa, diseinatuta dagoen bezala, ez da aurreztea sustatzen ari, ezta gizarte-sektore ahulenak babesten ere”, adierazi dute. Hala, energiaren arloan, hain zuzen ere, txostenak dio Ministerioaren 2030erako trantsizio ekologikorako Energia eta Klimaren Plan Nazional Integratua ez dela nahikoa zero isurketako ekonomia lortzeko. Plan horren aurrean, alderdi ekologistek nuklearrak eta termikoak ixtea proposatzen dute eta ez instalatutako potentzia elektrikoa handitzea. Berriztagarriekin ordezkatuz joatea, hala nola, eguzki energia termikoa edo biomasa, biltegiratze sistemak eraikitzea eta kontsumoa nabarmen murriztea sektore guztietan eta, bereziki, erregai fosilen mendekotasun handiena dutenetan, potentzia berriztagarri berri bat instalatzeaz gain. Enpleguei dagokienez, 500.000 eta 750.000 arteko enplegu zuzena sortuko lirateke, nuklearren desegitean sortutako 100.000 lanpostuak barne.

Txostenaren bigarren ardatz nagusia automobilgintza da, bereziki garrantzitsua Covidaren krisiaren eta sektorerako ibilgailuen salmentan izan dituen ondorioen ondoren, eta 2020an Bartzelonan Nissan bezalako lantegiak ixteko saiakeren ondoren. Eragileek beren txostenean proposatzen dute ibilgailu pribatuaren ekoizpenetik ibilgailu kolektiboen ekoizpenera pasatzea eta lan ordutegia murriztea, lana modu bidezkoagoan banatzeko. “Ibilgailuaren jabetzaren kultura batetik zerbitzu batera igarotzea da helburua, Gobernuak partekatutako ibilgailuen parke publiko baten alde egin dezan, lanpostu bakar bat ere ez galtzeko”, azaldu dute. Azkenik, sektorearen eredu energetikoa, energia nuklearrean oinarritua, beste berriztagarri batean birmoldatzeak 110.800 lanpostu sortzea ekarriko luke.

Txostenaren beste ardatz batzuk basoen kudeaketan oinarritzen dira; izan ere, baso masa da lurrean karbonoa atxikitzeko modurik eraginkorrenetako bat, eta hari eusteak ia 70.000 lan eskaintza sor ditzake. Edo hiri hondakinen kudeaketa, non sortutako enplegu bolumena 41.895 lanpostukoa izango litzatekeen. Turismoari dagokionez, iraunkortasunerako tasa turistikoak ezartzea proposatzen du lanak. Tasa horiek finalistak izan behar dute, baina luxuzko gehiegizko kontsumoak  eta apalenak bereizi behar dituzte. Horrez gain, turismo jasangarria, hurbilekoa eta egonaldi luzekoa sustatzearen aldeko apustua egin behar da. “Apustu honek eredu jasangaitzak baino lanpostu gehiago sortuko ditu, garraio publikoak, birziklapenak eta energia berriztagarriek  pertsonen lan gehiago eskatzen dutelako, kontrako alde zikinek baino”, azaldu dute prentsaurrekoan.

Aurkeztutako neurri guztiek inbertsioak behar dituzte, eta horiek orain turismo azpiegituretara, garraioetara edo finantza pribatuetara bideratzen diren aurrekontu publikoen ehuneko handietatik atera behar dira. Era berean, txostenaren amaieran aipatzen da inbertsio horrekin batera zerga erreforma bat egin beharko dela, gizarteko sektore pribilegiatuei eragiten diena, bai justizia ekonomikoagatik, bai ingurumenagatik, eta baita sektore estrategikoak nazionalizatzeko plan bat ere. Hori guztia lan eremuak demokratizatzeko prozesuekin batera, langileei erabakitzeko ahalmen handiagoa emateko. “Horrek ez du esan nahi jarduera guztia Estatuaren esku utzi behar denik: sektore batzuek jabetza komuna izan behar dute, gizarte osoak baitu zilegitasuna eremu estrategikoei buruz erabakitzeko, hala nola energia hornidurari edo etxebizitza eskubideari buruz. Baina beste batzuk kooperatiba gisa eta eskala txikiko beste antolaketa mekanismo batzuen bidez antola daitezke”.

___________________________________________________________________________________________

Organizaciones ecologistas y sindicales presentan propuestas concretas para la transición ecológica frente al modelo del Gobierno

  • Las siete formaciones políticas, sociales y sindicales han elaborado un informe con medidas específicas y estimaciones del número de empleos que se podrían generar llevando a cabo la transición ecológica real que se necesita.
  • Respecto a la nueva tarifa de la luz, el informe señala que no está fomentando el ahorro ni protegiendo a los sectores sociales más vulnerables e instan al Gobierno a que apueste por energía renovable.

El partido político Anticapitalistas, la asociación estatal Ecologistas en Acción y los sindicatos ELA, ESK, IAC, LAB y MATS han presentado esta mañana un informe conjunto en el que analizan la situación del empleo dentro del marco de la crisis ecosocial actual a partir de toda la investigación ya elaborada y plantean propuestas concretas para una transición ecológica distinta a la elaborada por el Gobierno central, que el pasado mayo aprobaba la primera Ley de Cambio Climático del Estado español. El documento señala que no hay que oponer la cuestión del mantenimiento del empleo al reto ecológico e insiste en que algunos empleos tendrán no tanto que eliminarse sino ser sustituidos por otros necesarios. Asimismo, el estudio explica la necesidad de llevar a cabo soluciones ecosocialistas y democráticas frente a alternativas ecofascistas que discriminen a la población con menos recursos.

En este sentido, los portavoces de las distintas organizaciones han criticado el tarifazo eléctrico y han recordado la importancia de asegurar el acceso a la energía de toda la población y enfrentar la pobreza energética. “La tarifa, tal y como está diseñada, no está fomentando el ahorro ni protegiendo a los sectores sociales más vulnerables” señala Juanjo Álvarez, coordinador del informe y militante de Anticapitalistas. Así, en materia de energía, precisamente, el informe indica que el Plan Nacional Integrado de Energía y Clima del Ministerio para la transición ecológica para 2030 es insuficiente para lograr una economía de cero emisiones. Frente a este plan, las formaciones ecologistas proponen cerrar las nucleares y térmicas, no aumentar la potencia eléctrica instalada, sino ir sustituyéndola por renovables como la solar térmica o la biomasa, construir sistemas de almacenamiento y reducir de manera drástica el consumo en todos los sectores, y en especial, en los más dependientes de combustibles fósiles, además de instalar una nueva potencia renovable. En términos de empleos, esto significaría la creación de entre 500.000 y 750.000 empleos directos, incluyendo los 100.000 generados en el desmantelamiento de las nucleares.

Un segundo eje central en el informe es el de automoción, especialmente relevante tras la crisis del Covid y sus consecuencias en la venta de vehículos para el sector y el intento de cierre de fábricas como la de Nissan en Barcelona en 2020. Las organizaciones proponen en su informe pasar de la producción de vehículo privado a la producción de vehículos colectivos y reducir el horario laboral con objeto de distribuir el trabajo de forma más equitativa. “Se trata de transitar desde una cultura de la propiedad del vehículo a una del servicio donde el Gobierno apueste por un parque público de vehículos compartidos que permita no perder ni un solo puesto de trabajo” asegura Álvarez. Finalmente, la necesaria reconversión del modelo energético del sector, basado en energía nuclear, en otro renovable daría lugar a hasta 110.800 empleos.

Otros ejes del informe se centran en la gestión de los bosques, ya que la masa forestal es una de las maneras más eficaces de retener carbono en la tierra y su mantenimiento podría generar casi 70.000 ofertas de trabajo, o la gestión de residuos urbanos, donde el volumen de empleo generado se situaría en 41.895 puestos. En cuanto al turismo, el trabajo propone introducir tasas turísticas para la sostenibilidad que tengan carácter finalista pero que discriminen entre los consumos de lujo y más impactantes y los más modestos, además de apostar por el fomento del turismo sostenible, de cercanía y de larga estancia. “Esta apuesta generará más empleos que la insostenible, pues el transporte público, el reciclaje o las energías renovables requieren más trabajo humano que sus contrapartes sucias” ha explicado el portavoz en rueda de prensa.

Todas las medidas presentadas requieren inversiones que se deben extraer de los enormes porcentajes de los presupuestos públicos que ahora se dedican a infraestructuras turísticas, transporte o finanzas privadas. Asimismo, el informe termina aludiendo a que dicha inversión tendrá que acompañarse de una reforma fiscal que grave a los sectores sociales privilegiados, tanto por justicia económica como ambiental, y de un plan de nacionalización de sectores estratégicos. Todo ello junto a procesos de democratización de los entornos laborales que otorguen mayor capacidad de decisión a los propios trabajadores y trabajadoras. “Esto no quiere decir que toda la actividad deba pasar a manos del estado: algunos sectores deben ser propiedad común porque sólo el conjunto de la sociedad está legitimado para decidir sobre ámbitos estratégicos como el abastecimiento de energía o la garantía de vivienda, pero otros pueden ser articulados en forma de cooperativa y de otros mecanismos de organización colectiva a

EMPLEO Y TRANSICION ECOSOCIAL

Please wait while flipbook is loading. For more related info, FAQs and issues please refer to DearFlip WordPress Flipbook Plugin Help documentation.

 

Print Friendly, PDF & Email
Share This