CORRESCALES 2016

★ CORRESCALES BITARTEKO BAT DA.

800 kilometro duen ibilbidea, Bilbotik Bartzelonaraino, otsailaren 17tik 22ra bitartean egingo dena; justizia eta duintasunaren alde borrokatzen duten bizipenen arteko konplizitateak saretuz. 80 errelebu, prekarietatearen aurkako borroka partekatuz. Prekarietate eta injustuak diren bizi baldintzen aurka. Ez dugu onartzen baldintza horiei men egitea (batzuen) oparotasunaren izenean bakan batzuk baliabideak pilatzen dituzten bitartean. 80 herri harrera eskertzeko eta hauen errealitatetik ikasteko. 80 egun elkarrekin eraikitzeko, elkartasuna saretuz, kooperatiboki, elkar laguntzeko proiektu kolektibo bat eraikitzeko eta orain arte egin den sustapen kolektiborako crowfunding-ik handiena osatzeko.★ CORRESCALES ABIAN JARRI DEN BITARTEKO BAT DA.

Zatiketa eta prekarizazio laboral eta sozialaren aurkako borroka duina azalarazi egin nahi du MAREA URDINak. Eta guzti honekin ematen diren bizi-inpaktuak, inpaktu familiarrak, behin behinekoak eta emozionalak ere. Kalte-mailak bezala erabiltzen gaituzten eten- eta azpikontratazio-kateaz, eta erantzun kolektibo baten beharraz sektore bat edo beste bat baino gehiago eraldatu nahi badugu behintzat. Antzinakoa bezain gaurkotasuna duen bizi duin bat aldarrikatzeaz eta lan batentzat baldintza eta balore berberak aitortzeaz –berdin delarik nork egiten duen–; lan guztiek baliorik eta garrantzirik dituztela ikustarazteaz. Baina correscales oso berezia den praktika eramateko eta partekatzeko zerbait da; hau da, ehunka mugimendu sozial eta pertsonen laguntza nekaezina eskertzea dakigun erarik onenarekin, elkarrekin eraikiz hain zuzen ere. Joan den udaberrian funtsezkoena defendatzeko hiru hilabete iraun zuen greban jasotako kemen eta maitasun ahaztuezinaz; praktikatu nahi eta behar dugun ikasketa eta eskarmentu kolektibo baten konplizitateaz, bere bihotza eta euren eskuak ere gure indarra direlako. Eta azkenik, greba baten gogortasun material eta emozionalari erantsitako gehiegikeriei eta errepresaliei publikoki nahikoa dela esateko bitarteko bat ere bada. Ez dugu etsiko, aitzitik, berreraikiko dugu. Ez gabiltza oinez, dagoeneko korri egiten dugu eta ez gaude bakarrik. Correscales, maila honetan, eskertuz itzultzeko esperientzia bat da, altxatuz salatzeko, helburu handi baten lehen urratsak emateko, salatzen dugun prekarizazioak eragindako arazo ekonomikoengatik inork ez dezala bizi duin eta justu baten aldeko borroka utzi, elkar laguntzeko proiektu partekatu baten iturburua. Langile, familia eta pertsona asko eraginten dituzten bizi baldintza batzuk, zeinetaz Administrazio publikoek, egiteaz edo ez-egiteaz, erantzukizun handia duten, inolako ongizaterik edo ondasunik ekarri ez duten pribatizazio galgarriekin, merkatuaren eta ondasunak metatzeko ahalmenaren izenean ematen diren desarautze eta arautzeekin, guzti hau bizi baldintzen gainetik, bizitzeko denbora eta baliabide ekonomikoak prekarizatzen dizkiguten lan baldintza dohakabeak eta azpikontratazioak egitea uzten dituzten milioi askotako kontratazio publikoekin. Eta ez sektore bakar bat eraginduz, baizik eta era sistematiko batean denak, maila guztietan eragin orokortu bat duelarik.

★ CORRESCALES PRAKTIKA KOLEKTIBO BAT DA.

Pertsonen bizitzen prekarizazio material, emozional eta behin behinekoaren aurkako duintasun ibilbidean ehunka erakunde sozial, kolektibo eta erakundek bat egiten dugun praktika bat correscales, gure bizitzen zatiketa eta desberdintasun sozialen aurkako borroka partekatzen dugu. Justiziaz eta duintasunaz. Partekatzeko, parte hartzeko eta saretzeko bitarteko bat. Baldintza injustuen aurka matxinatu eta matxinatzen diren pertsona horien kementzarra eta hauen duintasun ikasgaia eskertzen eta aitortzen jarraitzeko; askotan ikusten ez direnak, gune zatituetan, banatzen gaituzten azpikontratazio kate-mailetan ezkutatuta daudenak, onartzen ez ditugun ohiko desberdintasun sozial egoera material eta pertsonal eraginaz. Ikasteko ibilbide bat, multinazionaltzarrak edo jauntxoak kolokan jartzen duen guintasun horretaz ikasteko; partekatuz, kooperatuz eta elakarren laguntzatik eginaz. Loturak eta harremanak saretuz kapitalaren aurka; euren aurrerapenaren izenean prekarietateak metatuz indibidualki zatikatzen gaituen kapitalaren aurka. Eta erregimenaren partidu eta sindikatu batzuk ezer aldatu ez dadin eta bizi baldintza prekarioak erreproduzitzeko goxo-goxo mantentzen dituen kapitalaren aurka, bakan batzuen eskuetan ondasunak metatu nahi dituen kapitalaren aurka.

★ CORRESCALES, EGIAZKOA BIHURTU DEN PROIEKTU AMANKOMUNA ETA KOOPERATIBOA.

Eraikitzen ari den proiektua,egiazkoa bihurtua, ehundik gora taldek osatua, jendarte mugimenduak, erakundeak eta baita ere ehundaka eta ehundaka jatorri desberdin eta lurralde anitzekoak. Gaur, hau horrela dela egiazta dezakegu.Praktika kolektiboa den heinean, prozesu kolektibo bat da, proiektu sozial bat da,proiektu ekonomikoa eta komunikaziozkoa da. Duintasunaren adierazpen apartekoa eta 800 kilometroko luzera duena, eta baita ere elkar-laguntzaren errealitatea ekintza bikainean bilakatua.

Correscales ez da hasten eta bukatzen ibilbide baten: hiru hilabeteko greba mugagaberako, kolektiboki eraikitako erresistentzia kutxa bati helduz abiatu da.Bitartean jendartearen prekarizazioaren eta kapitalaren metaketaren kontrako kanpaina bati jarraika.Esperientziak partekatzen ditugu, praktikak ikasten ditugu, baita ere lurralde eta mugimendu ezberdinen artean konplizitateak ehundu. Horrez gain, proiektu honetan dokumentala filmatuko ditugu bizi baldintzak, lana,enplegua, duintasuna eta borroka jasoz. Ibilbidean eta ondoren amankomunean elkar laguntzarako funtsa sortuz goaz, duintasunaren aldeko borroka kolektiboentzat eta lan baldintza justuak lortze aldera. Funtsa, prekarietatea, lan-kanporatzeak, zatiketak eta greba mugagabeentzako izango da.

Premiatik bertutea eginez.Porrotetik garaipen bat. Sufrimendutik ikasketa bat. Borrakatzetik partaidetza bat. Elkartasunetik ziurtasun bat. Konpromisotik izatearen arrazoi bat. Eraikitzetik konplizitate bat. Eskertzetik ardura bat.Berreraikitzetik ilusio bat eta biderketa bat. Ehunduz, eskertuz, ikasiz, artatuz eta borroka eginez goaz. Justiziagatik eta duintasunagatik.Duintasuna ez delako azpikontratatzen eta bizitzak ez duelako ordezkorik. Kapitala edo bizitza, zatiketa edo kooperatibizazioa,bereizketa edo barne hartzea, indibidualismoa edo elkar laguntza, prekarietatea edo duintasuna;argi dugu, bakarrik ez dugu korrikarik egingo.

Print Friendly, PDF & Email

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Más info

aceptar
Share This