Gizarte Ekimeneko ikastetxeak/Centros de Iniciativa Social

ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok aste honetarako deitutako lehen greba egunak jarraipen zabala izan du aurreko deialdien oso antzekoa

Patronalei eta Hezkuntza Sailari gatazkari irtenbidea emateko neurriak har ditzatela eskatzen diegu, langileen aldarrikapenei tajuzko erantzunak eman eta akordioak erdiestea ahalbideratuz

Azken bi ikasturtetan sektorean gauzatu den 22. greba eguna da gaurkoa eta aurreko greba egunekin gertatu den bezala, gaur ere, izan duen babesa oso zabala izan da, aurrekoen antzekoa. Gaurko Bilboko manifestazioan 4.000 langile inguru elkartu gara, greben helburu diren aldarrikapenekiko langileen atxekipenaren eta ikastetxeetan bizi dugun egoera nahigabearen erakusgarri.

Izan ere, sektore honetako langileok 10 urte daramatzagu gure lan hitzarmena berritu gabe, 10 urte soldata izoztuta, gure lan kargak gero eta handiagoak dira, eta jaiotze tasaren jaitsiera medio lanpostu galera garrantzitsu bat aurreikusten da datozen urteetarako. Langile kidego batzuk (hezkuntza-laguntzako espezialistak eta haur-hezkuntzako lehen zikloko langileak), feminizatuenak direnak, lan baldintza erabat prekarioak dituzte, DBH eta 2-DBHko irakasleak parekatzea egiteke dago oraindik; eta beharrezkoa da, halaber, Lanbide Heziketa gehiago arautzea.

Gatazkari irtenbidea emateko ardura eta aukera duten hezkuntza sailak eta patronalek inolako fundamenturik gabe behin eta berriro diotenaren kontra, grebaren helburuak argiak eta aski ezagunak dira, sektore honetako langileen lan balditzen berreskurapena eta hotzekuntza alegia. Hobekuntza hauek gure ikastetxeetan eskeintzen den eta gure ikasleek jasotzen duten hezkuntza kalitatean eragin zuzena dutela konbentzituta baikaude.

Urtarrileko 8 greba egunen ostean eta martxoko greba egunen aurretik sindikatuok Kristau Eskola, sektoreko patronal nagusiarekin, izandako aldebiko bileretan, adostasunak erdiesteko aukera eman zezaketen zenbait planteamendu egiteko prest agertu zen patronala. Tamalez, eta zergatiak ezagutzen ez badigutu ere, patronalak atzera pauso nabariak eman ditu, eta azkeneko mahai negoziatzailera ekarritako eduki eta planteamenduek adostasunak erdiestea zailtzen dute.

Proposamen hau definitibo eta behin betiko gisa aurkeztu arren, sindikatuok negoziaketara erabat irekita jarraitzen dugu, patronalak akordio puntuak non dauden badaki, idatziz ere helarazi diogun dokumentu batean jasotzen den bezala, eta beraz planteamendu horietan sakontzeko eskatzen diogu.

Hezkuntza sailak ere ardura dauka sektore honetako langileen lan baldintzekiko eta eskaintzen den hezkuntza kalitatearekiko, gatazkaren irtenbidean inplikatu eta ardura hau bere gain hartzea eskatzen diogu beraz, ardura hori bere gainetik kentzeko saikerak albo batera utziz behingoz. Gatazkaren irtenbidea ez du zerbitzu minimoen handitzeak ekarriko, ez eta bere inplikazioa debideratzeko asmoz gatazka lan sailera bideratzeko saiakerak ere.

Langileen eskaerei erantzunez gatazka bideratzeko ardura patronal eta hezkuntza sailak dute, eta horregatik, ELA, STEILAS,CCOO, LAB eta UGT sindikatuok bai patronalei eta bai Hezkuntza sailari eskatzen diegu bakoitzak dagokien ardura eta erantzunkizuna bere gain hartu eta gatazka honi irtenbidea emateko neurriak har ditzatela, langileen aldarrikapenei tajuzko erantzunak emanez eta akordioak erdiestea ahalbideratuko duten planteamenduak eginez.

Aldi berean, Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako langileak aste honetako greba egunak babestera eta antolatu ditugun elkarretaratze eta manifestazioetan parte hartzera animatzen ditugu.

Euskal Herrian 2019ko apirilak 1ean.


La primera jornada de la huelga convocada para esta semana por ELA, STEILAS, CCOO, LAB y UGT ha tenido un amplio seguimiento, similar al de ocasiones anteriores

Reclamamos a las patronales y al departamento de Educación que tomen medidas para solucionar el conflicto, dando una respuesta adecuada a las reivindicaciones y permitiendo la consecución de acuerdos

La de hoy es la 22ª jornada de huelga en estos dos últimos cursos; El seguimiento ha sido amplio, muy similar al de ocasiones anteriores. En la manifestación que ha tenido lugar hoy en Bilbao nos hemos reunido unas 4.000 trabajadoras y trabajadores, lo que indica el eco que tienen las reivindicaciones planteadas y la penosa situación que vivimos en los centros escolares.

Las personas que trabajamos en el sector llevamos 10 años sin que se haya renovado nuestro convenio, con los salarios congelados, unas cargas de trabajo cada vez mayores y una perspectiva de pérdida de empleo debido a la caída de la tasa de natalidad. Algunos colectivos (especialistas de apoyo educativo y primer ciclo de infantil), que son los más feminizados, tienen unas condiciones totalmente precarias; la equiparación de las y los docentes de ESO y ESO-2 no se ha realizado, y hay que regular mejor la Formación Profesional.

En contra de lo que Educación y las patronales -que son las responsables de dar salida al conflicto- han manifestado reiteradamente, los objetivos de la huelga son claros y bien conocidos: la recuperación y mejora de las condiciones de trabajo del sector. Mejoras que repercuten directamente en la calidad de la educación que se ofrece en los centros y recibe el alumnado.

Tras los 8 días de huelga de enero, y antes de los paros de marzo, en reuniones bilaterales mantenidas con Kristau Eskola, principal patronal del sector, esta se mostró dispuesta a hacer algunos planteamientos que podían dar pie a acuerdos. Por desgracia, y aunque no conocemos los motivos, la patronal ha retrocedido de manera significativa, y los planteamientos puestos sobre la mesa en la última Mesa de negociación dificultan llegar a un acuerdo.

Aunque la última propuesta se nos plantee como definitiva, los sindicatos seguimos totalmente dispuestos a negociar; la patronal sabe dónde están los puntos de acuerdo, que le hemos hecho llegar también por escrito, por lo que le pedimos que profundice en esos planteamientos.

El departamento de Educación también tiene su cuota de responsabilidad sobre las condiciones de trabajo en el sector y la calidad educativa que se ofrece. Por eso, le emplazamos a que asuma su responsabilidad y se implique en la solución del conflicto, dejando de eludir cualquier responsabilidad. La solución no vendrá del aumento de los servicios mínimos, ni del desvío del conflicto al departamento de Trabajo.

Son las patronales y Educación quienes tienen la responsabilidad de solucionar el conflicto respondiendo a las reivindicaciones laborales. Por ello, ELA, STEILAS,CCOO, LAB y UGT les reclamamos que asuman su responsabilidad y tomen medidas para resolver el conflicto, dando una respuesta adecuada a las reivindicaciones planteadas y haciendo planteamiento que lleven al acuerdo.

De la misma manera, animamos a las trabajadoras y trabajadores de los centros de Iniciativa Social a secundar las jornadas de huelga de esta semana y a participar en las concentraciones y manifestaciones que tendrán lugar.

Euskal Herria, 1 de abril de 2019

Itunpeko irakaskuntzan lanuzte eta mobilizazio berriak hurrengo asteetan

Enseñanza movilizaciónPasa den irailaren 26ko greba arrakastatsuari jarraipena emanez ELA, STEE-EILAS, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek ordubeteko lanuzteak deitu dituzte urriaren 22 eta 24ean eta elkarretaratzeak urriaren 29an. Hitzarmenaren negoziazioa aurreko hitzarmenetik abiatzea, hau da, inolako murrizketa planteamenturik gabe eskatzen dute.

Pasa den irailaren 26ko greba arrakastatsuaren ondoren, itunpeko patronalek apenas izan dute aldaketarik beraien jarreran. 2010etik inposatzen ari diren murrizketak direla eta 2013an pilaturiko zorra zati bat ordaintzeko borondatea agertu duten arren, ez dute inolako asmorik agertu hitzarmen berri baten negoziazioari ekiteko.

Gogoratu beharrean gaude, pasa den irailaren 26ko greba deialdian sindikatuok hiru oinarrizko eskaera egin genituela:

  • Patronalek alde bakarrez urraturiko hitzarmena betetzea eta langileei zor dietena ordaintzea.

  • Hitzarmenaren negoziazioa aurreko hitzarmenetik abiatzea, hau da, inolako murrizketa planteamenturik gabe.

  • Lan-erreformaren aurrean ikastetxe bakoitzean EAEko hitzarmenaren edukia beteko dela bermatzea eta hurrengo hitzarmena sinatu bitartean honek balio izatea.

Patronalak lehenengo eskaerari moduren batera heltzeko asmoa adierazi duten arren, sektoreko langileentzat funtsezkoa den murrizketa planteamenturik gabeko eta aplikazio bermea izango duen hitzarmenaren negoziazioaz inola ere ez dute hitz egin nahi.

Patronalaren jarrera honen adibide garbia da gaur agerraldi hau egiten dugun bitartean EAEko Auzitegi Nagusian hitzarmenaren ultraaktibitatea mantentzearren aurkezturiko gatazka kolektiboaren epaiketa burutzen aritu behar izana.

Ezarritako gatazka kolektiboak izan dezakeen ibilbidetik aparte ordea, sektorean ordezkaritza dugun sindikatu guztiontzat oso larria da patronalak murrizketak inposatzen jarraitu nahi izatea, negoziazio mahaia bertan behera utzi izana eta EAErako hitzarmen berri bat helburu duen negoziazioari berriro ekiteko inolako asmorik ez izatea.

Egoera honen aurrean, sektoreko sindikatu guztiok langileei berriro ere mobilizaziora dei egiten diegu Kristau Eskola eta IZEA patronalei, murrizketen pisu nagusia langileoi inposatu nahi izateko beraien estrategia alde batera utzi eta EAEko hitzarmenaren negoziazioari ekin diezaiotela eskatzeko, inolako murrizketa planteamendurik gabe eta beharrezko diren aplikazio bermeekin.

Modu berean, sortu den egoera larrian ardura zuzena duelako eta egoerak honek ia hezkuntza sistemaren erdiari eragiten diolako, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu bitartekaritza lana egin eta gatazka honi konponbidea aurkitu eta hezkuntza sistemari eta langileen egoerari egonkortasuna emango dion irteera bidea aurki dezala. Bide honetan, eskatua dugu jada bilera Eusko Jaurlaritzarekin, oraindik inolako erantzunik jaso ez dugun arren. Modu berean, alderdi politiko guztiek Eusko Jaurlaritzari murrizketa politika hauen ondorioei eta gatazka honi irtenbidea eman dioezaien exigitzeko Eusko Legebiltzarrean agerraldia eskatua dugu sindikatuok datorren urriaren 21erako.

Honegatik guztiagatik, mobilizaziorako arrazoiak bere hortan dirautelako, pasa den irailaren 26an buruturiko greba arrakastatsuari jarraipena emanezordubeteko lanuzteak deitu ditugu Itunpeko Gizarte Ekimeneko ikastetxe guztietan urriaren 22 eta 24ean, astearte eta ostegunean, egoera salatzeko elkarretaratzeak eta protesta ekimenak antolatu asmoz, besteak beste gurasoei murrizketa eta eraso hauek guztiek beraien seme-alaben hezkuntzan duen eragin ezkorra ikustarazteko eta lan-baldintzen eta hezkuntza kalitatearen defentsara gehitu daitezen.

Modu berean, urria 29an, astearte arratsaldean, delegatu eta langileen elkarretaratze jendetsuak antolatu ditugu Bilbon Plaza eliptikoan, Donostian Kristau Eskolaren aurrean eta Gasteizen Gotzaindegiaren aurrean ondoren giza katea osatuz Ama Zuriaren plazaraino.

Gure aldarrikapenek erantzunik jaso ezean beste mobilizazio aste bat deituko dugu azaroaren 25etik 29ra lanuzte, elkarretaratze eta manifestazio planteamentuekin.


Dando continuidad a la exitosa huelga del pasado 26 de septiembre los sindicatos ELA, STEE-EILAS, LAB, UGT y CCOO han convocado paros de una hora para los días 22 y 24 de octubre y concentraciones para el 29 de octubre. Exigen retomar la negociación del nuevo convenio tomando como punto de partida en convenio anterior, es decir, sin ningún planteamiento de recorte.

Tras la exitosa huelga del pasado 26 de setiembre, las patronales de la enseñanza concertada apenas han cambiado su posición. A pesar de mostrar la intención de pagar parte de la deuda acumulada en 2013 como consecuencia de los recortes que vienen imponiendo desde 2010, no han mostrado ninguna intención de retomar la negociación de un nuevo convenio.

Debemos recordar que en la convocatoria de huelga del pasado 26 de octubre los sindicatos trasladamos a las patronales tres peticiones básicas:

  • El cumplimiento de convenio incumplido da manera unilateral por las patronales y la devolución del salario quitado.

  • Retomar la negociación del nuevo convenio tomando como punto de partida en convenio anterior, es decir, sin ningún planteamiento de recorte.

  • Ante la reforma laboral, garantizar el cumplimiento del contenido del convenio de Comunidad Autónoma en todos los centros y su vigencia hasta la firma del siguiente.

A pesar de que las patronales han mostrado la intención de abordar de alguna manera la primera de la peticiones, todavía no han mostrado ninguna intención para retomar la negociación del convenio sin ningún planteamiento de recorte y garantía de aplicación, cuestión fundamental para las trabajadoras y trabajadores del sector.

Muestra de esta posición de la patronal es el hecho de que mientras estamos llevando a cabo esta rueda de prensa está teniendo lugar en el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco el juicio por la demanda interpuesta por los sindicatos en defensa de la ultraactividad del convenio de CAPV.

Con independencia del recorrido judicial que pueda tener el conflicto colectivo interpuesto, todos los sindicatos con representación en el sector consideramos sumamente grave que las patronales quieran seguir imponiendo los recortes, hayan roto la mesa de negociación del convenio y no tengan ninguna intención de retomarla con el fin de negociar un nuevo convenio para la CAPV.

Ante esta situación, todos los sindicatos del sector llamanos nuevamente a las trabajadoras y trabajadores a la movilización para exigir a las patronales Kristau Eskola y AICE que abandonen su estrategia de trasladar el peso principal de los recortes a las trabajadoras y trabajadores y retomen la negociación del convenio de la CAPV sin ningún planteamiento de recorte y con las debidas garantías de aplicación.

Del mismo modo, en cuanto que entendemos que tiene responsabilidad directa en la grave situación creada y que casi la mitad del sistema educativo se ve afectada por esta situación, exigimos al Gobierno Vasco que medie y busque una salida que ponga fin al conflicto y de estabilidad al sistema educativo y al conjunto de trabajadores y trabajadoras. En este sentido, tenemos solicitada reunión con el Gobierno Vasco, a pesar de no haber recibido todavía ninguna respuesta. Igualmente, con el fin de que todos los partidos políticos exijan al Gobierno Vasco hacer frente a las consecuencias de estas políticas de recorte y de solución al conflicto, los sindicatos hemos solicitado una comparecencia parlamentaria para el próximo 21 de octubre.

Por todo ello, debido a que las razones para la movilización permanecen prácticamente inalteradas, nos vemos obligados a dar continuidad a la exitosa huelga del pasado 26 de septiembre convocando paros de una hora los días 22 y 24 de octubre, martes y jueves, en todos los centros concertados de iniciativa social, llamando a realizar concentraciones de protesta y la socialización entre las familias de las consecuencias de estos recortes y ataques en las condiciones laborales y en la calidad educativa.

Así mismo, el 29 de octubre, martes por la tarde, hemos convocadoconcentraciones multitudinarias en la Plaza Elíptica de Bilbao, frente a Kristau Eskola en Donostia y ante el Obispado en Gasteiz, con posterior cadena humana hasta la Plaza de la Virgen Blanca.

De no tener respuesta nuestras reivindicaciones básicas llamaremos a unanueva semana de movilización entre el 25 y 29 de noviembre con paros, concentraciones y manifestaciones.

 


ELA-CCOO-STEE-EILAS-LAB-UGT sindikatuek URRIrako prestatutako mobilizaioak hauexek dira:

LANUZTEAK.

Urriaren 22an – asteartea- eta 24an – osteguna- ORDUBETEKO LANUZTEAK

Lanuztea izango da goizeko 8ak eta 11k artean- Ikastetxe bakoitzak erabakiko du zein ordutan

egingo duen.

Lanuztea irauten duen bitartean ikastetxeetan elkarretaratzeak egingo dira. Zenbait tokitan zonakako

elkarretaratzeak antolatuko dira.

ELKARRETARATZEAK

Urriak 15: 11etaik 12etara Ordezkarien elkarretaratzea Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean

Urriaren 29an- asteartea- arratsaldean , hiru hiriburetan elkarretaratzeak egingo dira.

BILBO: 18:00etan Plaza eliptikoa (Moyua).

DONOSTIA: 18:00etan Kristua Eskolaren egoitzaren aurrean – Santesteban Musikaria 3. Donostia

GASTEIZ: 18:30etan Elkarretaratzea Jose Goikoetxea enparantzan ( gotzaitegiaren aurrean) .

Ondoren giza katea Ama Zuriaren plazaraino.

Ø Elkarretaratzeak zaratatsuak eta hamaika kolorez jantziak izatea nahi dugu. Eraman zarata

egiteko edozein tresna eta eskoletan erabiltzen ditugun amantalak.

Los sindicatos ELA-CCOO-STEE-EILAS-LAB-UGT hemos convocado las siguientes

movilizaciones para OCTUBRE

Para OCTUBRE hemos convocado

PAROS:

El 22 -martes- y 24-jueves- de octubre PAROS de 1 HORA.

El paro se realizará entre las 8 y las 11 de la mañana, y en cada uno de los centros se decidirá

cuándo se para.

A lo largo de esa hora de paro se realizarán concentraciones en la entrada de los centros. En algunos

lugares se realizarán concentraciones por zonas.

CONCENTRACIONES

15 de octubre: de 11 a 12 Concentración de representantes sindicales frente al Palacio de Justicia de

Bilbao

29 de octubre – martes- : se realizarán concentraciones en las 3 capitales.

BILBO: 6 de la tarde. Plaza Elíptica (Moyúa).

DONOSTIA: 6 de la tarde. Frente a la sede de Kristua Eskolan – Santesteban Musikaria 3.Donostia

GASTEIZ: 6 y media de la tarde. Concentración en la Plaza Jose Goikoetxea (frente al obispado )

Posteriormente saldríamos formando una cadena hacia la Diputación y la Virgen Blanca.

Ø Las movilizaciones deben ser ruidosas y con mucho colorido. Llevad por favor instrumentos

y diversos elementos para hacer mucho ruido y las batas que utilizamos en las aulas.