Sina ezazu manifestua: CAF, ez egin lan palestinar lurralde okupatuan!

2017 an Israelek Jerusalengo tranbia zabaltzeko lanak esleitzeko lehiaketa onartu zuen, tranbia hori Jerusalengo Tren Arina (Jerusalem Light Rail – JLR) izenez ezagutzen da. Beasaingo CAF -Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles- enpresa izan zen, besteak beste, proiektu horretarako lehian sartu zenetako bat. Proiektua, nazioarteko legediarekin talka egiteaz gain, palestinarren giza eskubideen aurkako erasoa ere bada; izan ere; azpiegitura horrek Jerusalen hiria inguruko kokaleku israeldarrekin lotzea du helburu, eta horrela militarki okupatutako eremu palestinarra bereganatzea, bertan 600.000 kolono ilegaletik gora bizi baitira.

Lana esleitzeko prozesuan zehar nazioarteko enpresa ugari erretiratu ziren lehiaketatik, eta horietako askok espreski azaldu zuten erretiratzeko motiboa nazioarteko zuzenbidearen urraketarekiko euren kezka zela. Honako enpresa hauek, besteak beste, erretiratu ziren proiektutik: Bombardier, Macquarie, Siemens, Alsthom eta Systra, Frantziako SNCF trenbide estatu-enpresako filial bat. City-Pass, gaur egun JLReko Linea Gorria kudeatzen duen enpresak ere, uko egin zion lehiaketan parte hartzeari.

Abuztuan, Isarelgo Finantza Ministerioak CAFek eta Israelgo Shapir azpiegitura-konpainiak osatutako patzuergoa hautatu zuen trenbide proiektua kokaleku ilegaletara zabaltzeko. Kontratua 1.800 milioi dolarrekoa izango da, eta eremu palestinar okupatuan kokatutako kolonia ilegal gehiagotara hedatuko du trenbidea, bereziki Jerusalen ekialde ingurukoetara, eta kokaleku ilegalen eta Jerusalen mendebaldearen arteko garraio sarea indartuko du.

Beasaingo CAF enpresako langile batzordeak behin baino gehiagotan exijitu dio konpainiaren zuzendaritzari lehiaketatik erretiratzeko. Zaragozako CAF ere JLRerako ekipamenduak egitekoa da. Enpresako bi sindikatuk, Grupo Independientek eta CGTk, eskatu zioten CAFeko zuzendaritzari proiektutik erretiratzeko “Palestinako estatuaren kontrako ekintza kolonialista” delakoan. Hala ere, CAFek ez-entzunarena egin die langileen eta gizarte zibilaren eskakizunei, eta aurrera jarraitu dute proiektuan duten parte hartzearekin. Gauzak horrela, palestinako okupazioaren languntzaile bilakatu dira.

Azpimarratu behar da Palestinako eremu okupatuetan kokatutako kolonia israeldarrak, baita Jerusalen Ekialdean daudenak ere, ilegalak dira nazioarteko zuzenbidearen ikuspegitik; izan ere; Genevako IV Itunaren ebazpenak urratu egiten dituzte. Tranbia honek, gainera, argi erakusten du Israelgo apartheida: auzune palestinarrak baztertu egiten ditu, eta kolonoen kokalekuak elkarren artean eta Jerusalen Mendebaldearekin lotzen ditu.

Halaber, CAFek proiektu honetan parte hartuko balu, bere jardunbide kodea ere urratuko luke, izan ere, kode horren arabera, “CAFen edota CAFeko kide diren pertsonen edozein jokaerak men egingo die, zorrotz, indarrean dauden legeei, giza eskubideei, eta askatasun publikoei”. Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuak ere CAFeko akzioen parte dauka, beraz, bermatu beharko luke diru publikoa ez dela bideratzen Palestinako okupazio ilegalari laguntzeko.

Aurrekari bat ere badago. Frantziako Veolia enpresa multinazionalak 2015ean Israelen zituen inbertsio guztiak saldu behar izan zituen (besteak beste, Jerusalengo tranbiarena); Boikot, Desinvertsio eta Zigorren kanpainiak (BDZ) milioi askotako galera eragin ziolako.

Manifestu hau sinatzen dugun Euskal Herri osoko eragileok; zera eskatzen diugu CAF enpresari, nazioarteko zuzenbideari men egin diezaiola, eta Jerusalengo Tranbiaren Proiektutik erretira dadin, Palestinako okupazioaren konplize ez izateko.


Firma el manifiesto: ¡CAF no trabajes en territorio palestino ocupado!

En 2017 Israel aprobó el concurso de licitación para la ampliación del tranvía de Jerusalén, conocido como Tren Ligero de Jerusalén (Jerusalem Light Rail – JLR), un proceso para el que, entre otras, estaba licitando la empresa CAF – Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles – con sede en Beasain. Es un proyecto contrario a la legalidad internacional y un nuevo ataque contra los derechos del pueblo palestino ya que busca conectar Jerusalén con los asentamientos israelíes y así anexionar aún más territorio palestino militarmente ocupado, donde ya viven más de 600.000 colonos ilegales.

Durante el proceso de la licitación fueron numerosas las empresas internacionales que se retiraron del concurso, algunas citando explícitamente su preocupación por la violación del derecho internacional: Bombardier, Macquarie, Siemens, Alsthom y Systra, una filial de la empresa ferroviaria estatal francesa SNCF. También City-Pass, la compañía que opera actualmente la línea Roja del JLR, renunció a participar en la licitación.

En agosto, el Ministerio de Finanzas de Israel eligió el consorcio de CAF y la compañía de infraestructura israelí Shapir para expandir el proyecto de ferrocarril de asentamientos ilegales. El contrato de 1.800 millones de dólares será para extender el ferrocarril a más asentamientos israelíes ilegales en territorio palestino ocupado, particularmente en Jerusalén Este, y para fortalecer el transporte entre esos asentamientos ilegales y Jerusalén Oeste.

El comité de empresa de CAF en Beasain ha exigido en varias ocasiones a la dirección de CAF que se retirara de la licitación. Dos sindicatos en Zaragoza, el Grupo Independiente y CGT, que representan a los trabajadores en la fábrica de CAF que construiría equipos para el JLR, dijeron que CAF debería retirarse del proyecto, por tratarse de un “acto criminal colonialista contra el estado de Palestina”. Aun así, haciendo oídos sordos a las demandas de sus trabajadoras y la sociedad civil, CAF ha seguido adelante con su participación en el contrato y es ya cómplice de la ocupación en Palestina.

Cabe destacar que los asentamientos israelíes en territorio palestino ocupado, incluyendo Jerusalén Este, son ilegales según el derecho internacional ya que vulneran la IV Convención de Ginebra. Así mismo, este tranvía muestra claramente el apartheid israelí: está diseñado para excluir a vecindarios palestinos y para juntar asentamientos y conectarlos entre ellos y con Jerusalén Oeste.

Además, realizando este proyecto CAF está vulnerando su propio código de conducta donde dice que “toda actuación de CAF y de las personas que la integran guardará un respeto escrupuloso a las leyes, a los derechos humanos y las libertades públicas”. CAF cuenta con participación accionarial del gobierno de la Comunidad Autónoma Vasca, el cual debería asegurar que ningún dinero público apoya la ocupación ilegal de Palestina.
Existe el precedente de la multinacional francesa Veolia que en 2015 tuvo que vender todas sus inversiones en Israel (entre ellas la del tranvía de Jerusalén) debido a las millonarias pérdidas generadas por la campaña de Boicot, Desinversiones y Sanciones al Estado de Israel (BDS).

Las entidades firmantes de toda Euskal Herria piden que CAF cumpla con el derecho internacional, se retire del proyecto del Tranvía de Jerusalén y así deje de ser cómplice de la ocupación de Palestina