BORROKATZEAK BETI MEREZI DU/LUCHAR SIEMPRE MERECE LA PENA

Tamaño Texto-+=

Atzo amaitutzat eman genion enpleguaren defentsan eta etorkizunaren alde, otsailaren 28an abiarazi genuen greba mugagabeari.

Pausu hau emateko, Alconzaren etorkizuna eta enplegua bermatuko dituen industria-planari buruz hitz egiteko oinarriak adostu ditugu: Berriro enplegua ez suntsitzeko bermea, eta kaleratutako 25 pertsonak beren lanpostuetara itzultzeko lan-poltsa martxan jartzea besteak beste.

151 eguneko borroka, konpromisoa eta duintasuna. Ez bakarrik Alconzako langileena, baizik eta hilabete hauetan gure aldarrikapenekin bat egin eta gurekin borrokatu den herri eta eskualde batena. Bidegabea dela uste dugunaren aurka ez ezik, gure eskualdean eta Euskal Herrian behin eta berriz gertatzen ari den egoera baten aurka ere borrokatuko dugu; enplegua suntsiketa zein gure industriaren pixkanakako desegitearekin, horrek dakarrenarekin; enpresen itxiera, pobretzea eta prekarietatea.

151 egunetan, agerian geratu da Eusko Jaurlaritzaren utzikeria, gure industriaren etengabeko desegitearen eta enplegua suntsiketaren aurrean, Irizarren eredu kooperatiboa; lan-baldintzak prekarizatzen, enplegua suntsitzen eta langileak erabili eta botatzeko klinex gisa tratatzen dituena. Era berean, lan-legediak eta lan-erreformek jokatzen duten papera, enpleguaren suntsiketari  eta prekarietateari  bide ematen baitiete, inolako kontrolik gabe.

151 egun, non mehatxuak, irainak eta kolpeak jasan ditugu Ertzaintzaren partetik, gure aldarrikapenak isilarazteko asmoarekin. Eta errepresio eta jazarpen horren ondorioz isunak jaso ditugu eta prozedura judizialak ireki dituzte gure lankideen aurka.

151 eguneko borroka honek mugarria jarri du: hemendik aurrera, ezer ez da berdin. Langileria ahaldundu da: haien eskubideen defentsan antolatu eta borrokatu dira. Argi esan dezakegu Ez dugula inposatu nahi diguten etorkizun beltza onartuko , ez baita aukera bat guretzat, borrokatzeak beti merezi duela badakigulako.

Barrutik borrokatzeko garaia da, enpleguaren eta etorkizunaren alde borrokatzeko garaia. Argi daukagulako hau ez dela amaitu. Fase honi amaiera emango diogu, eta fase honi esker, elkartasun sarea eraiki dugu, langileon etorkizuna eta eskualdeko enplegua kolektiboki defendatzeko. Sarea errotuta, posizio indartsuan gaude  etorkizuneko erronkei begira lan egiten jarraitzeko.

Azkenik, 151 egun hauetan jaso dugun babesa eta elkartasuna eskertu nahi ditugu. Ez ditugu ahaztu nahi enpleguaren alde eta baldintza duinen alde borrokan ari diren langile guztiak. Hemendik, borroka guztiei horiei gure elkartasun eta babesa helarazi nahi diegu.

Alconzako Grebalariak

Ayer  finalizamos la huelga indefinida que dimos comienzo el 28 de febrero en defensa del empleo y el futuro de Alconza.

Damos fin a la huelga indefinida habiendo acordando unas bases para hablar de un plan industrial que garantice el futuro de Alconza y el empleo, unas garantías para que no se destruya más empleo, así como, una bolsa de trabajo para que las 25 personas despedidas puedan volver a sus puestos de trabajo.

151 días de lucha, compromiso y dignidad. No solo de los trabajadores de Alconza, sino de un pueblo y una comarca que durante estos meses, se ha sumado a nuestras reivindicaciones y ha luchado con nosotros.                                                               Una lucha no solo contra lo que consideramos que es injusto sino contra una situación que se viene repitiendo en nuestra comarca y en Euskal Herria; destrucción de empleo y desmantelamiento progresivo de nuestra industria  con lo que ello conlleva; cierre de empresas, empobrecimiento y precariedad.

151 días, dónde ha quedado a la vista la dejadez del Gobierno Vasco ante el desmantelamiento progresivo de nuestra industria y la destrucción de empleo, el modelo cooperativo de Irizar; el que precariza las condiciones de trabajo, destruye empleo y trata a sus trabajadores como klinex de usar y tirar.                                     Así como, el papel que juega la legislación laboral y las reformas laborales que posibilitan la destrucción de empleo y la precariedad sin ningún tipo de control.

151 días, dónde hemos sufrido amenazas, insultos y golpes por parte de la Ertzaintza con el único fin de querer acallar nuestras reivindicaciones. Y como consecuencia de dicha represión y acoso hemos recibido multas y se han abierto procedimientos judiciales contra nuestros compañeros.

Estos 151 días de lucha, han marcado un antes y un después, ya nada será igual. La plantilla se ha empoderado: ha luchado por lo que cree. No vamos a asumir el futuro negro que nos quieren imponer, nunca ha sido una opción para nosotrxs, porque luchar siempre merece la pena.

Es el momento de pelear desde dentro, de rearmarnos para los nuevos retos en defensa del empleo y del futuro. Porque esta lucha no ha terminado. Ponemos fin a una fase que nos ha servido para tejer una solidaridad y una red en defensa del futuro de la planta y del empleo en la comarca, de alianzas que somos conscientes que nos ponen en una posición de fuerza de cara a los retos que nos plantee el futuro.

Por último, queremos agradecer el apoyo y solidaridad que hemos recibido durante estos 151 días. No queremos olvidarnos de tod@s l@s trabajadores/as que están en lucha en defensa del empleo y por unas condiciones dignas. Desde aquí nuestro apoyo y solidaridad a todas esas luchas.

Alconzako Grebalariak

Print Friendly, PDF & Email
Share This
A %d blogueros les gusta esto: