Azokak baimendu eta bultzatzearen aldeko adierazpen bat atera dute 60 eragile inguruk, ekoizleak, kontsumo elkarteak, talde ekologistak, sindikatuak eta alderdiak tartean. Eusko Jaurlaritzak aste honetan hartu duen erabakiarekiko desadostasuna agertu dute. Azokak debekatu baina saltoki handiak irekita jarraitzen dutela salatzen dute eta horrek atzean beste helburu batzuk egon ditzakeela pentsarazten diela. Zuzeneko salmenta eta saltoki txikiak lehenesteko eskatu dute eta azoken aldeko ekimenetan parte hartzera deitu dute.
Euskal Herriko hainbat eragilek adierazpen bat atera dute Eusko Jaurlaritzak aste honetan azokak debekatzeko hartu duen erabakiaren kontra eta azokak berriro irekitzeko eskatuz. Lehen sektoreko ekoizleak, kontsumitzaile elkarteak eta ingurumen taldeak daude sinatzaileen artean, alderdi eta sindikatuekin batera. 60tik gora dira oraingoz eta gehiago izateko modua zabaldu dute (ikusi sinatzaileen atala, behean). Hartu beharreko babes neurriekin azokak irekitzeko eskatzeaz gain, dei egiten diete erakundeei zuzeneko salmenta laguntzeko, eta herritarrei hori eta herriko denden bitarteko erosketak lehenesteko. Koronabirusaren ondorioz ezarritako konfinamenduagatik euren ekoizpena atera ezin utzi ditu baserritar asko, eta beste ekimen batzuk jarri behar izan dituzte abian. Hainbat herritan egin dituzte azokak neurri bereziak hartuta, adibidez Ordizian, baina Jaurlaritzaren aste honetako erabakiak ez du horretarako aukera ematen. Baserritarrek lehenago ere agertu dute haserrea erabakiarekin eta talde ekologistek eskatu izan dute azokak irekita mantentzeko.
Gaur zabaldu den adierazpenaren sinatzaileek diote Jaurlaritzak azokak ixteko hartu duen erabili dituen argudioak “eskasak” direla. Jaurlaritzak argudiatu du pertsonen joan-etorriak murriztu egin behar direla eta jende pilaketak saihestu behar direla. “Zergatik ez dira irizpide berberak baliatzen saltoki handiak, esaterako, Jaurlaritzak baserritarren produktuen salmentarako lehenetsi dituen Eroski, Uvesco (BM), Carrefour eta Alcampo-Simpuy merkataritza guneak ixteko? Horietara joateko ez al da joan-etorririk egin behar? Barruan ez al da jende pilaketarik gertatzen? Nor ari da zaintzen saltoki horien barruan jendeak distantziak gordetzen dituen edota jendeak gutxieneko higiene-arauak betetzen dituen?”, diote adierazpenean.
Azokak, zerbitzu publiko
Gogoratzen dute udal azokak zerbitzu publikoak direla eta hori balioan jarri behar dela; garraio zerbitzuarekin alderatzen dute. “Zerbitzu Publiko horren titularra udala da. Osasun Sailak neurri zehatzak har ditzake, ez ordea debeku orokor bat”. Sinatzaileek salatzen dute erosleen eskubideak ari direla urratzen, eta gogoratu dute orain arte udalei azokak egiteko neurriak hartzeko eskatu zaienean, hartu dituztela. “Zertara dator orain neurri hau? Zer dago honen guztiaren atzean? Emandako arrazoiek ez dute zentzurik. Helburua beste bat ez ote den pentsarazten digu”. Salatu dute, gainera, osasun krisialdia hasi zenetik erakundeak ez direla eurekin harremanetan jarri egoera bideratzeko, hala eskatu arren, eta euren ekimenak lagundu ez eta oztopatzen ari direla, gainera.
Jaurlaritzaren debekuak baserritarren eskubideak ere urratzen dituela salatu dute. “Horregatik guztiagatk sinatzaileok Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu EAEko udalerrietan elikagaiak eta nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak zuzenean saltzeko merkatu eta azoka tradizional guztiak berriz ere irekitzea. Beti ere, hartu beharreko osasun-neurri guztiak hartuta, orain arte bezala. Eta horrez gain, Eusko Jaurlaritzak behingoz benetan tokiko elikadura sostengarri eta iraunkorraren aldeko pedagogia egin dezala, baserritarrak eta herritarrak zuzeneko salmenta bideetara joateko laguntzak ipiniz. Nekazaritzari ekonomikoki eta sozialki daukan garrantzia eman behar zaio behingoz, bertoko ekoizpena lehenetsi, kalitatea hobestu eta sektorea bultzatu”. Udalei ere eskatu diete zuzeneko salmenta saretzen laguntzeko eta banaketa zerbitzuak errazteko baliabideak jartzeko.
Sinatzaileek iragarri dute datozen egunetan azokak babesteko ekimenak jarriko dituztela martxan eta horietan parte hartzera deitu dituzte herritarrak. “Halaber, gogorarazi nahi dizuegu zuen herri eta eskualdetan baserrietan janaria erosteko aukera dagoela, zuzenean edota sortzen ari diren taldeen bitartez edota proiektuetan”. Auzo eta herrietako saltoki txikiak ere izan dituzte gogoan, eta erosketak egiterakoan horiek lehenesteko ere eskatu dute, “gure baserrietako hainbat elikagai aurkituko dituztelako”.
Sinatzaileak:
(atxikimenduak biltzeko webgunea)
Aiaraldea Kooperatiba Elkartea
Amillena koop elkarte txikia
Antikapitalistak
Antzuolako Udal Gobernua
Baserri XXI
Basherri Sarea
Bedarbide Elkartea
Biolur
Bionekazaritza
Bizilur Elkartea
Bizisare-Busturialdeko Garapen Iraunkorrerako Elkartea
Butroi Bizirik en Transición (BBT)
Cooperatva Sustraiak Habitat Design
Coordinación Baladre
Eako Udala
EH Bildu
EHKOlektboa
EHNE Bizkaia
EKA Euskal Kontsumitzaileen Alkartea
Elika kooperatba
Elikagunea
Elkartasuna Eraldatuz Plataforma
Emakume Askeak
Enaden Begiak Fundazioa
EQUO Berdeak
Ereindajan Arrasate
Ereindajan Bergara
Etxalde – Nekazaritza Iraunkorra
Euskadi Cuba
Euskal Herriko Hazien Sarea
FeministAlde!
Gernikatk Gogoratuz
Gurpide Elkartea
Igite – Arratiako Baserritar Agroekologikoen Elkartea
Bidezko Elikadura
Kidekoop Elkartea
Kolore Guztetako Basoak
La Ruta Slow
LAB
Labore Bilbo Elkartea
LaboreOarso
LaboreTxingudi
Lakari
Landarlan
LarratEKO produktu agroekologikoak
Lumaltik
Lurbeko
Mugarik Gabe
Mundubat
Naturkon
Olatukoop
Paz con Dignidad
REAS Euskadi-Ekonomia Alternatbo eta Solidarioaren sare
Sagarrak Ekologista Taldea
Sukar Horia Kolektiboa
Urduñako Bitxobola Talde Ekologistak
Urduñako Udala
Urduñako Zaporeak
Uztarri kooperatiba
Zarainenea, okel eta nekazaritza ekologikoa
ZukAldatu