Antikapitalistak-en adierazpena, Sare eta Bagoaz-en aldetik 2017-ko Urtarrilak 14-an deituriko manifestazioaren aurrean

Antikapitalistak-en adierazpena, Sare eta Bagoaz-en aldetik 2017-ko Urtarrilak 14-an deituriko manifestazioaren aurrean

PP-ren gobernuak eragindako gelditze egoeraren aurrean, non ez diren espetxeratuen eskubideak eta euskal gizartearen xedea errespetatzen, hiritarren parte hartzea eta herriaren mobilizazioa gako eta motore izan behar dira, Euskal Herriran bidezko bake iraunkor bat lortzeko.

Antikapitalistatik gure elkartasuna erakutsi nahi diogu Sare-k eta Bagoaz osatzen duten beste 25 erakundek Urtarrilak 14-an deitutako mobilizazioei. Euskal Herrian, bake eta bizikidetzan aurrera egiteko ezinbestekoa da espetxeen egoera sakontasunez abordatzea.

Azken urteotan eman diren pausuak finkatzeko bake politikak beharrezkoak diren momentu batean, behin eta berriz oztopoak jartzen dituen gobernu batekin aurkitzen gara, konfrontazio eta mendeku estrategiekin jarraitzen duena, gizagabekeria eta gatazka hauspotzen dituen politikak errepikatuz.

Espetxeratuen eskubideen bermea, bake prozesuaren jarraipena galerazten duen korapiloetako handienetako bat izateaz gain, euskal gizartearen gehiengoak barneraturik duen printzipio bat da. Hainbat sentsibilitateko gizarte, sindikatu eta erakunde politikoen ahotsek horrela islatzen dute, ezberdintasunen gainetik, gatazka ez errepikatzeko ETA edo GAL-eko biktimen adierazpenak ere hor daude. Herriaren borondate hau gauzatzeak erantzukizun haundi bat beharrezko du eta dirudienez ez da existitzen estatuko gobernu honen baitan.

Salbuespeneko legalitatearekin amaitzea (arerioaren eskubidearen garapen) eta espetxe politikaren eraldaketa, tratu gizabidetsuak bermatuz, ezinbesteko lehentasuna da; familia eta lagunak bizi diren lekuetara hurbilduz, gaixo daudenak osatzeko etxeetara edo ospitaletara irtetzea ahalbideratuz, espetxe obariak izateko eskubidea emanez, birgizarteratze eraginkor bat izateko posibilitatea erraztuz…

Honetaz gain, estatuko gobernuari estankamendu egoeran jarraitzea, Euskal Herrian izandako gatazkari etekin politiko eta elektorala xurgatuz, ahalbidetzen eta sostengu ematen dion legedi antiterrorista indargabetu behar da. Momentu hauetan, giza eskubideen urraketa oro modu plural eta integratzaile baten abordaia, ETAren aldetik armak uztea edo biolentzia politikoa jasan duten biktima guztien eskubideak asetzeaz gain, bake iraunkor baten eraikuntzak legedi berri bat beharrezko du, aurreko gudu egoerako legedia atzean utziz, zauriak osatuz gure historiako denbora berri batetara eramango gaituena.


Comunicado de Antikapitalistak ante la manifestación convocada por Sare y Bagoaz para el 14 de enero de 2017

Ante la situación de estancamiento provocada por un gobierno del PP que no aplica los principios del derecho penitenciario y no oye el sentir mayoritario de la sociedad vasca, la participación ciudadana y la movilización popular deben ser el motor que nos haga avanzar hacia una paz sostenible y justa para Euskal Herria.

Antikapitalistak quiere mostrar su apoyo a la movilización convocada el 14 de enero por la Red Ciudadana Sare y las más de 25 organizaciones que conforman Bagoaz. En Euskal Herria, para avanzar en materia de paz y convivencia es necesario abordar en profundidad la situación de las cárceles. En un momento donde es fundamental aplicar políticas de paz que afiancen los avances realizados en estos últimos años, nos encontramos con un gobierno lastre que sigue con una estrategia de confrontación y venganza, con una política de deshumanización y guerra.

El cumplimiento de los derechos de las presas y presos, además de uno de los nudos fundamentales a desatascar para que el proceso de paz siga su curso, es un sentido común instalado en la gran mayoría de la sociedad vasca. Lo demuestra la voz de decenas de organizaciones sociales, sindicales y políticas que apoyan el reclamo de la manifestación más allá de las diferencias, de víctimas de ETA y del GAL que ejemplifican el deseo de no repetición, de personas de diferentes sensibilidades con voluntad de paz. La materialización de este sentido común requiere de altura y responsabilidad política que parece ausente dentro del gobierno actual.

Poner fin a la legalidad de excepción, al denominado derecho del enemigo, y transformar la política penitenciaria hacia vías que garanticen un tratamiento humanitario de los presos es prioritario, necesario y urgente, como lo es el permitir el acercamiento a los lugares donde viven familiares y amigos, la salida de personas enfermas para recuperarse en sus domicilios u hospitales, la percepción de beneficios penitenciarios, y la satisfacción del derecho a gozar de medidas para una reinserción efectiva.

Además de ello, es necesario derogar el entramado legislativo antiterrorista que da sustento legal al gobierno para mantener la situación de estancamiento y sacar rédito político y electoral del conflicto en Euskal Herria. En estos momentos, además de una abordaje plural e integrador del pasado que incluya todas las vulneraciones de derechos humanos, el desarme de ETA o la satisfacción efectiva de los derechos de todas las víctimas de la violencia política, la construcción de un escenario de paz sostenible necesita sustituir la legalidad de guerra instalada en el Estado por una nueva legalidad que persiga restaurar heridas para transitar hacia otra etapa de nuestra historia.

Print Friendly, PDF & Email

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Más info

aceptar
Share This