Larunbata honetan, hilak 21, 6etan MANIFESTAZIOA Moyua Plazatik Arriagaraino, hainbat Euskal Herriko musikari antifaxistek deituta.

Este sábado, 21 de septiembre, a las 18hrs desde Moyua hasta el Arriaga MANIFESTACION convocada por gruposmusicales antifascistas de Euskal Herria.
130918-killah-p-pavlos-fyssas

ZATOZTE DENAK!!


 

Pavlos Fyssas killah P Antifaxista, langile borrokalari eta rapero Greziarraren hilketa faxistaren aurrean honakoa adierazi nahi dugu Euskal Herriko hainbat musika taldek
Europa osotik hedatzen den Kapitalismoaren krisialdi sakona, gainbehera eta deskonposaketak, historian aurrenetik gertatu bezala, faxismoaren ugaltzea,indartzea eta berrantolaketa erakartzen ari da berarekin. Herrialdez-herrialde, eta sigla ezberdinekin ezagun bilakatzen ari diren mozorro eta itxuren gainetik, arrazakeriaren, gorroto irrazionalaren, homofobiaren, ultranazionalismo erreakzionarioaren, xenofobiaren, antikomunismoaren, baztertutako gutxiengoekiko mespretxuaren, etab. baten mamua birbizitzen ari dira Europa zaharrean.
Fenomeno hau ez da egunetik egunera sortu. Izan ere, beti egon da hor, hemen, gure artean, itzalean. Estatu kapitalisten aparatu errepresibo eta segurtasun enpresa desberdinetan izan dugu. Baita hainbat komunikabide handiren baitan. Burges talde ezberdinek estatuen legediak eta botere betearazleek babestutako talde terrorista eta kriminalak. Izan ere kapitalismoaren amaiera ahalbidetu dezakeen herri langilearen iraultza soziala lantegi, ikastetxe eta kaleetan erasotu eta oztopatzeko gidatutako txakurrak baino ez dira.
Guk, musikari bezala, deialdia zabaldu egiten diogu Euskal Herri osoari eta bereziki, euskal gazteriari, larritasunaren muga guztiak gainditu dituen gai honen inguruan kontzientzia hartzeko. Etxean ere, tamalez, ez zaigu falta kasurik eta azkenaldi luzean agertutako margokiak, jazotako erasoak (Hernani, …), nazi-faxisten agerpen publikoak (Irun, …) eta oro-har, gure herriak pairatzen duen eraso faxista orok, argi uzten du ez garela urruneko errealitate baten inguruan mintzatzen.
Guk, musikari bezala, Killah P batera, gure esparrutik nazi-faxismoaren eta ultraeskuinaren agerpen eta normalizatze oro borrokatzeko konpromisoa hartzen dugu eta horrekin batera herri langileari mobilizaziorako deia luzatzen diogu, kasu honetan, irailaren 21ean, arratsaldeko 6etan Bilboko Moyua plazatik irtengo den manifestaziorako

Pavlos Fyssas musikari ezkertiar eta antifaxistaren erailketa dela-eta, Euskal Herriko hainbat talde alternatibok koherenteak izan eta gogor salatu nahi dugu Grezian izandako azken eraso faxista hau.
Musikagintza alternatiboan ibilitzen diren taldeei (baita fanzine, eragile, elkarte eta tankerakoetan ere), honako adierazpena sinatzera eta mobilizazioa babestera gonbidatzen ditugu.
Kolore desberdineko borreroek gure aberriko hainbat herri-musikari erasotu eta bahitu zituztenean, gogor eta tinko ekin genion salaketari. Internazionalismoa herrien arteko samurtasuna denez, konpromiso berdinera eustea dagokigu oraingoan.
Babesleak (mementuz):
+ DDT Banaketak
+ Burdinkaia
+ Taupaka Elkartea
+ Tommy Gun
+ Patrol Destroyers
+ 121 Krew.
+ Frantzeska
+ Norte Apache
+ Siroka
+ Solte
+ Zein da Zein?
+ Sembrando Kaos
+ Cable Street Beat EH
+ Sobieht
+ Pikotos Rock Elkartea
+ Kolt 45
+ Teletetxo Rekords
+ Saskarrak
+ Itziarren Semeak
+ Reverend’s Bastards
+ Friday’s Crew
+ Manifa
+ BC Bombs
+ D.A.R.
+ Burdinklash
+ Black & White Fanzinea
+ Askapen Sound Sistema
+ Estricalla
+ Strikers
+ Managaitz
+ Metralleta
+ Ernia
+ Sumisión City Blues
+ Leihotikan
+ Erantzun
+ Humilitate
+ Culandra
+ Occhi di farfalla
+ Putzuzulo Amets Fabrika
+ Zaratazarautz kolektiboa
+ Relampago
+ Memo
+ Mujika Hintxa Taldea
+ Distri Classwar