CAFeko Enpresa Batzordea Beasainen 2020ko martxoaren 8an

Ilunpetik argira; amiantoaren aurpegi guztiak aitortu behar dira

Urte luze daramagu CAFeko langileok amiantoa sufritzen, gure lankideak nola gaixotzen diren ikusten, egoera hori guztia salatzen eta Amiantoaren ondorio larriak jendarteratzen. Denbora horretan ere, gaixoen aitortza eza, Amiantoaren ondorioak nola ezkutatzen diren eta Instituzio guztiek gaiaz nola paso egiten duten sufritu dugu.

50 lankide eta lagun hil ditu Amiantoak; CAFeko 50 langile erail dituzte. Ukaezina da guk barruan dugun samina eta amorrua. Gainera, familia horiek epai prozesu amaigabe eta sufrimendu luzera kondenatu dituzte. Gaur ere, gure maitasun eta babes osoa guzti horiei.

Halaber, Amiantoak hildako langile guztiak ez daude aitortuak eta hori oso larria eta onartezina da. Amiantoak hildako langile ikusezinak daude. Horiek guztiak, ilunpetik argira ekarri behar ditugu.

Produkzioan gaixotutako langileez gain, zeharka gaixotu direnak ere badaude. Horren adibide batzuk egin nahi ditugu gaurkoan publiko.

  • Etxean, gure arropak garbitzearren edota zeharkako arnasketagatik, gaixotu direnen aitortza exijitu nahi

*Vicenta Burguete Ganbart *Purificacion Muñoz Muñoz * Maria Dolores Sabino……

Hiru familia, bi bikote eta alaba bat, hiru emakume; CAFeko familiartekoaren buzoa garbitzearren Amiantoa arnastu eta gaixotu direnak. Gainera, horietako bi jada hilik daude; inolako aitortzarik gabe eta prozesu judizial are eta konplikatu eta luzeagoekin. Zaintza zen beraien lana, eta zaintza lana aitortu ez zaien bezala, orain Amiantoak hil dituela ere ez da aitortu nahi.

Enpresa buruei, Politikariei eta Instituzioei eskatzen diegu:

  1. Inolako diskriminaziorik gabe, Amiantoaren biktima guztiak onar ditzatela; zuzeneko edota zeharkako arnasketa izanik ere. Gainera, aitortza espezifikoa egin diezaiotela, zaintza/garbiketa lanegatik gaixotutako pertsonen, batez ere emakumeak,
  2. Amiantoak gaixotutako biktimen zerrenda publikoa egin dezatela; denon artean osatu eta zerrenda erreala izan
  3. Amiantoaren ondorioak eta biktimak gutxiesteari uztea eskatzen diegu behin betikoz. Errekonozimendua, erreparazioa eta prebentzioa arazo honetan ardatz izanik. Prozesu judizial amaigabeei eta sufrimendua luzatzeari utzi

4- CAFeri eskatzen diogu, aitor ditzala emakume hauen gaixotasun laboralak, CAFen urteetan amiantoa ibili izanaren biktima zuzenak bai dira beraiek ere

Guk, CAFeko langileok, gaurkoan gure maitasun guztia familia horiei. Ez dugu isilpeko biktima izaten utziko, entzun gaitzatela. Gaur martxoaren 8aren bezperetan, emakume hauek ilunpetik argitara atera nahi genituzke, Zaintza lanak aitortu, amiantoaren biktima guztiak aitortu!

CAFeko Enpresa Batzordea Beasainen 2020ko martxoaren 8an


EL AMIANTO TAMBIEN TIENE CARA DE MUJER

De la oscuridad a la luz; hay que reconocer todas las caras del amianto

Los trabajadores y trabajadoras de CAF llevamos años sufriendo el amianto, viendo cómo enferman nuestros compañeros, denunciando esta situación y difundiendo las graves consecuencias del amianto. También en este tiempo hemos sufrido la falta de reconocimiento de las personas enfermadas por parte de las instituciones, cómo se ocultan las consecuencias del amianto y cómo hacen oidos sordos.

50 persona, trabajadores y familiares de CAF han fallecido a consecuencia del amianto. Es innegable el dolor y la rabia que tenemos dentro. Además, estas familias han sido condenadas a un proceso judicial interminable y a un sufrimiento prolongado. Hoy también, todo nuestro cariño y apoyo a todos y todas.

Asimismo, no todos los trabajadores y trabajadoras fallecidas por el amianto están reconocidas, hecho muy grave e inaceptable. Hay trabajadores y trabajadoras invisibles fallecidas por el amianto. Tenemos que traerlas de la oscuridad a la luz.

Además de los trabajadores y trabajadoras enfermas en la producción, también hay las que han enfermado indirectamente. Hoy queremos hacer público algunos ejemplos de ello.

  • En sus casas, por lavar nuestros buzos, por respiración indirecta, han enfermado! Exigimos el reconocimiento de todas ellas!

* Vicenta Burguete Ganbart* Purificación Muñoz Muñoz* María Dolores Sabino … …

Tres familias, dos parejas y una hija, tres mujeres, que han inhalado amianto y han enfermado por limpiar los buzos de sus familiares que trabajaban en CAF. Además, dos de ellas ya han fallecido; sin reconocimiento alguno y con procesos judiciales largos y complicados. Al igual que no se les reconoce la labor de cuidado de las familias, tampoco se les quiere reconocer su fallecimoento por causa del amianto.

Pedimos a la patronal, a los políticos y a las instituciones:

  1. Que, sin discriminación alguna, reconozcan a todas las víctimas del amianto, ya sea por causa directa o indirectamente. Además, que se les haga un reconocimiento específico al las personas enfermas por trabajos de cuidado/limpieza, especialmente a las
  2. Que elaboren una lista pública de víctimas del amianto, que sea completa y
  3. Les pedimos que dejen de menospreciar definitivamente las consecuencias del amianto y a las víctimas, siendo el reconocimiento, la reparación y la prevencion el eje a Les pedimos que dejen de alargar procesos judiciales interminables y el sufrimiento ello acarrea.
  4. Requerimos a CAF que reconozca la enfermedad de estas mujeres como enfermedad laboral, puesto que son víctimas directas por la utilizacion durante años del amianto en

Hoy, los trabajadores y trabajadoras de CAF, queremos mostrar todo nuestro cariño a estas familias. No vamos a dejar de sean víctimas en el silencio, queremos que nos escuchen! Hoy, en vísperas del 8 de marzo, vamos a sacar a estas mujeres de la oscuridad, para que se les reconozcan las labores de cuidado, y para que se reconozcan todas las víctimas del amianto!

CAFeko Enpresa Batzordea Beasainen 2020ko martxoaren 8an

Share This