¡Alto a la agresión militar turca contra el pueblo kurdo y la revolución en Rojava!

Tamaño Texto-+=
2022-11-23

Antikapitalistetatik gure elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diegu herri kurduari eta Rojavako iraultzari, joan den azaroaren 20an izandako azken erasoen aurrean; izan ere, Turkiako borroka-hegazkinek ospitaleak, eskolak eta bestelako helburu zibilak bonbardatu dituzte Kobanen eta Siriako Ipar eta Ekialdeko Eskualde Autonomoko (Rojava) gertuko lurraldeetan. Kurdistango hegoaldean ere erasoak izan dira (Bashur, Irakeko iparraldean).

 

Inolako frogarik gabe, Turkiako erregimenak nahita leporatu die Herriaren Babeserako Unitateei (YPG), Emakumearen Babeserako Unitateei (YPJ) eta Kurdistango Langileen Alderdiari (PKK) azaroaren 13an Istanbulen izandako eraso terroristaren errua, nahiz eta ebidentziak ez sostengatu, eta kurduen askapenerako mugimenduak hasiera-hasieratik akusazio horri uko egin dion, agerian utziz herritar zibilen aurkako edozein eraso mota gaitzesten dutela. Dena den, jakina da Erdoganen erregimen autokratikoak ez duela inoiz aitzakiarik behar izan herri kurdua zapaltzeko eta sarraskitzeko. Turkiako Estatuak Rojavaren zati bat bonbardatu eta anexionatu du 2018tik, eta, gainera, arma kimikoak erabili ditu bere herritarren eta Bashurren aurka, aurtengo udaberritik.

Eraso horien bidez arreta kendu nahi zaie Turkiak dituen hainbat arazori, Erdoganen gobernuak 2023an egingo dituen ia bi hamarkaden ondoren. Eraso horien atzean, herri kurdua suntsitzeko planak daude, baita beste eraso militar bat ere, alternatiba demokratiko eta plurala planteatzen duen iraultzaren aurka. Honek badaki herri kurduaren erresistentzia historikoa garaituz bakarrik iraun dezakeela boterean, Lausanako Itunetik 100 urte bete eta 7 hilabetera Turkiako Estatuaren existentzia bera zalantzan jartzen baitu.

Hori guztia EBren eta estatu kideen adostasunarekin gertatzen da, eta Turkiako erregimenaren konplize agertzen dira, Erdoganen irudian ordezkatuta, beste aldera begiratzean. Herri kurduaren sarraskia, giza eskubideen urraketa ugariak eta Turkiako erregimenaren xantaia geoestrategikoa Europako isiltasunaren pean gertatzen dira. Europa zeharkatzen duen berrarmatze militaristan, Erdoganek bere baldintza propioak ezartzen ditu Suedia eta Finlandia etorkizunean NATOn sartzeko, terrorismoaren aurkako legeak gogortzearekin batera, Suedian eta Finlandian dauden errefuxiatu kurdu asko estraditatu ahal izatea sustatuz, terrorismo-akusaziopean.

Herri kurduaren eta edozein motatako aniztasunaren aurkako jazarpen politikoa eta erasoak salatzen ditugu, Erdoganen erregimen autokratikoak egina. Rojavako eta Bashurreko biztanleek su etena izan dezatela exijitzen dugu, baita Turkiako Estatuko kide nagusiek ere, eta horien artean dago Espainiako Estatua, termino militarretan, lankidetza ekonomikoetan eta harreman politiko onetan, Turkiako faxismoak eragindako basakeriaren aurrean eten egin behar baitira.

ROJAVAKO IRAULTZAREN AURKAKO GERRARIK EZ!

Ez herri kurduaren aurkako genozidioari!

Geldi Turkiako inbasio militarrari!

 

Sin ninguna prueba, el régimen turco ha culpado de forma deliberada a las Unidades de Protección del Pueblo (YPG), las Unidades de Protección de la Mujer (YPJ) y al Partido de los Trabajadores del Kurdistán (PKK) del ataque terrorista en Estambul el pasado 13 de noviembre, a pesar de no ser sustentado por la evidencia y a que el movimiento de liberación kurdo ha rechazado desde el primer momento esta acusación poniendo de manifiesto que condenan cualquier forma de ataque a la población civil. No obstante, es sabido que el régimen autocrático de Erdogan nunca ha necesitado de excusas para reprimir y masacrar al pueblo kurdo. El Estado turco lleva bombardeando y anexionando parte de Rojava desde 2018, además de usar armas químicas contra su población y la de Bashur desde primavera de este año.

Detrás de estos ataques que tratan de distraer la atención de los diversos problemas de Turquía después de casi dos décadas de gobierno de Erdogan en vista de las próximas elecciones en 2023, se esconden los planes de aniquilación del pueblo kurdo, y una agresión militar más, contra una revolución que plantea una alternativa democrática y plural. Éste es consciente de que sólo puede permanecer en el poder derrotando la resistencia histórica del pueblo kurdo, que cuestiona la propia existencia del Estado turco a 7 meses de que se cumplan los 100 años del Tratado de Lausana.

Todo esto acontece bajo la connivencia de la UE y sus Estados miembro, quienes se muestran cómplices del régimen turco, representado en la figura de Erdogan, al mirar hacia otro lado. La masacre del pueblo kurdo, las múltiples violaciones de derechos humanos, y el chantaje geoestratégico del régimen turco, tiene lugar bajo el silencio europeo. En el rearme militarista que recorre Europa, Erdogan impone sus propias condiciones de cara al futuro ingreso de Suecia y Finlandia en la OTAN, al promover que, junto al endurecimiento de leyes antiterroristas, se permita que muchos refugiados y refugiadas kurdas en Suecia y Finlandia puedan ser extraditadas bajo acusación de terrorismo.

Denunciamos la persecución política, los ataques contra el pueblo kurdo y contra cualquier tipo de pluralidad, acometida por el régimen autocrático de Erdogán. Exigimos el alto inmediato al fuego sobre la población en Rojava y Bashur, así como que los principales socios del Estado turco entre los que se encuentra el Estado español en términos militares, de colaboraciones económicas y buenas relaciones políticas, que deben cesar ante la barbarie perpetrada por el fascismo turco.

¡NO A LA GUERRA CONTRA LA REVOLUCIÓN EN ROJAVA!

¡NO AL GENOCIDIO CONTRA EL PUEBLO KURDO!

¡ALTO A LA INVASIÓN MILITAR TURCA!

Print Friendly, PDF & Email
Share This
A %d blogueros les gusta esto: