AHT GELDITU! ELKARLANAK URUMEAKO BAILARAN “EUSKAL Y”AREN OBRAK KALTETURIKO EREMURA MOBILIZAZIO NAZIONALA DEITU DU EKAINAREN 2AN:

Ekainak 2 larunbatean, AHT GELDITU! Elkarlanak mobilizazio nazionala deitu du Hernanin “Euskal Y”-aren eraikuntza-lanek kalteturiko eremuan giza-kate bat eginez ekonomian, jendartean eta ingurugiroan kalte larriak eragiten ari den makro-proiektu hori geldi dadin aldarrikatzeko. Hori dela eta, arratsaldeko 17’00etan Hernaniko Osinaga auzoko Elorrabi sagardotegiko aparkalekutik abiatuta egingo den mobilizazio honetan parte hartzeko dei egiten diegu AHTren aurkako iritzia duten pertsona eta erakunde guztiei. Hain zuzen, herriaren erdialdetik 2 kilometrotara dago AHTren obrak kalteturiko Elorrabiko erribera hori, eta bertan, AHTa salatzeko egun berean herrian antolatu den Urumeako ibaiaren jaitsierari babesa emateko ibaiertzean 15’30etarik aurrera egingo den elkarretaratzearen ondoren, 17’00etan abiatuko da AHTak Hernaniko Osinaga auzoan kalteturiko sagagardotegi eta baserri lurrak bidez-bide inguratuko dituen giza-katea. Hortaz, ahalik eta herritar gehien mobilizazio egun honetara biltzeko dei egiten dugu, AHTren eraikuntza-lanek Urumea bailarako bazter hauetan eragiten ari diren hondamena bertatik bertara salatzeko eta proiektu txikitzaile honen aurkako herritarren errefusapena adierazteko. Egun honek, bestalde, protestan parte hartzeko aukera desberdinak emango ditu, bai Hernaniko AHTren aurkako taldeak deituta Ereñozutik goizeko 11ak aldera abiatuko den Urumearen jaitsierara bilduz eta bai arratsaldeko 17’00etan Elorrabitik abiatuta AHTren obrak kalteturiko ingurura egingo den giza-katean parte hartuz. Oinezko martxa hori Karabelgo zubian amaituko da, eta hor ibaiaren jaitsierako baltseroek egingo duten kalejirarekin elkartuta, herri-gunean AHTren aurka manifestatuko gara.
Ekainaren 2an mobilizatzeko deialdia egitearekin batera, AHT GELDITU! Elkarlanak gogor salatu nahi du Gasteizko, Iruñeko eta Espainiako Gobernuek, murrizketa sozial izugarriak pairatzen ari garen une honetan, 831 milioi euro inguru xahutu asmo dutela aurten AHTren lanetan: horietatik 695 milioi euro “Euskal Y”-an eta beste 136 milioi euro Nafar Korridorean. Hots, jendarteak dauzkan behar ekonomiko, sozial eta kulturalak aintzat hartu gabe eta ingurumenari izugarrizko kaltea eraginez, “inbertsio” publikoa delakoaren osoaren %60 baino gehiago AHTren obran alperrikaltzera doaz. Esan nahi baita, gutxi axola zaizkiela murriztuak izaten ari diren edota zuzenean bete gabe gelditzen ari diren behar sozialak, etxebizitzari, hezkuntzari edota osasunari dagozkionak, baita bizi garen lurralde aski hondatuan AHTren lanekin eragiten ari diren itzulerarik gabeko kalteak ere. Era eskandalagarrian, geroz eta handiagoa da AHTren lanetan egiten den gastua eta egitasmo honen “arrakasta” eraikitzen ari diren kilometroen kopuruan neurtzen dela ematen du besterik gabe, gobernuek krisiaren kostuak sektore herrikoien bizkarretan kargatzen dituzten eta eguneroko bidegabekeriak gogortzen doazen bitartean. Horregatik, gobernuek AHTan egiten ari diren baliabide publikoen xahuketa itzel hori salatzen dugu, ingurumenari kalte latzak eragiteaz gain jadanik ondorio sozial oso larriak ere ekarri dituelako berekin, egitasmo erraldoi horren funtsezko izaera anti-soziala, anti-ekologikoa eta xahutzailea ageriagoan jarriz.
Horrenbestez, AHT GELDITU! Elkarlanak berriro dio arrazoi asko dagoela egitasmo honen obrak gelditzeko eta AHTa sekula abian jarri behar ez den munstrokeria bat dela esateko. Besteak beste, “Euskal Y”-aren errentagarritasun ekonomikoa eta AHTren erabilgarritasun soziala hutsak izateaz gain, jendartean inolako adostasunik eta zilegitasun publikorik gabeko azpiegitura handi horren eraikuntzak eta funtzionamenduak zuzenean kalteturiko herrien ingurumenari eta bizi-kalitateari eragindako kalte latzak azpimarratu behar dira. Honi dagokionean, AHTren eraikuntza-lanek lurraldearen kudeaketan herrien eta udalen subiranotasuna zeharo zapuztuz nola aurrera darraiten ikustea baino gauza iraingarriagorik ez dago: Hernaniko udalerrian, kasu, AHTren inpaktu bortitza dela-eta Urumea bailaran eta Onddi-Adarra mendi magalean ongi kontserbaturiko nekazaritzarako lur-eremuak eta baserrialdeak duela zenbait astez geroztik erabat degradatuak izaten ari dira. Herri-ondare aparta eta Gipuzkoako nekazaritza-zonarik onenetakoa den ingurune hori gupidarik gabe suntsitua, zatikatua eta hormigonatua izaten ari da, paisaiari kolpe latza emanez eta bertakoek hain gogoko duten natur zein baserri giroko ingurune horren hondamena eraginez; eta galera honi AHTren egitasmoak Urumea ibaiaren ibaiertzetan eta erriberetan eragindako suntsiketa gehitu beharko zaio gero, non azpiegitura handi hori itzelezko aberrazio urbanistikoa izango den, bailara erabat erdibituko duen porlanezko itzelezko langa artifizial bat altxatuz Urumea behin eta berriz gurutzatuko duten biadukto eskergekin. Ez alperrik, Eusko Jaurlaitzak berak “Euskal Y-aren egitasmo osoko inpaktu handiena eta garrantzitsuena” Urumea bailaran sortaraziko zela onartu egin zuen, egitasmoak eragindako kalteen berebiziko larritasuna aitortuz. Bestela esateko, AHTren megalomaniak lurraldea suntsitzen du eta Urumea garraio azpiegitura handien eragipean itota eta setiatuta geratzen ari da, harik eta Urumeako Autobidearen, A-8 Autopistaren Bigarren Gerrikoaren eta orain “Euskal Y”-aren pilaketarekin, bailara beldurgarrizko zonalde periferiko eta gris batean bihurtu arte, lurraldearen natur balioei nahiz landa eremuko ondasunei eta beraz herri osoari galera nabarmena ekarrita.
Horregatik guztiagatik, Elkarlan honek AHTren zentzugabekeria ekologikoa, soziala eta ekonomikoa berriro ere salatu eta berori geldiarazteko borrokarekin aurrera segitzeak duen garrantzia azpimarratu nahi du. Izan ere, AHTren aurkako erantzuna gure ustez etorkizunari begira egindako apostu bat ere bada, hain zuzen ere ekologikoki jasangaitza den eta sozialki geroz eta gehiago zalantzan jartzen ari den egungo eredu ekonomiko eta sozialaren eraldaketa sakon baten alde egindako apostua. Hau da, auzi honetan gure herriarentzat nahi dugun garapen-ereduaren, lurralde antolaketaren eta, azken batean, jendarte ereduaren giltzarrietako asko gordetzen dira. Eta ondorioz, gaur egun  sistema kapitalistaren aurrean bestelako alternatibak eraikitzeaz eta euskal herritarrek beren etorkizunaren gainean  erabakitzeko duten gaitasunaz zuzenki geroz eta gehiago hitzegiten denean, ezin dugu ingurumenean eta gizartean dituen eragin bortitzengatik eta bere kostu ekonomikoen tamaina itzelarengatik gure herriarentzat edonolako gizarte eta ekonomia eredu alternatibo hipotekatzea dakarren megaproiektu horren inposizioa onartu.
Hori denagatik, ekainaren 2an Hernanin AHTren obrek kalteturiko eremura egingo den mobilizazioan parte hartzeko dei egiten dugu.

Sostengu bilketa eta deialdia zabaltzeko laguntza:

           Ekainaren 2an Hernanin egingo den mobilizazioaren deialdia sostengua eman nahi dioten era guztietako talde eta erakundeen atxikimenduei zabalaik dago.
Bestalde, deialdia zabaltzeko materiala eskuratu nahi baduzue (kartelak, hitzaldien egitarauaren trptikoak…), harremanetan jar zaitezte.
Zuen parte hartzea espero dugu beraz, baita zuek informatu eta animatuko dituzen lagunena ere.

AHTren kontrako 11 aurkari epaituko dituzte maiatzaren 29an Donostian:

           Halaber, AHT GELDITU! Elkarlanak datorren maiatzaren 29an Donostian epaituko dituzten AHTren kontrako 11 aurkariekiko elkartasuna agertzen du. Auziperatuei 2 urtetik gorako espetxe zigorrak eskatzen dizkiete 2008ko abuztuaren 3an hiri-erdialdean egin zen AHTren kontrako protesta ekintza batean parte hartzeagatik. Epaiketa 10etan hasiko da. Hori dela eta, epaitegiaren aurrean goizeko 9’30etatik aurrera egingo den sostengu kontzentraziora biltzeko dei egiten dugu. Izan ere, epaiketa honen harira, bai eta Yolanda Barcina nafar lehendakariari tartak botatzeagatik Espainiako Entzutegi Nazionalean 4 eta 10 urte bitarteko espetxe zigor neurrigabekoak eskatzen dizkieten AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduko lau ekintzaileen kasuan ere, gobernuek borroka sozialekiko errepresioa gogortzen ari direla salatzen dugu, herritarren askatasuna are gehiago murriztuz eta desobedientzia zibilia kriminalizatuz.

Desjabetzen aurkako kontzentrazioak:
-Adunan, maiatzaren 23an, goizeko 8’30etan Udaletxearen atarian.
-Andoainen, maiatzaren 29an, 8’30etan Udaletxearen aurrean.

“Rio+20” Garapen Iraunkorraren Gailurrari erantzuteko eta Val Susako NO TAV Mugimenduaren irakaspenak partekatzeko hitzaldi zikloa antolatu du Elkarlanak:

Azkenik, egun horietan hainbat herritan hitzaldiak eta eztabaidak antolatu ditu Elkarlanak, ekainean ospatuko den Nazio Batuen “Rio+20” Garapen Iraunkorraren Gailurrari erantzuteko eta Val Susako NO TAV mugimenduarekin bat egiteko. “Garapen Iraunkorraren mitoa hutsik. AHT GELDITU!” izenburupean egingo den hitzaldi ziklo honekin, Val Susako AHTren aurkako mugimenduaren irakaspenak partekatu eta nazioarte mailan “Rio+20” Lurraren Gailurra dela eta sortu diren ekimen eta ahots kritikoekin bat egingo dugu, hain zuzen ere azken 20 urteotan hainbeste entzundako garapen iraunkorraren eta kapitalismo berdearen aldeko diskurtso ofizialen atzean, mundo osoan ezin konta ahala iharduera eta politika erasokor ezkutatu dela agerian jartzeko (egitaraua ikus).
Urrunera joan gabe, agintari gehienen esanetan AHTa eta Jaizkibelgo Superportua “jasangarriak” lirateke, baita azken aldian Gipuzkoan azpiegituren inguruko eztabaidan arreta bizia bereganatu duen errauskailua ere noski. Azken honi gagozkiola, AHT GELDITU! Elkarlanak Zubietako errauskailuaren egitasmoa behin-betiko albora uzteko eskaerarekin bat egiten du, hondakinen errausketa oso kutsakorra, zentralizatzailea eta xahutzailea izateaz gain, FCC eta Cementos Portland bezalako industri korporazio eta eragile pribatu boteretsuen interesei men egiten dielako; aldiz, atez-ateko hondakinen gaikako bilketa sustatu behar dela uste dugu, batetik birziklapen emaitzarik onenak ematen dituen sistema delako, eta bestetik, oso nabarmenki gainera, hainbeste hondakin kaltegarri sortzen dituzten egungo produkzio-era eta ohitura kontsumistak zalantzan jartzera eramanik egundoko balio pedagogikoa duelako, atez-atekoak zaborren arazoari konponbidea emateko denon ardura komunari dei egin eta beste modu batean bizitzera gonbidatzen bait gaitu.

Hitzaldi zikloaren egitaraua:

Maiatzak 27 Igandea:

Donostiako Kortxoenea Gaztetxean: Val Susako NO TAV Mugimenduko kideen hitzaldia. 18’00tan.

Maiatzak 28 Astelehena:

Basauriko Gaztetxean: Val Susako NO TAV Mugimenduko kiden hitzaldia. 19’00tan

Maiatzak 28 Astelehena:

Bilboko la Bolsan: “Rio+20: Del desarrollo sostenible a la economía verde”. Iñaki Barcena. 19’00tan.

Maiatzak 29 Asteartea:

Iruñeako Zabaldin (K/Nabarreria): Val Susako NO TAV Mugimenduko kideen hitzaldia. 19’30tan.

Maiatzak 29 Asteartea:

Bilboko La Bolsan, “Estrategias ante las grandes infraestructuras” hitzaldia: Mugitu!, Fracking Ez Aaraba eta DOT-Desazkundea. 19’00tan.

Maiatzak 30 Asteazkena:

Iruñeako Herriko Tabernan (K/Karmen): “AHT ETA DESOBEDIENTZIA ZIBILA”, Mugitu! Mugimenduko kide baten hitzaldia eta solasaldia. 7etan.

Maiatzak 30 Asteazkena:

Bilboko la Bolsan: “Alternativas locales”. Atez-Atekoa, Energia Gara, EHNE.

Maiatzak 31 Osteguna:

Tolosako kultur Etxean: “GAS FRACKING”-ari buruzko hitzaldia, “Fracking Ez Araba” taldearen eskutik. 7etan.

Maiatzak 31 Osteguna:

Bilboko Ekoetxean: Euskal ekonomiak bioanizatsunean duen eraginari buruzko DVD emanaldia. 19’00tan.

Ekainak 1 Ostirala:

Donostiako Okendo Kultur Etxean: “DESOBEDIENTZIA ZIBILA: Mugitu eta AHTri Desobeditu”, AHTren aurkako “tartalari”en hitzaldia. 7etan.

Ekainak 3 Igandea:

Iruñeako Errotaberri Elkartean (Errotxapea): “ZIZTADAK” dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia: 30 urteko desobedientzia Euskal Herrian. Hizlariak: Mugitu!ko kide bat, intsumiso bat eta abokatu bat. 17’00tan.

Ekainak 4 Astelehena:

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean: “CUMBRE RIO+20 Y TAV: ¿Qué han significado 20 años de desarrollo sostenible?”. Yayo Herrero, Ecologistas en Acción erakundeko kidearen hitzaldia. 7tan.

Ekainak 5 Asteartea:

Bergarako Irizar Jauregian: “ALTERNATIBAK BESTE BIZI EREDU BATERANTZ”, Ipar Euskal herriko Bizi! Mugimendua, Auzolan eta nekazaritza kooperatiba baten eskutik hitzaldia. 7tan.

Ekainak 6 Asteazkena:

Oñatiko Kultur Etxean: “DESMONTANDO EL CAPITALISMO VERDE”, Yayo Herrero, Ecologistas en Acción erakundeko kidearen hitzaldia. 18’30tan.



AHT GELDITU! ELKARLANA CONVOCA EL 2 DE JUNIO UNA MOVILIZACION NACIONAL A LA ZONA AFECTADA POR LAS OBRAS DE LA “Y VASCA” EN EL VALLE DEL URUMEA:

El sábado 2 de junio, la coordinadora opositora al TAV AHT GELDITU! Elkarlana convoca una movilización nacional que se desarrollará realizando una cadena humana en la zona afectada por las obras de la “Y vasca” en Hernani, donde nos manifestaremos en exigencia de la paralización de este macro-proyecto debido a sus gravísimos impactos económicos, sociales y ambientales. Nos dirigimos por ello a todas las personas y organizaciones contrarias al TAV para que participen en esta movilización que dará comienzo a las 17’00h en el aparcamiento de la sidrería Elorrabi del Bº Osinaga de Hernani (situada a 2 Kms del casco urbano), lugar en el que se llevará a cabo a partir de las 15’30h una concentración de apoyo a la bajada del río Urumea organizada este año a nivel local en denuncia del TAV y a las 17’00h se iniciará la marcha que recorrerá en forma de cadena humana los caminos públicos de la zona de sidrerías y caseríos afectados de Osinaga para manifestar el rechazo popular al TAV y denunciar el fuerte impacto que las obras de esta destructiva infraestructura están ocasionando en este entorno del Valle de Urumea. Hacemos por tanto un llamamiento a reunir una gran participación popular en esta jornada de movilización que ofrecerá además diferentes formas de participar, pudiéndose tomar parte tanto en la bajada del Urumea organizada por el grupo contra el TAV de Hernani partiendo hacia las 11h desde Ereñozu, como en la cadena humana a la zona afectada que saldrá a las 17’00h desde Elorrabi. Una vez finalizada la marcha en el puente de Karabel, ésta se sumará a la kalejira de los balseros para manifestarnos contra el TAV por las calles de la localidad.
A la hora de hacer este llamamiento a movilizarse el 2 de junio, AHT GELDITU! denuncia enérgicamente que el Gobierno Vasco, el Navarro y el Estado español han aprobado gastar este año, en un contexto de recortes sociales generalizados, alrededor de 831 millones de euros en las obras del TAV –de los que 695 millones van destinados a la “Y vasca” y 136 millones al corredor navarro–, despilfarrando más del 60% de la llamada “inversión” pública en las obras del TAV sin tener en cuenta las necesidades de tipo social, económico y cultural que tiene la sociedad, ni el ataque que está sufriendo nuestro medio ambiente. Es decir que poco les importan las necesidades sociales en vivienda, educación o salud que se quedan sin cubrir y  claramente se verán perjudicadas, ni los daños irreparables que las obras del TAV están ocasionando en el ya demasiado castigado territorio que habitamos. Al contrario, el gasto en las obras del TAV es escandalosamente cada vez mayor y su “éxito” parece medirse sin otra consideración que la del número de kilómetros en construcción, mientras que los gobiernos descargan en los sectores populares los costos de la crisis y se endurece la totalidad de las injusticias cotidianas. Por ello denunciamos que el enorme derroche de recursos públicos cometido por los gobiernos en el TAV está teniendo ya consecuencias no solo ambientales sino también sociales muy graves, poniendo aún más si cabe en evidencia el carácter anti-social, anti-ecológico y despilfarrador de esta gigantesca infraestructura.
En este sentido, AHT GELDITU! sostiene que a día de hoy son múltiples las razones por las que las obras deben paralizarse y entendemos que el TAV no debe funcionar jamás. Además de la nula rentabilidad económica de la “Y vasca” y de la escasa utilidad social del TAV, hay que resaltar la degradación ambiental y los graves impactos que la construcción y el funcionamiento de esta infraestructura provoca sobre el entorno y la calidad de vida de las localidades directamente afectadas. A este respecto, hoy queremos denunciar que las obras de este proyecto, impuesto a pesar de una falta total de consenso social y de legitimidad pública, continúan impunemente su marcha vulnerando completamente la soberanía popular y municipal en la gestión del territorio: este es el caso del municipio de Hernani, donde las obras de la “Y vasca” afectan a toda una serie de espacios rurales bien conservados del Valle del Urumea y de las faldas del macizo Onddi-Adarra que están siendo gravemente deteriorados por el fuerte impacto del TAV. Desde hace semanas estos espacios que constituyen un patrimonio común de toda la población y unas de las mejores zonas agrarias de Gipuzkoa están siendo destruidos, fragmentados y hormigonados, ocasionando un fuerte impacto paisajístico y la degradación de lugares apreciados por su valor como patrimonio natural o rural; a lo que hay que sumar los graves impactos del proyecto del TAV en las márgenes fluviales y riberas del río Urumea, donde esta gran infraestructura representará a lo largo de varios kilómetros una aberración urbanística, una enorme barrera artificial de hormigón que dividirá profundamente el valle al cruzarlo sucesivas veces mediante grandes viaductos. No en vano, el propio Gobierno Vasco llegó a reconocer que en el Valle del Urumea se producía “la mayor y más importante afección del proyecto de la Y vasca”, poniendo de manifiesto el carácter especialmente destructivo de su construcción. En suma, la megalomanía del TAV destruye el territorio y dará al Valle del Urumea, estrangulado y asediado por el despliegue de grandes infraestructuras de transporte como el Segundo Cinturón, la Autovía y ahora la “Y vasca”, un carácter horrorosamente unitario y gris que lo convertirán en una monstruosa zona periférica, provocando gravísimos perjuicios tanto para el entorno rural y la riqueza natural de territorio como para la colectividad.
Con todo ello, AHT GELDITU! denuncia nuevamente la aberración económica, ecológica y social que supone el TAV y quiere también subrayar la importancia de seguir luchando por su paralización. En efecto, manifestamos que dentro de esta cuestión se encierran muchas de las claves del modelo de desarrollo, de ordenación del territorio y, en definitiva de sociedad que queremos para nuestro país. De manera que la respuesta popular al TAV es también a nuestro entender una apuesta de futuro por la transformación profunda del actual modelo económico y social ecológicamente insostenible y socialmente cada vez más cuestionado. Es decir, cuando hoy en día se habla justamente cada vez más de crear alternativas al sistema capitalista y de la capacidad de la sociedad vasca para decidir su futuro, no podemos desde luego permitir la imposición de este megaproyecto que por sus afecciones ambientales, sociales y costes económicos de una escala no conocida hasta el momento, supone hipotecar cualquier modelo socio-económico alternativo para nuestro pueblo.
Por ello, llamamos a participar en la movilización a la zona de obras de la “Y vasca” que tendrá lugar el 2 de junio en Hernani.

Recogida de adhesiones y divulgación de la convocatoria en vuestro entorno:

           La convocatoria de la movilización del 2 de junio en Hernani está abierta a la adhesión de todos los grupos y organizaciones que deseen mostrar su apoyo.
Asimismo, si quereis obtener material (carteles, trípticos del programa de charlas…) para divulgar esta iniciativa, poneros en contacto.
Esperamos por tanto vuestra participación y os pedimos difundir este llamamiento en vuestro entorno.

Nuevo juicio contra 11 opositores al TAV el 29 de mayo en Donostia:

           Asimismo, AHT GELDITU! muestra su solidaridad con las 11 personas y opositores al TAV que serán juzgadas el próximo 29 de mayo en Donostia, con demandas de hasta más de 2 años de prisión a raíz de una acción de protesta contra el TAV llevada a cabo el 3 de agosto de 2008 en el centro de la ciudad. El juicio comenzará a las 10h. Llamamos por ello por ello a unirse a la concentración de apoyo que se realizará a partir de las 9’30h ante el Juzgado para denunciar en relación a este proceso, igual que en el caso de los cuatro activistas del movimiento de desobediencia al TAV Mugitu! que se enfrentan en la Audiencia Nacional a desorbitadas penas de 4 a 10 años de cárcel por el lanzamiento de tartas sobre la presidenta navarra Yolanda Barcina, que los gobiernos recurren a intensificar la represión contra las luchas sociales, recortando aún más las libertades y criminalizando la desobediencia civil.

Concentraciones contra las expropiaciones:
-Aduna, 23 de mayo a las 8’30h ante el ayuntamiento.
-Andoain, 29 de mayo a las 8’30 ante el ayuntamiento.

Ciclo de charlas en contestación a la Cumbre Rio+20 y del Movimiento NO TAV de Val Susa:

Finalmente, anunciamos que además de estas movilizaciones se realizarán alrededor de las mismas fechas diferentes charlas y actividades de debate, organizadas en varias localidades con el título “Desmontando el mito del Desarrollo Sostenible. AHT GELDITU!”. En este ciclo de charlas compartiremos las enseñanzas del Movimiento NO TAV de Val Susa (Italia) y nos uniremos a las iniciativas y voces críticas surgidas a nivel internacional en contestación a la Conferencia de las Naciones Unidas sobre el Desarrollo Sostenible o Rio+20 que se celebrará en junio, evidenciando que tras los discursos oficiales a favor del desarrollo sostenible y el capitalismo verde se han ocultado en los 20 últimos años una infinidad de intervenciones y políticas destructivas en todo el mundo (ver programa).
Sin ir más lejos, en boca de la mayor parte de los dirigentes, incluso el TAV y el Superpuerto de Jaizkibel han sido calificados de “sostenibles”, por no hablar de otros ejemplos como el de la incineradora que en los últimos tiempos está centrando el debate sobre las infraestructuras en Gipuzkoa. Respecto a lo cual, AHT GELDITU! Elkarlana se declara a favor de la paralización definitiva de la incineradora de Zubieta porque la incineración de los residuos urbanos es altamente contaminante, centralizadora y fomenta el despilfarro en beneficio de poderosos intereses privados y de corporaciones industriales como la FCC y Cementos Portland; en cambio, manifestamos nuestro apoyo a la recogida selectiva de las basuras Puerta a Puerta porque es el sistema que mejores resultados de reciclaje presenta y tiene además un gran valor pedagógico al cuestionar los hábitos consumistas y el actual modelo de producción que generan la acumulación de residuos nocivos, invitando por tanto a vivir de otro modo y a resolver el problema de las basuras bajo una común responsabilidad.

Programa del ciclo de charlas:

Domingo 27 de Mayo:

Gaztetxe Kortxoenea de Donostia: Charla de miembros del Movimiento NO TAV de Val Susa. 18’00h.

Lunes 28 de Mayo:

Gaztetxe de Basauri: Charla de miembros del Movimiento NO TAV de Val Susa. 19’00h.

Lunes 28 de mayo:

La Bolsa de Bilbao: “Rio+20: Del desarrollo sostenible a la economía verde”. Iñaki Barcena. 19’00h.

Martes 29 de Mayo:

Zabaldi de Iruñea (C/Navarreria): Charla de miembros del Movimiento NO TAV de Val Susa. 19’30h.

Martes 29 de Mayo:

La Bolsa de Bilbao: “Estrategias ante las grandes infraestructuras”. Mugitu!, Fracking Ez Araba, DOT-esazkundea.

Miercoles 30 de Mayo:

Herriko Taberna de Iruñea (C/Carmen): “TAV y Desobediencia Civil”. Charla de miembros del movimiento Mugitu!. 19’00h.

Miercoles 30 de Mayo:

La Bolsa de Bilbao: “Alternativas locales”. Puerta a Puerta, Energia Gara, EHNE. 19’00h.

Jueves 31 de Mayo:

Kultur Etxea de Tolosa: Charla sobre “GAS FRACKING” a cargo del colectivo “Fracking Ez Araba”. 19’00h.

Jueves 31 de Mayo:

Ekoetxea de Bilbao: Proyección de DVD sobre el impacto de la economía vasca en la biodiversidad. 19’00h.

Viernes 1 de Junio:

Casa de Cultura Okendo de Donostia: “Desobediencia Civil: Mugitu! y desobediencia al TAV”. Charla de los “tartalaris” anti-TAV. 19’00h.

Domingo 3 de Junio:

Errotaberri Elkartea de Iruñea (Rotxapea): Proyección del documental “ZIZTADAK” y tertulia: 30 años de desobediencia en Euskal Herria. Ponentes: un miembro de Mugitu!, un insumiso y un abogado. 17’00h.

Lunes 4 de junio:

Centro Koldo Mitxelena de Donostia:: “CUMBRE RIO+20 Y TAV: ¿Qué han significado 20 años de desarrollo sostenible?”. Charla de Yayo Herrero, miembro de Ecologistas en Acción. 19’00h.

Martes 5 de junio:

Irizar Jauregia de Bergaran: “ALTERNATIVAS PARA UN MODELO DE VIDA DIFERENTE”. Mesa redonda con el movimiento Bizi! de Iparralde, Auzolan y una cooperativa agraria. 19’00h.

Miercoles 6 de junio:

Kultur Etxea de Oñati: “DESMONTANDO EL CAPITALISMO VERDE”. Charla de Yayo Herrero (Ecologistas en Acción). 18’30h.