ABERRI EGUNA/ Por el derecho de decisión

Tamaño Texto-+=

Igande honetan, Apirilak 21, Aberri Eguna ospatzen da urtero bezala Euskal Herriko zazpi lurraldeetan. Historikoki, Aberri Egunean autodeterminazioaren eskubide nazionala aldarrikatzen da. Data garrantzitsu bat da gure burujabetza eta gure herriaren etorkizuna erabakitzeko eskubidearen bitartez demokraziaren mugak zabaltzeko asmoa daukagun guztiontzat. Aurten gainera garrantzia berezia du eskuin muturraren gorakadagatik eta honek estatuan 78 erregimenaren bira autoritarioa dakarrelako.

EAJ-k egun hau handikeria nazionalista eta postureo independentista egiteko aprobetxatzen du, autonomismoan eroso egon eta erregimenaren makuilu papera betetzen duen bitartean dagokion alderdiarekin (PP-PSOE), egungo status quo-a mantentzeko ezinbesteko euskarria izanik kontzesio kosmetikoen truk. EAJ ez da inoiz nahi demokratiko eta sozialen benetako aliatu izango, ordezkatzen dituen interesak ez daukate zerikusirik klase popularren interesekin. Hau ez luke inork inoiz ahaztu behar.

Inboluzio demokratikoa ematen ari den ziklo baten barnean gaude, esparru politiko guztia posizio atzerakoietara higitzen: Catalunyan eman diren zilegizko nahi demokratikoak era basatian zapalduak izan dira indar polizial eta judizialen eskutik, Altsasuko taberna baten izandako borroka zigor eredugarri baten bilakatu dute gazte batzuei sekulako espetxe-zigorrak ezarriz, estatuko botere faktikoak era nabarmenean birzentralizazio autoritario baten alde egin dute.

Eskuinen eraso hauen aurrean ezinbestekoa da erregimenaren krisiari irteera demokratiko bat ematea eta horregaitik Antikapitalistaketik apustua egiten dugu egun honetan politika egiteko inboluzio honen aurka eta mahai gainean subiranotasun popularrean oinarritutako irteera bat eraikitzeko, dena erabaki ahal izateko. Erabakitzeko eskubidean sinistu eta erabili nahi dugun pertsona eta indar guztion artean, aniztasun eta pluralitatetik eraikitzen den burujabetza bat, demokrazia lokarritzat duten borroken batasunetik. Soilik lurraldetasunera mugatzen ez den autodeterminazio bat defendatuz, maila popularrean eztabaida planteatuz eredu sozial eta ekonomikoan aurrera egiteko. Autodeterminazio bat behekoetatik behekoentzat.


Este Domingo, 21 de Abril, se celebra como cada año el Aberri Eguna en las siete provincias que conforman Euskal Herria, día en el que históricamente se celebra la reivindicación del derecho nacional a la autodeterminación. Es una fecha importante para todas aquellas que aspiramos a ampliar los límites democráticos afirmando nuestra soberanía y derecho a decidir nuestro futuro como pueblo; cobrando este año especial relevancia debido al ascenso de la extrema derecha y el giro autoritario del régimen del 78 que ésta conlleva en el estado.

Mientras el PNV aprovecha este día para su fasto nacionalista y postureo independentista, se encuentra cómodo en el autonomismo a la vez que sirve como muleta del régimen con el partido de turno (PP-PSOE), siendo un pilar fundamental para el mantenimiento del actual status quo a cambio de concesiones cosméticas. El PNV nunca será un aliado verdadero a las aspiraciones democráticas y sociales, pues su intereses nada tienen que ver con los y las de abajo. Esto es algo que nunca debería nadie olvidar.

Nos encontramos en un ciclo de involución democrática donde todo el arco político se desplaza a posiciones más reaccionarias. Un contexto en donde las legítimas aspiraciones de democracia en Catalunya se han visto brutalmente reprimidas a nivel policial y judicial, donde se trata de castigar de manera ejemplar encarcelando a jóvenes por una pelea de bar en Altsasu, donde los poderes fácticos del estado se inclinan claramente por una recentralización autoritaria.

Ante esta ofensiva de las derechas es especialmente crítico defender una salida democrática a la crisis de régimen y es por ello que desde Antikapitalistak apostamos por hacer de esta fecha un día para hacer política contra esta involución y poner sobre la mesa una salida basada en la soberanía popular para poder decidirlo todo. Una soberanía que se construya desde la pluralidad de todas las personas y fuerzas que creamos en el derecho a decidir y queramos ejercerla, desde la unión de las luchas que tengan en la democracia su nexo común. Una autodeterminación que no se circunscriba solo a lo territorial, sino que plantee el debate a nivel popular y avance en el modelo social y económico. Una autodeterminación desde y para las de abajo.

Print Friendly, PDF & Email
Share This
A %d blogueros les gusta esto: