(Abajo en castellano)—–

Igande honetan, apirilak 12, urtero bezala Aberri Eguna ospatzen da Euskal Herria osatzen duten zazpi probintzietan, burujabetza nazionalerako eskubidea aldarrikatzen dugun eguna. Muga demokratikoak zabaltzeko asmoa duten guztientzako data garrantzitsua da, gure etorkizuna herri bezala erabakitzeko dugun eskubidea aldarrikatzeko.

Aurten gainera Covid19 mundu pandemiak markatuta dator. Oraindik ezezaguna zaigu pandemiak eragingo duen osasun-krisiaren inpaktua zein izango den, baita ere dakarren krisi ekonomikoa eta sozialaren norainokoa zein izango den. Mundu mailan, munduaren begien aurrean erakustsi du kapitalismoaren gainbehera. Osasun sistema publikoek, pribatizazioek eragindako prekarizazioak eraginda eta osasuna negozio kapitalista bezala baliatuta, kutsatutako jende ugariz gainezka egin dute. Kapitalismoa sistema harraparia da, eta koronabirusen krisiarekin gizateriaren existentziaren krisia eta bizitza beraren hauskortasuna eragin ditu. Krisi humanitario, eko-sozial eta klimatiko baten aurrean gaude.

Estatuak alarma estatua deklaratu zuen askatasun zibilen inguruan horizonte beltz bat irekiz. Gaur egun herritarrak infantilizatu gaituzte eta normalizatuta dago, normalizatu nahi da, autoritarismoa, Estatuaren zentralizazioa eta militarismoa. Pandemia honek erakutsi du nor diren solidaritatearen benetako arkitektoak (osasun arloko langileak, zaintzaileak, elikadura katea, suhiltzaileak …) eta aspaldiko lelo hori “Herriak bakarrik salbatzen du herria”.

Eta Euskal Herrian, berriro ere baieztatzen dugu ez garela oasi bat. EAEn, Urkulluren exekutiboak berandu eta oker hartu ditu erabakiak, eta beti Espainiako gobernuak hartutako erabakien harira. Hala eta guztiz ere, Eusko Jaurlaritzak eta EAEko eta Nafarroako erakunde gorenak mobilizatu egin dira kapitalaren alde, euren immunitatea bermatzeko, eta osasuna, pertsonek bizitza duina izateko eskubidea eta bizitza beraren aurka. EAJ eta Geroa Bai (EAJren marka Nafarroan) “euskal subiranotasun nazionalaren interferentzia” den funtsezkoak ez diren jarduera ekonomikoak bertan behera uzteko dekretuaren aurka borrokatzeko mobilizatu dira. “Oso espainiarrak” diren lan erreforma, pribatizazioak, langile klasearen aurkako lege ekonomiko kaltegarriak etabar ez dira inoiz jeltzaleentzat kontraesana izan.

EAJ-k egun hau handikeria nazionalista eta postureo independentista egiteko aprobetxatzen du, autonomismoan eroso egon eta erregimenaren makuilu papera betetzen duen bitartean dagokion alderdiarekin (PP-PSOE), egungo status quo-a mantentzeko ezinbesteko euskarria izanik kontzesio kosmetikoen truk. EAJ ez da inoiz nahi demokratiko eta sozialen benetako aliatu izango, ordezkatzen dituen interesak ez daukate zerikusirik klase popularren interesekin. Hau ez luke inork inoiz ahaztu behar.

Baina aitortu behar dugu, alarma estatua ezartzen duen Errege Dekretuak Euskal Herriaren burujabetzaren mugak azaldu dituela. Segundu batean, “munduko autonomia garatuenaren” burujabetasuna Espainiako koroaren eta konstituzioaren menpe jarri zen. EAEko eta Nafarroako foru erkidegoak agintari gorenak gobernatzaile zibilak dira.

Guk uste dugu, premiarik gabe, birusaren hedatzea eusteko osasun gomendioak betetzea garrantzitsua bait da, ezker alternatiboko indarrek lurralde ereduari aurre egin beharko diogula. Errepublika konfederala, subiranotasun partekatuak dituena, non gure burua errepublika konfederatua bezala aldarrikatzen dugu.

Gure herriaren borrokaren historiak, eta Kataluniako herriarena, zuri beltz jarri du herrien burujabetzak 1978an ezarritako ereduari aurre egin beharko diola eta Estatu espainiarreko herrien borroka bateratua eta solidarioa soilik izango dela gai eredu nazional-zentralista apurtzeko eta gure herrien askatasun bideak irekitzeko.

Inboluzio demokratiko ziklo batean gaude, non arku politiko osoa jarrera erreakzionatzaileagoetara jo duen. Alarma Estatuaren menpe Katalunia eta Euskal Herriaren nahi demokraiko zilegiak bortizki erreprimituak izan dira eta hainbat instituziok, alderdi politiko eta ezkerra oro har kolpatuta utzi ditu, non estatuaren ahalmen faktikoak argi eta garbi bideratu dira rezentralizazio autoritario batera.

Euskal Herria ez da oasia; Euskal Herriko ezkerreko indar guztiei (alderdiak, sindikatuak, aktibistak …) esaten diegu Euskal Herria ez dela uharte bat. Bizi baldintza duinen aldeko borroka, lan eskubide justuak, eta hezkuntza sistema, RGI eta zerbitzu eta prestazio publikoak ahaztu gabe, osasun sistema publikoa indartzen duen aberastasunaren banaketa justua, Espainiako lurralde mailan ere jokatzen da.

Euskal Herrian gainontzeko lekuetan gertatzen den bezala, nazio mailako bi eraikuntza-proiektu daude aurrez aurre, haien interes ekonomikoak “defendatzen” dituena bat, eta behekoentzat Euskal Herria eraiki nahi duena bestea. Gure subiranotasun nazionala indartzen dugun bitartean Estatu espainiarreko gainerako lurraldeekin klase, borroka eta anaitasun lankidetzak lotu eta saretzeko modua aurkitu behar dugu.

Rezentralizazio eraso hauen aurrean Antikapitalistaketik apustua egiten dugu egun honetan politika egiteko inboluzio honen aurka eta mahai gainean subiranotasun popularrean oinarritutako irteera bat eraikitzeko, dena erabaki ahal izateko. Erabakitzeko eskubidean sinistu eta erabili nahi dugun pertsona eta indar guztion artean, aniztasun eta pluralitatetik eraikitzen den burujabetza bat, demokrazia lokarritzat duten borroken batasunetik. Soilik lurraldetasunera mugatzen ez den autodeterminazio bat defendatuz, maila popularrean eztabaida planteatuz eredu sozial eta ekonomikoan aurrera egiteko. Autodeterminazio bat behekoetatik behekoentzat.

BURUJABETZA NAZIONALAREN ALDE

ERREPUBLIKA KONFEDERAZIO BATEN ALDE

EUSKAL ERREPUBLIKAREN ALDE


Este Domingo, 12 de abril, se celebra como cada año el Aberri Eguna en las siete provincias que conforman Euskal Herria, día en el que históricamente celebramos la reivindicación del derecho a la soberanía nacional. Fecha importante para todas aquellas que aspiramos a ampliar los límites democráticos afirmando nuestro derecho a decidir nuestro futuro como pueblo.

Este año viene además marcado por la pandemia mundial del Covid19. Pandemia que ha traído una crisis sanitaria de impacto aún desconocido, pero que ha traído consigo una crisis económica y social de alcance también hoy incuantificable. A nivel global, muestra ante los ojos del mundo la decadencia del capitalismo. Los sistemas públicos de salud, precarizados por las privatizaciones y el ejercicio de la salud como negocio capitalista, han sido desbordados por el enorme número de personas infectadas. El capitalismo es un sistema depredador que con la crisis de coronavirus ha provocado una crisis de existencia de la humanidad y una fragilidad de la vida misma. Nos hallamos ante una crisis humanitaria, ecosocial y climática.

El Estado declaró el Estado de alarma y se abre un horizonte negro en cuanto a libertades civiles. Hoy somos ciudadanas/os infantilizada/os y se normaliza, se pretende normalizar, el autoritarismo, la centralización del Estado y el militarismo. Esta pandemia, ha demostrado, quiénes son los verdaderos artífices de la solidaridad (personal sanitario, de los cuidados, cadena de alimentación, bomberos…etc. y de aquella consigna largamente repetida “Sólo el pueblo salva al pueblo”.

Y en Euskal Herria, constatamos una vez más que no somos un oasis. En la CAV, el ejecutivo de Urkullu ha tomado las decisiones tarde y mal y siempre a rebufo de las decisiones que tomaba el gobierno de España. Sin embargo, el gobierno vasco y las máximas instituciones de la CAV y Navarra sí se han movilizado para garantizar la inmunidad total al capital, frente a la salud, frente a los derechos de las personas a tener una vida digna, frente a la vida, en definitiva. Ha tenido que ser el decreto que suspendía la actividad económica no esencial cuando el PNV, y Geroa Bai (marca del PNV en Navarra) ha protestado y se ha movilizado para combatir esta “injerencia en la soberanía nacional vasca”. Las “muy españolas” reformas laborales, privatizaciones, leyes económicas lesivas para la clase trabajadora no le han supuesto nunca una contradicción a los jeltzales. El PNV aprovecha este día para su fasto nacionalista y postureo independentista, pero se encuentra cómodo en el autonomismo a la vez que sirve como muleta del régimen con el partido de turno (PP-PSOE), siendo un pilar fundamental para el mantenimiento del actual status quo a cambio de concesiones cosméticas. El PNV nunca será un aliado verdadero a las aspiraciones democráticas y sociales, pues sus intereses nada tienen que ver con los y las de abajo. Esto es algo que nunca debería nadie olvidar.

Pero lo cierto es que el Real Decreto que establece el Estado de Alarma ha dejado al descubierto los límites de la soberanía de Euskal Herria. En un segundo, la soberanía de la autonomía “más desarrollada del mundo” quedaba subordinada a la corona y constitución española. Las máximas autoridades de la CAV y la comunidad foral de Navarra son los gobernadores civiles de turno. Creemos que, sin urgencia, porque es importante cumplir con las recomendaciones sanitarias para contener la propagación del virus, habrá que afrontar desde las fuerzas de izquierda alternativa, un modelo territorial confederal, con soberanías compartidas, donde nos reivindiquemos como una república confederada.

La historia de lucha de nuestro pueblo, y la del pueblo catalán, ha puesto blanco sobre negro que la soberanía de los pueblos se va a enfrentar con el modelo instaurado en 1978 y que solo la lucha común y solidaria de los pueblos del Estado Español será capaz de romper el modelo nacional-centralista y abrir las avenidas de libertad de nuestros pueblos.

Nos encontramos en un ciclo de involución democrática donde todo el arco político se desplaza a posiciones más reaccionarias. Un contexto en donde las legítimas aspiraciones de democracia en Catalunya y Euskal Herria se han visto brutalmente reprimidas bajo el Estado de Alarma y unas instituciones, partidos políticos, y la izquierda en general noqueadas, donde los poderes fácticos del estado se inclinan claramente por una recentralización autoritaria.

Euskal Herria no es un oasis; les decimos a todas las fuerzas de izquierda de Euskal Herria (partidos, sindicatos, activistas…) que Euskal Herria no es una isla. La lucha por unas condiciones dignas de vida, de unos derechos laborales justos, de un reparto justo de la riqueza que fortalezca todo el sistema público de salud sin olvidarnos de la educación, RGI y servicios y prestaciones públicos, también se juegan en el ámbito territorial español.

En Euskal Herria como en el resto de los lugares, se enfrentan todos los días dos proyectos de construcción nacional, el de los que defienden “sus “intereses económicos y el que quiere construir una Euskal Herria para las de abajo. Tenemos que buscar la forma de afianzar nuestra soberanía nacional a la vez que tejemos alianzas de clase, de lucha, de confraternidad con los demás territorios de Estado español.

Ante la ofensiva recentralizadora desde Antikapitalistak apostamos por hacer de esta fecha un día para hacer política contra esta involución y poner sobre la mesa una salida basada en la soberanía popular para poder decidirlo todo. Una soberanía que se construya desde la pluralidad de todas las personas y fuerzas que creamos en el derecho a decidir y queramos ejercerla, desde la unión de las luchas que tengan en la democracia su nexo común. Una autodeterminación que no se circunscriba solo a lo territorial, sino que plantee el debate a nivel popular y avance en el modelo social y económico. Una autodeterminación desde y para las de abajo.

POR LA SOBERANIA NACIONAL

POR UNA CONFEDERACION DE REPUBLICAS

POR LAS REPUBLICA VASCA

Share This