A25 Bakartuta nahi gaituzte, antolatuta izango gaituzte

25N, Nos quieren aisladas, nos tendrán organizadas

Azaroaren 25a indarkeria matxisten aurkako nazioarteko eguna da, duela urte batzuetatik salatu dugun bezala, indarkeria zuzenez gain gure bizitzak baldintzatzen dituzten egiturazko indarkeriak daudela gogorarazteko eguna. Indarkeria matxistak ezin dira hilketetara bakarrik mugatu, ezta bikote-harremanen barruko indarkerietara ere.

Covid19aren krisiak sistema honen miseriak agerian utzi ditu, kapitalismoa bizitza duin baten defentsarekin bateraezina dela agerian utziz, eta egiaztatu ahal izan dugunez, bizitza-kapitala gatazka bereziki larria da emakumeentzat. Funtsezko langile gehienak emakumeak gara, eta, horregatik, birusa izateko arrisku handiagoa dugu lan okerrenak, ezegonkorrenak eta prekarioenak egiten bait ditugu.

Gainera, inbertsioak handitu eta zerbitzu publikoak indartu ordez, gure esku utzi da neurri berrietara egokitzeko ardura, zailtasunak zailtasun, hezkuntza, osasuna edo kalitatezko zaintza mantentzeko malabareak eginez. Era berean, pandemia geldiarazteko politika publikoek ez dute eragin bera herritar guztiengan. Adibidez, guk hartzen dugu zaintzaren zama gehiena, eta, beraz, eskolak edo eguneko zentroak ixteak neurri handiagoak hartzen ditu gure gain.

Indarkeria-egoera batean dauden emakumeei dagokienez, alternatibarik ez dagoenez, konfinamendua tratu txarren emailearekin igarotzera behartu dituzte. Hori dela eta, azaroaren 25 honetan eskatzen dugu gobernuek eta alderdi politikoek urrats bat gehiago eman dezatela, argazkira mugatu ez daitezela, eta indarkeria matxistaren biktimei laguntza integrala emateko behar dituzten baliabideak inbertitu ditzatela, etxebizitza duin baterako sarbidea bermatzetik hasita.

Azkenik, badakigu kutsatzeak murrizteko hartutako neurriek eragina dutela gure antolaketa-espazioetan, gure babes- eta kidetasun-sareetan, baina egokitu beharra daukagu, eskubideak konkistatzen jarraitzeko eta pandemiaren aitzakian jada lortutakoetatik bat ere kentzen ez uzteko.

Bakartuta nahi gaituzte, antolatuta izango gaituzte. INDARKERIA matxisten aurka. Borroka feminista.

Indarkeria matxisten aurka. Borroka feminista.

El 25N es el día internacional contra las violencias machistas, un día para recordar que, como venimos denunciando desde hace años, además de las violencias directas existen violencias estructurales que condicionan nuestras vidas. Las violencias machistas no se pueden reducir solo a los asesinatos, ni a las violencias dentro de las relaciones de pareja.

La criss de la covid19 ha puesto al descubierto las miserias de este sistema, evidenciando que el capitalismo es incompatible con la defensa de una vida digna, y como hemos podido comprobar, el conflicto del capital contra la vida es especialmente grave para las mujeres. La mayoría de las trabajadoras esenciales somos mujeres, por ello, estamos más expuestas al virus en trabajos peor remunerados, más inestables y más precarios.

Además, en vez de aumentar las inversiones y reforzar los servicios públicos, se ha dejado en nuestras manos la responsabilidad de adaptarnos a las nuevas medidas, haciendo malabares para mantener una educación, sanidad o cuidados de calidad a pesar de las dificultades. Así mismo, las políticas públicas para frenar la pandemia no repercuten de igual manera en toda la población. Por ejemplo, nosotras asumimos la mayor parte de la carga de cuidados y por tanto los cierres de escuelas o centros de día repercuten en mayores medidas sobre nosotras.

En cuanto a las mujeres que se encuentran en una situación de violencia, la falta de alternativas, las ha obligado a pasar el confinamiento con su maltratador. Por ello, este 25N exigimos que gobiernos y partidos políticos den un paso más, que no se limiten a la foto, y que inviertan los recursos necesarios para dar un apoyo integral a las víctimas de violencia machista, empezando por garantizarles el acceso a una vivienda digna.

Por último, somos conscientes de que las medidas adoptadas para disminuir los contagios están afectando a nuestros espacios de organización, a nuestras redes de apoyo y afinidad, pero necesitamos adaptarnos para seguir conquistando derechos y no permitir que bajo la excusa de la pandemia se nos arrebate ninguno de los ya conseguidos.

Nos quieren aisladas, nos tendrán organizadas

Print Friendly, PDF & Email
Share This