Apurketa demokratikorantz hurbiltzen Euskadin A20-aren ondoren/Avanzando hacia la ruptura democrática en Euskadi después del 20D

Tamaño Texto-+=

Logo Rojo

(Mas abajo en castellano)
Apurketa demokratikorantz hurbiltzen Euskadin A20-aren ondoren
Igandeko hauteskundeek Euskal Herriko eszena politikoaren aldaketa baieztatu zuten. Ahal Duguk lortutako zazpi diputatuek eta bost senatariek alderdi hori Euskal Herriko lehen alderdi bihurtzen dute, ia 317.000 boz lortuz EAE-n eta ia 81.000 Nafarroan. Aldaketaren aldeko energiak jasotzeko gai izan da Ahal Dugu, 36 urte iraun duen Eusko Alderdi Jeltzalearen nonahiko boterearen aurrean gobernu-alternatiba erreala bihurtuz energia hori. Ahal Duguk jasotako bozek gehiengoa eman diote Ezkerraldeko herri langileetan, Erandion edo Leioan, eta lehenengo indarra izan da Araban eta Gipuzkoan. Ahal Duguk ez du bakarrik langileriaren eta gazteriaren botoaren parte handi bat mobilizatu, lehen aldiz EAE-ko herri guztietan lortu ditu bozak ere.

Nafarroan ezik (Ciudadanos %7-ra heldu den leku bakarra) PP-k jaitsiera handia pairatu du. Argi dago gizartearen gehiengoak kanpoan nahi dituela, ez duela Bárcenasen eta Gürtelaren alderdiak agintzen jarraitzea nahi. Ustelkeria eta aberatsen alde eta langile-klasearen aurka agintzea prezio batekin datoz. Berri ona da hori: aldaketa politikoaren atzean, parlamentuko boterearen banaketa berriaren atzean, gizarte-ihardukitze indartsua dago.

PSOE ez da guztiz hondoratzen, eta hori ez da berri ona. Boz- eta ordezkari-kopuru txikiagoa lortu du (oraindik gogoratu daitezke Patxi Lopezen gobernuaren murrizketak eta gaur EAJ-ri ematen dion sostengua) eta Nafarroan 18.000 boz galdu ditu soilik, Barcinaren gobernuaren ustelkeriaren aurrean paper negargarria bete zuen arren. PSOEren erresistentziak aldaketa-prozesuaren mugak azpimarratzen ditu: mobilizaziorik gabe zaila da PSOE higatzen jarraitzea. Aurretik daukagun erronka PP egoztea da PSOE legitimatu gabe, politika neoliberalak martxan jartzen dituen eta eliteen alde agindu duen “ezkerra” delako.

Ciudadanos fenomenoak ez du burua erakutsi ezta Araban ere, eta PP-ren hautesleen atsekabea jaso du bakarrik. Zentroak, polarizazio politikoa ezaugarri duen testuinguru batean, zailtasun latzak dauzka garatzeko. Beren programa, FAES-en eta laborategi neoliberalen ekoizkina, ez da alderdi-bitasunaren aurreko alternatiba bihurtzeko gai izan.

A20-ak ez du ezer bukatu, prozesu baten hasiera da. A20-aren ondoren sistema aldatzeko atazak datozkigu. Emaitzok argi uzten dute lanean jarraitu behar dugula, Euskadiko aldaketaren aldeko indarrekin batera, espazio alternatibo baten eraikuntzan. Nafarroan horixe egin zuten, UPN foru-gobernutik egotziz. Helburua hautagaitza zabala eraikitzea da, EAE-ko datozen hauteskunde autonomikoetan gobernura hel daitekeen alternatiba erreala eraiki ahal izateko, horrela EAJ Lakuako gobernutik joanaraziz.

Igandeko hauteskundeetako beste emaitza bat desegonkortasun instituzionala izan da, eta horrek aukera berriak irekitzen ditu Espainiar Estatuan eta datozen hauteskundeetan Hego Euskal Herrian. Aldaketa politikoa beste trantsizio baten bukatuko ez dela aldarrikatzen dugunontzat ere: iraultza demokratiko batentzako aukerak irekitzen dira, herrien erabaki askea ahalbidetuko duena, hiritarrek erabaki guztietan parte hartu ahal izatea bermatuko duena, eta guzti horrek Prozesu Konstituziogile berrien alde lan egitea eskatzen du.

Gure lana da orain, erakundeetan, kaleetan eta lan-zentroetan parte hartzearen eta kontsentsuaren kultura sortzen joateko beheko jendearekin batera, subiranotasuna erdiesteko despotismo oligarkiko europearraren aurka. Antikapitalistakek iraultza demokratiko baten alde apostu egiten jarraitzen du, gaurko aberastasunaren banaketa, erlazio ekonomikoak eta jabetza-erlazioak zalantzan jarriko dituena eta energia-iturrien eta finantzen titulartasun eta kontrol publikoa bermatuko dituena. Zapalkuntzarik eta esplotaziorik gabeko gizartea eraikiko duen iraultza demokratikoa.

Ahal Duguk Euskal Herrian izan dituen emaitzak ospatzen ditugu, baina apurketaren alde borrokan jarraitzeko prestatu behar gara. Dauzkagun atazen artean Ahal Duguk hauteskunde hauetan erabilitako “hauteskunde-gerra makina” eredua berpentsatzea dago. Alderdi-mugimendu anitza eta parte hartzailea eraikitzeko garaia da, orain arte izan dugun eredu bertikala eta zentralista alde batera utziz egitura demokratikoagoa indartzeko. Erronka handia eta zaila da, nahitaez mobilizazio-ziklo berri batekin eta herriaren botere-hartzearekin lotuta joan beharko dena. Hari horretan mantentzeak aldaketaren indarrak eta langile-klasea helmuga eratzaile, apurtzaile eta demokratiko batera eraman ditzake.

Borrokan darraigu.

ANTIKAPITALISTAK


Avanzando hacia la ruptura democrática en Euskadi después del 20D

Las elecciones del domingo confirmaron el cambio de panorama político abierto en Euskal Herria. Las siete personas diputadas y cinco senadoras obtenidas por Podemos convierten a este partido en la primera fuerza en Euskal Herria con casi 317.000 votos en la CAV y casi 81.000 en Nafarroa confirmando la capacidad de recoger la energía y convertirla en gobierno alternativo real a el PNV, tras 36 años de poder omnipresente en todas las legislaturas. Podemos ha sido capaz de recibir votos que le dan la mayoría en los pueblos obreros de Ezkerra-Meatzaldea, en Erandio, Leioa, Etxebarri…etc y se ha convertido en la primera fuerza en Araba y Gipuzkoa. Podemos ha logrado no solo movilizar a gran parte del voto de la clase obrera y la juventud, sino también logra votos por primera vez en todos los pueblos de la CAV.

El PP ha sufrido una gran bajada, salvo en Navarra que se verían compensados por los votos de Ciudadanos, (único lugar ha llegado al 7%). Queda claro que existe una mayoría social que los quiere fuera, que no quiere que el partido de Bárcenas y de la Gürtel siga gobernando. La corrupción y gobernar a favor de los ricos y contra las clases trabajadoras se paga. Esto es una buena noticia: detrás del cambio político, del nuevo reparto de poder parlamentario, hay una fuerte contestación social.

EL PSOE no se hunde y eso no es una buena noticia. Baja en votos y en escaños, (en la memoria quedan los recortes del gobierno de Patxi Lopez y su actual apoyo al PNV y en Navarra pierde 18000 pese al nefasto papel que tuvo ante la corrupción del gobierno de Barcina) Su resistencia marca también los límites del proceso de cambio: sin movilización, es difícil seguir erosionando al PSOE. El reto que tenemos por delante es que la necesidad de echar al PP no se traduzca en legitimar al PSOE, una “izquierda” que aplica políticas neoliberales, que siempre ha gobernado a favor de las élites.

El fenómeno Ciudadanos no se ha revelado ni siquiera en Araba y solo ha recogido el descontento de los votantes del PP. El centro, en un contexto de polarización política, tiene serias dificultades para desarrollarse. Su programa, producto de la FAES y de los laboratorios neoliberales, no ha sido capaz de convertirse en la alternativa al bipartidismo. 

El 20-D no ha terminado nada, es el inicio de un proceso. Después del 20-D seguirá las tareas para cambiar este sistema. Estos resultados ponen sobre la mesa la necesidad de continuar trabajando por la construcción de un espacio alternativo junto con las fuerzas del cambio en Euskadi tal y como se hizo ya en Nafarroa desalojando a UPN del gobierno foral, que tenga como especial empeño combatir las violencias machistas derivadas de heteropatriarcado imperante y a él mismo. El objetivo es trabajar por una candidatura amplia que responda la posibilidad real de un gobierno en las próximas elecciones autonómicas de la CAV y desalojar al PNV del gobierno de Lakua.

La inestabilidad institucional que ha resultado de estas elecciones abre nuevas posibilidades en el Estado Español y en Hego Euskal Herria en las próximas elecciones autonómicas. También para las gentes que apostamos porque el cambio político no termine en una nueva transición, sino en una revolución democrática que posibilite la libre decisión de los pueblos y la participación de la ciudadanía en todas las decisiones, lo que exige trabajar por iniciar nuevos Procesos Constituyentes.

Nos corresponde ahora, desde las instituciones, las calles y los centros de trabajo, ir dando forma a una cultura de la participación y del consenso entre las gentes de abajo hacia la conquista de la soberanía frente al despotismo oligárquico europeo. Antikapitalistak seguimos apostando por una revolución democrática que cuestione el actual reparto de la riqueza, las relaciones económicas y las de propiedad, que asegure la titularidad y el control público democrático de las fuentes de energía y de las finanzas. Una revolución democrática que aspire a construir una sociedad libre de opresión y explotación.

Celebramos el avance electoral de Podemos en Euskal Herria, pero debemos prepararnos para seguir luchando por la ruptura. Entre esas tareas también habrá que repensar el “modelo” de “máquina de guerra electoral” con el que ha llegado Podemos a estas elecciones. Es el momento de reinventar un tipo de partido-movimiento plural, participativo, alejado del vertical y centralista que ha dominado hasta ahora y reforzar una estructura más democrática. Ése es un gran y difícil reto que, a su vez, debe ir necesariamente unido a un nuevo ciclo de movilización y empoderamiento popular. Mantener ese hilo abierto puede conducir a las fuerzas del cambio y a las clases populares a un horizonte de ruptura constituyente y democrática.

Continuamos el combate

ANTIKAPITALISTAK

Print Friendly, PDF & Email
Share This
A %d blogueros les gusta esto: