Columna de blindados de las tropas franquistas entrando en Bilbao por la Ribera, casi desértica.

ANTIKAPITALISTAKEN ADIERAZPENA ARMADA FAXISTA MATXINATUAK BILBO OKUPATU ZUENAREN 81. URTEURRENAN. –
1937KO EKAINAREN 19 – 2018KO EKAINAREN 19

1937ko ekainaren erdialdean hiribildua babesten zuen Burdin Hesia erortzen da eta terrorea hasten da.
Tropa faxistak Santo Domingo, Artxanda eta Pagasarri inguruan zeudela, Eusko Jaurlaritzak, Joaquin Zubiria, Presondegi Ikuskatzaile Orokorraren bidez, bere gain zeuden preso faxista guztiak askatzea erabakitzen du eta hauek entregatu tropa matxinatuei, hauen errukitasuna eskatuz hiria inbaditua izatean. Huts barkaezina, ez dute errukirik jasoko Franco jeneralaren partetik, izan ere, prentsa faxistak hau “preso abertzaleen ihes heroikoa” bezala izendatuko du.

Bi hilabete beranduago gertatuko den bezala Santoñan, EAJ inozoegia izan zen eta tropa frankistek Bilbo suntsitu zuten, demokratatzat zuten edonor erailez. 600-750 pertsona bitarte erailak izan ziren, iturrien arabera: 340 garrote bidez eta gainontzekoak fusilatuak Larrinaga espetxean edo Begoña eta Derioko hilerrietan. Gainera, ehunka pertsona espetxeratuak, errepresaliatuak edo erbesteratuak izan ziren.
Ehunka erailduen artean bilbotar ospetsu bat zegoen: José Luís Arenillas medikua, Euskadiko POUMen Idazkari Nagusia eta aste batzuk lehenago Agirre Lehendakariaren eskutik Iparraldeko Gudarostearen Osasun Ikuskatzaile Orokorra izendatua. Fusilatua izan zen 1937ko abenduaren 18an, gezurrezko epaiketa baten ostean, matxinaturiko autoritate faxistek egindako guztiak bezalakoak.

Arenillas familiaren patua tristea izan zen. 1938an, Asturiasen, José María Arenillas, José Luís-en anaia eta Euskadiko POUMen zuzendaria ere, eraila izan zen PKren aginduz, beren ustez POUMeko militanteak espioi frankistak ziren. Ordurako agerikoa zen faxismoa eta estalinismoa txanpon berberaren bi aurpegiak zirela.

Urteurren tragiko honen aurrean ondoko eskaera hau egitea geratzen da soilik: Egia, Justizia eta Erreparazioa, eta borrokan jarraitzea lortzeko, gutxienez, gure hiriak tarte txiki batean lortu izan zuen demokrazia eta askatasun maila, egun arte ezagutu izan diren altuenak.

COMUNICADO DE ANTIKAPITALISTAK DE EH EN EL 81 ANIVERSARIO DE LA
OCUPACIÓN DE BILBAO POR EL EJÉRCITO FASCISTA SUBLEVADO.-
19 DE JUNIO DE 1937 – 19 DE JUNIO DE 2018

A mediados de junio de 1937, cae el Cinturón de Hierro que protegía a la Villa, y comienza el terror.

Cuando las tropas fascistas asomaban por Santo Domingo, Artxanda y el Pagasarri, el Gobierno Vasco, `por medio del Inspector General de Prisiones, Joaquín Zubiría, decide liberar a todos los presos fascistas que tenía en su poder y entregárselos a las tropas sublevadas, apelando así a su clemencia al invadir la ciudad. Craso error, no obtendrán compasión alguna por parte del general Franco, sino que además, la prensa fascista hablará de “heroica evasión de presos patriotas”.

Como ocurrirá dos meses después en Santoña, el PNV, pecó de ingenuidad, las tropas franquistas arrasaron Bilbao y asesinaron todo lo que oliera a demócrata. Entre 600 y 750 fueron los asesinados, según las fuentes, 340 por garrote vil, el resto fusilados en la prisión de Larrinaga o en las tapias de los cementerios de Begoña y Derio. Además, cientos de personas fueron encarceladas, represaliadas y exiliadas.

Entre los cientos de asesinados, se encontraba un bilbaíno ilustre. José Luis Arenillas, médico, Secretario General del POUM de Euskadi y nombrado semanas atrás por el Lehendakari Aguirre Inspector General de Sanidad del Ejército del Norte. Fue fusilado el 18 de diciembre de 1937, después de un juicio farsa, como todos los que efectuaron las autoridades fascistas sublevadas.
Triste destino el de la familia Arenillas, meses después, en 1938, en Asturias, José María Arenillas, su hermano, también dirigente del POUM de Euskadi, es asesinado por orden del PC, pues, según ellos los militantes del POUM, son espías franquistas. Ya era entonces palpable que fascismo y estalinismo, eran las dos caras de una misma moneda.

Ante este trágico aniversario sólo nos queda exigir: Verdad, Justicia y Reparación, y seguir luchando por conseguir, por lo menos, las cotas de democracia y libertad que nuestra ciudad disfrutó en tan corto espacio de tiempo; las más altas, que hasta hoy en día ha conocido.