G7 eta bere munduaren aurkako mobilizaziorako deialdia
(Abajo en castellano)
G7a zer ote ?
G7ak mendebaldeko 7 potentzia ekonomikoak elkartzen ditu (AEB, Japonia, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Kanada).  Hierarkia bat ezartzen du herrien artean : potentzia handikoak direnak, ideologiko behar bezala lerrokatuak alde batetik eta besteak, baztertuak. Ez baitu zilegitasunik, hasieratik beretik  G7a zalantzan emana izan da.

Merkataritza askea, desarautzea eta aurrekontu austeritatea sostenguz, G7ko estatuek inegalite sozialak bultzatu dituzte, azken ehun urteetan sekulan iritsi ez diren hein batera. G7ko gailurrak mendebaldeko potentzia handien nagusitasunaren sinboloa dira, kapitalismoaren interesen araberako konpromiso hoberenak bideratzeko eginak. Konpromiso horien koadroan dira erabakitzen beste herriei inposatzen zaizkien ekonomia eta finantza politikak.

  • G7 gailur horrek berezitasuna izanen du: Euskal Herrian iraganen da, kapitalismoaren, heteropatriarkatuaren eta inperialismoaren zapalkuntzei erresistentzia, elkartasuna eta bestelako mundu bat eraikitzeko borontatea sustraituak eta bizirik diren lurralde batean.

G7ko mundua

G7 gailurren helburua kapitalismoaren etengabeko krisiei aurre egitea izan da luzaz, munduari neoliberalismoaren koadro zurruna inposatuz. Gaur egungo premia, sistema G7ko partaideek berek azken 40 urteetan garatutako politiken ondorioetatik salbatzea da. Haatik, nazioarteko egonkortasun eza, korapilaturiko maila desberdinetako krisiak, interes kapitalisten indarrak eta arazoen sustraiak hunkitzen ez dituzten neurriak direla kausa, gailur horiek omen duten eraginkortasuna ere zalantzan emana da. Oroz gainetik diru zama ikaragarriak xahutzen dituzten G7ko gailurrak (2018an 500 milioi dolar) komunikazio operazioak baizik ez dira.

G7a sinbolotzat duen munduaren egoera larria da oso eta bere ezaugarriak argi bezain eztabaidaezinak dira :

  • klima nahasmendua,
  • ingurumenaren pozoitzea eta bioaniztasunaren murrizketa gaitza,
  • herri eta klase sozialen arteko desberdintasunen emendatzea,
  • gerla inperialistak, elikaturiko gatazkak eta milioika jenderen pobretzea
  • behartutako migrazioak eta herri aberatsetako mugen itxiera.
  • autoritarismo, erlijio fundamentalismo eta ideia arrazisten hedapena.
  • Indarkeria matxistaren areagotzea sustatzen duten politika neoliberalak.
  • Transnazionalen nagusitasunaren ondorioz, herritarren, herrien eta lurraldeen desjabetzea.

Gizadiaren parte handi bati Eskubideen adierazpen unibertsalean aldarrikatu oinarrizko  eskubideak ukatuak zaizkio. Herri batzuk ez dira ezagutuak edo bortizki zapalduak eta beren autodeterminazio eskubidea ukatua da oraindik,  bai eta Europaren bihotzean bertan ere. G7ko herri aberatsetan austeritate politikek bizi eta lan baldintzak kaltetzen dituzte etengabe.

Alderdi askotako sistema krisia orokorra jasaten dugu gaur egun : soziala, politikoa, ingurumenarena, zaintzena, geopolitikoa…. biziaren baldintzak berak zalantzan ematen dituena.

Zein izanen dira 2019ko gai nagusiak ?

Urtero, bere legitimitateari buruzko kritikei buru egiteko xedez, G7ak aitzinera eramaten ditu aktualitate gaiak eta gomitatzen ditu jendarte zibileko eragileak eztabaidatzera. Errealitatean G7ko buruzagiek sekulan ez dituzte hitz hartutakoak bete. Gailurren bukaerako adierazpenek xede politak zerrendatzen dituzte baina sekulan ez dira neurri konkretu eta behargarriak  bilakatu: garapenari laguntzak (Eskozia 2005), paradisu fiskalak (Irlanda 2013) edota migrante eta errefuxiatuen eskubideen alde agertuz baina estatuen interesetan oinarrituta mugen kontrola indartzea defendatuz (Italia 2018), adibideak badira gainezka.

G7ko gailurra gertatzen deneko lurraldean zer ?

G7a biltzen den lurraldean eta bitartean askatasun publikoak frango murriztuak dira, joan etorriak edo manifestatzeko eskubideak adibidez. Egiazko setio egoera eta polizi okupazioa itogarria inposatzen ditu zenbat egunez (15.000 militar eta polizia aurreikusiak).

Zergatik onartu behar genuke hori guztia ihardetsi gabe ?

G7aren eraginkortasunean nehork ez du gehiago sinesten. Nehork ez du gehiago onartzen. Debaldetako diru publiko xahutzea da eta aterabide hoberena bere disoluzioa da .

EHtik beste mundu bat sortzen

2019ko agorrilean Euskal Herrian iraganen den G7-ren aurka mobilizatzera goaz sinbolizatzen duen mundua errotik aldatu behar delako lehenbailehen. Beste mundu bat sortzea posible da eta premiazkoa da, eta Euskal Herritik ere norabide horretan ekarpena egitea dagokigu. Azken urteotan eredu aldaketaren aldeko mobilizazioak eta egitasmoak biderkatzen ari dira: aldaketa klimatikoaren aurka, mugikortasun eskubidearen alde, langileen eskubideen alde, feminismotik, kultur eta hizkuntza aniztasunaren alde, gerraren kontra eta bakearen alde….

Ildo honetan, G7aren presentzia errefusatzearekin batera, aldaketa sozialaren aldarriari hauspoa eman nahiko genioke.

Mobilizatuko gara beste eredu batzuen babesteko eta beste aterabide batzuk eraikitzeko, justizia soziala, elkartasuna eta berdintasuna oinarri eta errealitate konkretu izango dituen mundu baten alde ; jadanik martxan diren ereduak munduko lau izkinetan arlo hauentzat :

  • Esplotazioan oinarritutako logika kapitalistarekin hausteko.
  • Patriarkatuarekin eta sexuaren araberako lan banaketarekin amaitzeko.
  • Aldaketa klimatikoaren aurkako ekintza eraginkor eta ekosistemak errespetatzen dituen bizimolde berri baten alde.
  • Antinperialismoan, internazionalismoan eta herrien arteko elkartasunean oinarritutako mundu bat sortzeko bai eta nazioarteko harremanen desmilitarizazioaren alde ere.
  • Bizitza komunaren antolaketan lotura duen guztia demokratikoki erabakitzeko eta Herrien autodeterminazio eskubidea defendatzeko.
  • Kultura eta hizkuntza aniztasuna bermatzeko.
  • Arrazismoa mota guztien kontra borrokatzeko eta planetaren biztanle guztientzat eskubide guziak aitortzeko.

Deialdi honekin bat egiten duten eragile guziak gomitatzen ditugu plataforman integratzera eta dei egiten diegu hemengo nahiz kanpoko herritar guztiei mobiliza daitezen, 2019ko agorrileko G7-ren kontra ahal bezainbat indar bil ditzagun.

G7 EZ !

EHtik beste mundu bat sortzen

Euskal Herriko plataforma

_____________________________________________________________________

¿Qué es el G7?

El G7 agrupa a las 7 potencias económicas occidentales (EEUU, Japón, Alemania, Francia, Reino Unido, Italia y Canadá). Establece una jerarquía entre las grandes potencias, debidamente alineadas ideológicamente, y el resto de países. El G7 ha sido cuestionado desde su inicio, por carecer de legitimidad.

Apoyando el libre comercio, la desregulación y la austeridad presupuestaria, los estados del G7 han impulsado las desigualdades sociales hasta niveles a los que jamás habían llegado en los últimos cien años. Las cumbres del G7 son un símbolo de la supremacía de las grandes potencias occidentales, y se celebran al objeto de encauzar los mejores compromisos para los intereses del capitalismo. Las políticas económicas y financieras que se les imponen a los demás países se deciden en base a esos compromisos.

  • La próxima cumbre del G7 tiene la particularidad de que se va a celebrar en Euskal Herria, esto es, en un territorio en el que la solidaridad, la voluntad de construir un mundo distinto y la resistencia frente al capitalismo, el heteropatriarcado y el imperialismo están vivas y fuertemente enraizadas.

El mundo del G7

Durante mucho tiempo, el objetivo de las cumbres del G7 ha sido hacer frente a las continuas crisis del capitalismo, imponiéndole al mundo duras recetas neoliberales. Hoy en día, su necesidad más urgente es salvar al sistema de las consecuencias de las políticas que los propios países miembros del G7 han desarrollado en los últimos 40 años. Sin embargo, últimamente ha sido cuestionada incluso la supuesta eficacia de esas cumbres, debido a la inestabilidad internacional, a la combinación de diferentes crisis, a la fuerza de los intereses capitalistas y a medidas que no van a la raíz del problema. Por encima de todo, las cumbres del G7, que despilfarran enormes cantidades de dinero (500 millones de dólares en 2018), no son más que operaciones de comunicación.

La situación del mundo que tiene como símbolo el G7 es muy grave, y sus características son tan evidentes como indiscutibles:

  • cambio climático,
  • contaminación del medio ambiente y enorme pérdida de biodiversidad,
  • aumento de las desigualdades entre países y clases sociales,
  • guerras imperialistas, conflictos alimentados y empobrecimiento de millones de personas
  • migraciones forzadas y cierre de fronteras de países ricos,
  • expansión del autoritarismo, el fundamentalismo religioso y el racismo,
  • políticas neoliberales que impulsan el aumento de la violencia machista,
  • expropiación de personas, pueblos y territorios por parte de las transnacionales.

A una gran parte de la humanidad se le han negado los derechos fundamentales recogidos en la Declaración Universal de los Derechos Humanos. Algunos pueblos no son reconocidos y, además de verse violentamente oprimidos, todavía se les niega el derecho de autodeterminación, incluso en el mismo corazón de Europa. En los países ricos que integran el G7 las políticas de austeridad empeoran continuamente las condiciones de vida y trabajo.

Hoy en día el sistema atraviesa una crisis general y múltiple: social, política, medioambiental, de cuidados, geopolítica…. Es una crisis que cuestiona incluso las condiciones para la vida.

¿Cuáles serán los grandes temas de 2019?

Todos los años, queriendo hacer frente a las críticas sobre su legitimidad, el G7 adelanta temas de actualidad e invita al debate a los agentes de la sociedad civil. En realidad, quienes lideran el G7 nunca han cumplido sus promesas. Las declaraciones finales que siguen a cada cumbre recogen hermosos objetivos que nunca se traducen en medidas concretas. Los ejemplos son innumerables: ayudas al desarrollo (Escocia 2005); paraísos fiscales (Irlanda 2013); defensa de los derechos de las personas migrantes y refugiadas pero, anteponiendo los intereses de los estados, endurecimiento del control de fronteras (Italia 2018).

¿Qué ocurre en los territorios donde se celebran cumbres del G7?

Durante el transcurso de las cumbres las libertades públicas se ven enormemente recortadas (libertad de circulación y derecho de manifestación, por ejemplo). Durante varios días se impone un verdadero estado de sitio y una asfixiante ocupación policial (se prevén 15.000 militares y policías).

¿Por qué tendríamos de admitir todo eso sin dar ninguna respuesta?

Ya nadie cree en la eficacia del G7. Ya nadie lo acepta. Es un enorme despilfarro de dinero público, y la mejor salida es su disolución.

Creando otro mundo desde EH

Vamos a movilizarnos contra la cumbre del G7 que se va a celebrar en agosto de 2019 en Euskal Herria, porque urge cambiar radicalmente el mundo que simboliza. Crear otro mundo es posible, necesario y urgente, y desde Euskal Herria también tenemos que aportar en esa dirección. En los últimos años se están multiplicando las movilizaciones y proyectos por un  cambio de modelo: contra el cambio climático, por el derecho a la movilidad, por los derechos de la clase trabajadora, desde el feminismo, por la diversidad cultural y lingüística, contra la guerra y a favor de la paz…

En esa línea, además de rechazar la presencia del G7 queremos reivindicar con fuerza el cambio social.

Nos movilizaremos para defender otros modelos y construir otras salidas, por un mundo en el que la justicia social, la solidaridad y la igualdad se conviertan en una realidad concreta. Vamos a impulsar modelos que ya están en marcha en diferentes partes del mundo:

  • Para romper con la lógica capitalista basada en la explotación.
  • Para acabar con el patriarcado y con el reparto del trabajo en función del sexo.
  • Por una acción eficaz en contra del cambio climático y por un nuevo modo de vida que respete los ecosistemas.
  • Para crear un mundo basado en el antiimperialismo, el internacionalismo y la solidaridad entre los pueblos. Por la desmilitarización de las relaciones internacionales.
  • Para decidir democráticamente todo lo relacionado con la organización de la vida común y para defender el derecho de autodeterminación de los pueblos.
  • Para garantizar la diversidad cultural y lingüística.
  • Para combatir todas las formas de racismo y luchar por el reconocimiento de todos los derechos para toda la población del planeta.

Invitamos a integrarse en la plataforma a todos los agentes que compartan este llamamiento. Llamamos a movilizarse a toda la población, tanto a la de aquí como a la de otros lugares. Aunemos todas las fuerzas posibles en contra de la cumbre del G7 de agosto de 2019.

G7 EZ !

EHtik beste mundu bat sortzen

Euskal Herriko plataforma