(Abajo en castellano)
Urtez urte, preso dauden pertsonen egoerak euskal gizartearen gehiengoaren ideiatik urrun jarraitzen du, estatuko gobernu desberdinen blokeoak markatzen duen egoera bat. PP eta PSOEk ez dute soluziorik eman nahi presoen eta hauen familien eskubideen berrezarpenari eta aintzatespenari, presondegiko eskubideen oinarrizko printzipioak (eta giza eskubideen) ez aplikatzean oinarritzen den egoera bat.

Urte bat baino gehiago igaro izan da ETAk bere armagabetzea ekin zuenetik. Euskal gizarteak bakea eraikitzeari jarraitu dio elkarrenganako aintzatespena eta kontakizunaren eskubidea oinarritzat harturik, pixkanaka zauriak sendatuz. Bitartean, espainiar estatuko gobernuek ez diote jaramonik egiten salbuespeneko presondegi politikei amaiera emateko eskakizunei, preso dauden pertsonen eta hauen familien eta lagunen sufrimenduan sakonduz.

Antikapitalistaketik gure babesa aurkeztu nahi diogu Sarek, presoen eskubideen betetzearen alde, Bilbon eta Baionan urtarrilaren 12an deitu duen mobilizazioari. Horrekin batera, euskal gizartea gonbidatzen dugu berriz ere zigor-politiken aurkako jarrera aurkeztera. Euskal Herrian, bake eta elkarkidetasunean arrera joateko, beharrezkoa da presondegi-politikan iraulketa bat ematea. Momentu historiko honetan ezinbestekoa da bake-politikak aplikatzea lorpenak sendotzeko eta horrek espainiar eta frantziar estatuen presondegi-politikari 180 graduko bira bat ematea behar du. Hau horrela izan arren, bi estatu hauek mendeku eta konfrontazio-estrategia bat aplikatzen dute, presoen eskubideen ez betetzea duena ondoriotzat eta, horrekin batera, bake-prozesuaren blokeoa.   

Presoen eta hauen familien eskubideen betetzea, Espainiar eta Frantziar Estatuen partetik nahita nahiez bete behar den kondizio bat izatez aparte, euskal gizarteak duen adostasun orokor bat da, eta Euskal Herrian bake iraunkor eta estable bat lortzeko ebatzi behar den elementu zentral bat. Horretarako, salbuespeneko espetxe-politika eta etsaiaren zigor zuzenbidea amaitutzat ematea beharrezkoa da, espetxe-politika eraldatzeko tratamendu humanitarioago bat bermatzeko. Sakabanaketarekin amaitzea eta familia eta lagunak bizi diren tokietara gerturatzea baimentzea beharrezkoa eta presazkoa da; horrekin batera, preso gaixoak espetxetik ateratzea beharrezkoa eta presazkoa da, beren bizilekuetan edo ospitaletan sendatzeko. Beharrezkoa da, baita ere, espetxe-onurak jaso ahal izatea eta gizarteratze eraginkor bat izateko neurriak jasotzeko eskubidea izatea.

Egun, giza eskubideen urraketa oro kontuan hartzen duen iraganaren ekite anitz eta integratzaile batez aparte, eta indarkeria politikoaren biktimak diren pertsonen eskubideak betetzeaz aparte, bake iraunkor bateko egoera baten sorrerak beste espetxe-politika baten beharra dauka, egun dagoen konfrontazio-estrategiatik urrun, elkarbizitza posible egiteko gai dena zauriak sendatzea ahalbidetuz.

ANTIKAPITALISTAK


Año tras año, la situación de las personas presas continúa completamente alejada del sentir mayoritario de la sociedad vasca, una situación marcada por el bloqueo de los distintos gobiernos del estado. Tanto el PP como el PSOE se niegan a dar una resolución que reconozca y restaure los derechos de las personas presas y sus familiares, una situación basada en la no aplicación de los principios básicos del derecho penitenciario que atenta claramente contra los derechos humanos.

Ha pasado ya más de un año del desarme de ETA. La sociedad vasca ha seguido construyendo la paz desde el reconocimiento mutuo y el derecho al relato, cerrando poco a poco las heridas mientras que los distintos gobiernos del estado siguen mirando hacia otro lado ante la exigencia de que se ponga fin a las políticas penitenciarias de excepción, ahondando en el sufrimiento de personas presas, familiares y amistades.

Desde Antikapitalistak queremos mostrar nuestro apoyo a la movilización en favor del cumplimiento de los derechos de las personas presas. Movilización convocada el 12 de Enero por la Red Ciudadana Sare en Bilbo y Baiona, e invitamos a la sociedad vasca a mostrar una vez más sus apuesta por el fin de las políticas de castigo. En Euskal Herria, para avanzar en materia de paz y convivencia es necesario dar un vuelco a la situación de la política penitenciaria. Nos encontramos en un momento histórico donde es indispensable aplicar políticas de paz que afiancen los logros obtenidos y ello implica dar un giro de 180 grados a las políticas penitenciarias aplicadas por los estados español y francés. Por el contrario, nos seguimos encontrando con dos Estados que están aplicando una estrategia de venganza y confrontación que no hace más que profundizar en el no cumplimiento de los derechos de las personas presas, y con ello, en el bloqueo del proceso de paz.

La satisfacción de los derechos de las presas/os y sus familiares, además de una condición de obligado cumplimiento por parte de las autoridades del estado español y francés, es un consenso mayoritario en la sociedad vasca, y un elemento central a resolver para afianzar una paz estable y duradera para Euskal Herria. Para ello, es imprescindible dar por finalizada la excepcionalidad y el derecho del enemigo y transformar la política penitenciaria para garantizar un tratamiento humanitario. Es necesario y urgente terminar con la dispersión y permitir el acercamiento a los lugares donde viven familiares y amigos. Es necesaria y urgente la salida de personas enfermas para recuperarse en sus domicilios u hospitales, la percepción de beneficios penitenciarios y la satisfacción del derecho a gozar de medidas para una reinserción efectiva.

En estos momentos, además de una abordaje plural e integrador del pasado que incluya todas las vulneraciones de derechos humanos y la satisfacción efectiva de los derechos de todas las víctimas de la violencia política, la construcción de un escenario de paz sostenible requiere de otra política penitenciaria alejada de la estrategia confrontacional instalada, por una que posibilite restaurar heridas en pro de la convivencia.

ANTIKAPITALISTAK