Anticapitalistas-en adierazpena Kataluinako erreferendumaren iragarpenaren aurrean

Tamaño Texto-+=

Generalitat-eko gobernuak Kataluinan errendum bat deituko duela iragarri du. Urriaren 1ean izango da eta aurkeratu den galdera hau izango da: “Nahi al duzu Kataluina Estatu independente bat izan dadin errepublika moduan?”. Honen aurrean, Anticapitalistas-ek honako hau adierazi nahi du:

1) PP gobernuak, PSOE eta Ciudadanos-en laguntzarekin, posizio inmobilista bat mantentzen du (“fundamentalismo konstituzionalean” oinarritua), katalanei sistematikoki erabakitzeko eskubidea ukatuz gainontzeko Estatuarekin izan nahi duten erlazioa erabakitzearen inguruan. Bistan dago, politika honen helburua eszenatoki politikoa polarizatzea da eta “chovinismo” espainiar hori erabili elkartasuna areagotzeko gobernu autoritario, ustel eta botere ekonomiko handien zerbitzuan dagoenaren inguruan. “Bloke konstituzional” espainiarraren posizio antidemokratiko biziak Konstituzioaren mugak soilik erakusten ditu eta bloke honen ezgaitasuna Estatua antolatzeko adostasunaren oinarrian (metodo autoritarioetara joz).

2) Anticapitalistas-etik legeak demokraziaren gainetik ez egotea defendatzen dugu. Erabakitzeko eskubidea defendatzea, oinarrizko eskubide demokratiko bat defendatzea da. Jakina da desadostasun sakonak ditugula kataluinako prozesu independentista zuzentzen hari direnekin; herri katalanaren aurkako politika neoliberalak defendatzen eta aplikatzen dituztenak (hauek defendatzen dituztela dioten bitartean). Hala ere, erreferenduma gehienen eskaera bat da Kataluinan, independentistak ez diren sektoreen elkartasuna izanik, baita ere. Hau ukatzea demokrazia ukatzea da eta posizio arriskutsuentzarako abiapuntua izango litzateke, non “bozkatzea eta erabakitzea” klase menderatzaileen “lagatze” batean bilakatzen da, herrian eskubide izateari utziz.
3) Urriaren 1eko erreferenduma babesten dugu, eta Estatu espainiarreko ezker guztiari egiten diogu deialdia herri kataluinarraren eskubide demokratikoekiko elkartasuna antolatzeko. Gainontzeko Estatuko eta Kataluinako herri-klaseen arteko zubiak eraikitzea, klase menderatzaileen aurrean, elkartasun kritiko eta eskuzabal batean oinarrituriko erlazioak eraikiz, interes amankomunak ez izanik eskaera partikularren baztertzaileak. Kataluinan erreferendum desobeditzaile bat ospatzeak, zalantzarik gabe, gainontzeko Estatu espainiarrean prozesu kargugabetzailea bizkortzen lagunduko du, demokrazian sakontzen eta 78ko erregimena ahultzen lagunduz.

Print Friendly, PDF & Email
Share This