(Abajo en castellano)
43 urte dira Mendebaldeko Sahararen okupazioaren aurrean Herri Sahararrak borrokan dirauela, eta egoera irtenbiderik gabe jarraitzen du. Horrenbestez, lurralde okupatuetan zein Tindufeko errefuxiatu sahararren kanpamentuetan bizi diren biztanleak haien giza eskubideak urratuta ikusten dituzte, okupaziopean edo errefuxiatuta bizitzera behartuta.

Testuinguru honetan, Nazio Batuek aurrerapausoak eman dituzte Fronte Polisarioa eta Marokoko Erreinuaren arteko elkarrizketaK desblokeatzeko, sei urte baino gehiagoz geldirik egon eta gero. Horrela, abenduan lehen elkarrizketa erronda bat egin zen, eta beste berri bat espero da 2019ko lehen hiruhilekorako.

Era berean, Europar Batasuna eta Marokoren arteko arrantza akordioari dagokionez, Europako Justizia Auzitegiaren epaia berri on eta aurrerapauso garrantzitsu bezala ikusi izan da, bertan, hurrengoa baieztatzen Delako: “Mendebaldeko Sahararen gaineko Marokoko Erreinuaren subiranotasuna ez dela errekonozitzen, ez Europar Batasunaren partetik, ezta bere kide diren Estatuenetik ere, eta ezta, modu orokorrago batean, NBE-aren partez ere”. Hala ere, eta epai horren aurka, 2019ko otsailaren 13an Europako Parlamentuak  Eurpoar Batasuna eta Marokoko Erreinuaren artean negoziatutako arrantza akordioa onartu du, bertan ilegalki okupatutako Mendebaldeko Saharako lurraldea barnebiltzen delarik.

Horregatik guztiagatik, datozen tokiko, foru eta europako hauteskundeetara begira, deialdi egiten zaie partidu politikoei, prestatzen dituzten hauteskunde programetan saharar auzia barnebildu dezaten, honen dimentsio politiko, elkartasunezko, humanitario, eta kooperatiboan. Eta, aldi berean, hautetsiei eskatzen zaie Herri Sahararraren askatasunarekiko konpromisoa adierazi dezaten.

Era berean, erakunde bidaietan egiten den lana oso beharrezko izaten jarraitzen duela baloratzen da, horien bidez lurralde okupatuetako eskubideen urraketa egiaztatzeko: saharar biztanleen adierazpen, bilera, elkartze eta manifestazio eskubideak, alegia. Eta baita Nazio Batuen ebazpenak bete eta giza eskubideak errespetatzeko eskatzeko.

 

Horregatik guztiagatik:  

BERRESTEN DUGU Fronte Polisarioa dela Saharar Herriaren ordezkari bakar eta legitimoa, NBEak eta nazioarteko komunitateak hala onartuta. 

SALATZEN dugu, berriz ere, Mendebaldeko Saharan dagoen marokoar okupazioa ilegala dela, eta ezin duela Herri Sahararraren autodeterminazio eta independentzia eskubidea urratuko duen ondorio juridiko edo politikorik izan. 

EGIAZTATZEN DUGU Mendebaldeko Sahara lurralde autonomo bat dela, Nazioarteko Zuzenbidearen araberakoa, eta Marokoko Erreinuaren parte inoiz ere izan ez dela. Eta, horregatik, Mendebaldeko Saharako okupazio ilegala bertan behera geratzea aldarrikatzen dugu, eta baita Herri Sahararrak duen autodeterminazio eskubidea ere. 

AINTZAKOTZAT HARTZEN DUGU Mendebaldeko Sahararen “de iure”-ko potentzia administratzailea Espainia dela adierazten duen Auzitegi Nazionalaren Autoa. 

EXIJITZEN DIOGU Marokoko Erreinuari saharar preso politiko eta kontzientziazkoak berehala askatu ditzan, eta horrek kontrolatzen dituen kartzeletan giza eskubideen urraketak amaitu daitezen, presoen osasun fisiko eta psikikoa bermatuz. Aldi berean, familiei elkartasuna adierazten diegu. 

SALATZEN DUGU Mendebaldeko Saharan Marokoko Erreinuaren eskutik egiten ari den errekurtso naturalen bidegabeko ustiaketa, eta lurralde horretan lan egiten duten enpresei nazioarteko zuzenbidea eta saharar biztanleen eskubideak errespetatzea eskatzen diegu. Interesa dutenei (enpresak eta herrialdeak) Herri Sahararraren ordezkari zilegiarekin (Fronte Polisarioa) negoziazioak hasteko eskatzen diegu. 

GOGORARAZTEN DIEGU erodiputatuei, Marokorekin negoziatutako arrantza akordioaren alde Europako Parlamentuan otsailaren 13an eginiko bozketa, zeinek Mendebaldeko Sahara barnebiltzen duen, legez kanpokoa izango dela, EUko Justizia Auzitegiaren epaia ez errespetatzeagatik. Eta hargatik, akordio horren kontra gauzatzen diren kanpainekin bat egiten dugu, Marokok ez duelako subiranotasunik Mendebaldeko Sahararen gainean. 

SALATZEN DUGU, Marokoko Erreinua eta Europar Batasunaren arteko arrantza akordio horren onarpena, Europako Parlamentuak otsailaren 13an onartua, eta Mendebaldeko Sahara barnebiltzen duena, akordioa Herri Sahararraren eta haren bidezko ordezkari den Fronte Polisarioaren onarpenik gabe eginagatik. 

ESKATZEN DUGU Nazio Batuen partez Mendebaldeko Saharako gatazkaren irtenbide justu eta behin-betikoa lehenbailehen bideratu dezala. Irtenbide hori, ezinbestez, Herri Sahararraren autodeterminazio eskubidea erreferendum bitartez gauzatzetik pasa beharko da. Eta NBE-ren Giza Eskubideen Kontseiluari eskatzen diogu Mendebaldeko Saharako Giza Eskubideen Errelatore bat izendatzeko. 

BERRIZ ESKATZEN DUGU, Mendebaldeko Saharako egoera larriaren aurrean, MINUSOak haren funtzioak handitu ditzan. Hargatik, Nazio Batuei eskatzen diegu MINURSOari saharar biztanleen giza eskubideen zaintza eta ikuskaritza eskuduntza eman diezaion lurralde okupatuetan. 

EXIJITZEN DIOGU Europar Batasunari, Marokoko Erreinuarekin duen Lehentasunezko Akordioan ezarritako giza eskubideen errespetuari dagokion klausula gauzatu dezan. 

INDARTZEN DUGU gure lankidetza Emakume Sahararren Batasun Nazionalarekin (UNMS),hark errefuxiatuen kanpamentuetan gauzatzen duen berebiziko lanagatik. Era berean, emakumeen giza eskubideen urraketa eta ikusezintasunaren gainean arreta deitzen dugu, bereziki lurralde okupatuetan desagertutako emakumeen gainekoa. 

ESKATZEN diegu, euskal erakundeei, elkartasun laguntza eta laguntza humanitarioa indartzea, bai Tindufeko saharar errefuxiatu kanpamentuekin, zein lurralde okupatutako biztanleekin. 

 

ADIERAZTEN DUGU, SEADen 43. urteurrenaren ospakizunak direla eta, euskal erakunde ezberdinek Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetara bidaia egingo dutela, Herri Sahararrekiko konpromisoa berresteko.

Estatu Espainiarrak Mendebaldeko Saharari dagokionez duen arduraren jakitun izanda, Espainiako Estatuari hurrengoa eskatzen diogu:

-Marokoko Erreinuari Mendebaldeko Saharan giza eskubideak errespetatu ditzan exijitzeko, eta baita biztanle sahararren kontrako indarkeria bertan behera utzi dezan. Horrenbestez, Nazio Batuen eta Europar Batasunaren baitan MINURSOak Mendebaldeko Saharan giza eskubideen ikuskaritza eta babesa gauzatzeko eskuduntza izan dezan lan egiteko eskatzen diogu.

-Saharar biztanleen giza eskubideak errespetatzeko exijitu dezan, Ginebrako Giza Eskubideen Kontseiluko kide izango den heinean, 2018-2020 aldian.

-Fronte Polisarioari estatus diplomatikoko ordezkaritza aitortzeko, Herri Sahararraren ordezkari zilegi bakarra den heinean, NBEak hala onartuta. SEAD-a onartu dezala, horrenbestez.

-Biztanle sahararrekin duen lankidetza eta laguntza humanitarioa areagotu dezala, bai errefuxiatu kanpamentuetan zein lurralde okupatuetan, izan ere AECID-aren laguntzak azken urteetan murriztu baitira.

Horretaz gain, Mendebaldeko Saharara bideratutako Europako Fondoen areagotzea eskatu dezala.

Azkenik, euskal gizarteari dagokionez, hurrengoa adierazten dugu: 

ESKATZEN DIEGU, komunikabideei, Mendebaldeko Saharako gatazka duen garrantziarekin landu dezatela, gizarteak ematen dion garrantzi berarekin, alegia. Eta elkartasuna adierazi nahi duten pertsonei Mendebaldeko Saharako egoeraren berri sare sozialetan eman dezaten animatzen ditugu.

AINTZAKOTZAT HARTZEN DUGU RASD-telebista, Saharar Irrati Nazionala, Saharar Berri Agentzia eta zonaldean lan egiten duten beste komunikabideek duten garrantzia, bereziki, lurralde okupatuetan, Herri Sahararraren egoera eta haren helburu zilegiak zabalduz.

ADIERAZTEN DIEGU, elkartasun elkarte eta kolektiboei, gure esker ona, haiek, egunerokoan lan egiten baitute Herri Sahararrarekiko laguntasunak bultzatuta, helburu bakarra senidetutako herri horren askatasunezko etorkizuna lortzea izanda.

AITORTZEN DUGU haurren udako harrerarako Oporrak Bakean programaren berebiziko garrantzia, familia saharar eta euskaldunen arteko elkartasunaren eta maitasunaren adierazpen handiena.

Erakunde-adierazpen hau hurrengoetara bidaltzea proposatzen dizuegu:

-Nazio Batuetako Idazkari Nagusia.

-Ginebrako Giza Eskubideen Batzordea.

-Horst Kohler Jauna, NBEko Mendebaldeko Saharako ordezkari berezia

-Europar Batzordea

-Espainiako Estatua

-Espainiako Errege Etxea

-Fronte Polisarioaren Euskadiko Ordezkaritza

-Marokoko Gobernua


Tras 43 años de ocupación del Sahara Occidental y lucha del Pueblo Saharaui, la situación sigue sin solucionarse y, tanto la población residente en los territorios ocupados como quienes viven en los campamentos de personas refugiadas de Tinduf, ven vulnerados sus derechos humanos, viéndose obligadas a vivir bajo la ocupación marroquí o en campos de refugio.

En este contexto, se han dado pasos por parte de las Naciones Unidas para desbloquear las conversaciones entre el Frente Polisario y el Reino de Marruecos, paralizadas desde hacía más de seis años. Así, se ha realizado una primera ronda de conversaciones en diciembre, y se espera una nueva ronda para el primer trimestre de 2019.

Asimismo, respecto al acuerdo entre la Unión Europea y Marruecos en materia de pesca, fue recibida como una gran noticia y un avance esencial la sentencia del Tribunal Europeo de Justicia, que manifestó que “la soberanía del Reino de Marruecos sobre el Sáhara occidental no está reconocida ni por la Unión Europea ni por sus Estados miembros ni, de manera más general, por la ONU”. Sin embargo, y contradiciendo dicha sentencia, a fecha 13 de febrero de 2019 el Parlamento Europeo ha aprobado el acuerdo negociado entre el Reino de Marruecos y la Unión Europea, acuerdo que incluye el territorio del Sahara Occidental ilegalmente ocupado.

Por ello, y ante las próximas elecciones municipales, forales y europeas a las que está llamada la ciudadanía vasca, hacemos un llamamiento a los partidos políticos para que en los programas electorales que se confeccionen para las referidas citas electorales la cuestión saharaui esté presente en sus dimensiones política, solidaria, humanitaria y cooperativa y a los candidatos y candidatas a que presenten a la ciudadanía su compromiso con la libertad del Pueblo Saharaui.

Asimismo, sigue siendo muy necesario el trabajo de distintas misiones institucionales, para constatar las graves vulneraciones en los territorios ocupados de los derechos de expresión, reunión, asociación y manifestación hacia la población saharaui y la exigencia de que se cumplan las resoluciones de Naciones Unidas y el respeto a los derechos humanos.

 

Por todo ello: 

REAFIRMAMOS que el Frente Polisario es el legítimo y único representante del pueblo saharaui, así reconocido por la ONU y la comunidad internacional.

DENUNCIAMOS, de nuevo, que la presencia marroquí en el Sáhara Occidental es ilegal y que no puede tener efectos jurídicos o políticos que menoscaben el derecho del Pueblo Saharaui a la autodeterminación e independencia. 

CONSTATAMOS que el Sáhara Occidental es un territorio no autónomo sometido al Derecho Internacional que nunca ha pertenecido al Reino de Marruecos y por ello le exigimos que cese la ocupación ilegal del Sahara Occidental y el ejercicio del derecho del Pueblo Saharaui a la autodeterminación. 

CONSIDERAMOS de referencia el Auto de la Audiencia Nacional que se pronuncia sobre España como “potencia administradora de iure” del Sáhara Occidental. 

EXIGIMOS al Reino de Marruecos que se produzca la inmediata liberación de los presos políticos y de conciencia saharauis y cesen las violaciones de derechos humanos en las prisiones que controla garantizando la integridad física y psíquica de los presos. Así como trasladar la solidaridad con sus familias. 

DENUNCIAMOS el expolio de los recursos naturales, a pesar de las sentencias, en el Sáhara Occidental por parte del Gobierno de Marruecos y exigir a las empresas que operan en la zona el respeto al derecho internacional y a los derechos de la población saharaui. Instando a los interesados (empresas y países) a entablar negociaciones con los legítimos representantes del Pueblo Saharaui (Frente Polisario). 

RECORDAMOS a los y las eurodiputados y eurodiputadas que su votación en el Parlamento Europeo el día 13 de febrero a favor del acuerdo de pesca con Marruecos, que incluye al Sáhara Occidental, será ilegal por no respetar la sentencia del Tribunal de Justicia de la UE. Y por ello nos sumamos a las campañas que se realizan contra el referido acuerdo que recuerdan que Marruecos no tiene ninguna soberanía sobre el Sahara Occidental. 

DENUNCIAMOS la aprobación de dicho acuerdo de pesca entre el Reino de Marruecos y la Unión Europea, aprobado por el Parlamento Europeo el 13 de febrero, y en el que se incluye el Sahara Occidental, a pesar de no contar con la aprobación del Pueblo Saharaui y su legítimo representante, el Frente Polisario. 

INSTAMOS a Naciones Unidas a que promueva sin más dilación la solución justa y definitiva del conflicto del Sáhara Occidental, solución que pasa por llevar a la práctica el derecho de autodeterminación del Pueblo Saharaui mediante la celebración del referéndum. E instar al Consejo de Derechos Humanos de la ONU en Ginebra a que nombre a un Relator de Derechos Humanos para el Sáhara Occidental. 

REITERAMOS la solicitud de que, a la vista de la grave situación que se vive en el Sáhara Occidental, la MINURSO debe ampliar sus funciones y cometidos en el Sáhara Occidental. Por ello INSTAMOS a Naciones Unidas a que dote a la Misión de la potestad para la vigilancia y salvaguarda de los derechos humanos de la población saharaui en los territorios ocupados. 

EXIGIMOS a la Unión Europea que haga efectiva la cláusula de respeto a los derechos humanos establecida en el Acuerdo Preferencial con el Reino de Marruecos. 

REFORZAMOS nuestra cooperación política con la Unión Nacional de Mujeres Saharauis (UNMS) por el papel fundamental y decisivo que desarrollan en los campamentos de la población refugiada. Y a la vez hacer un llamamiento en relación con su situación de invisibilidad, víctimas de la violación de los derechos humanos. Con especial referencia a las mujeres desaparecidas en los territorios ocupados. 

INSTAMOS a las instituciones públicas vascas a continuar e incrementar el apoyo solidario y humanitario tanto a la población refugiada en los campamentos de Tinduf como a los habitantes saharauis de los territorios ocupados. 

ANUNCIAMOS que con motivo del 43 aniversario de la proclamación de la RASD representantes de las distintas instituciones y entidades vascas viajarán a los campos de refugiados de Tinduf para renovar su compromiso con la justa lucha del pueblo saharaui.

Conscientes de la responsabilidad legal y política que el Estado Español tiene con la situación en el Sáhara Occidental, hacemos un llamamiento al Gobierno de España para que:

-Exija al Reino de Marruecos el escrupuloso respeto a los derechos humanos en los territorios ocupados del Sáhara Occidental y el cese de las vulneraciones de derechos que sufre la población saharaui. Y así mismo le instamos a que trabaje activamente, en el seno de Naciones Unidas y de la Unión Europea, para que la MINURSO vea ampliadas sus funciones también a la vigilancia y salvaguarda del cumplimiento de los derechos humanos en el Sáhara Occidental.

-Exija el respeto a los derechos humanos de la población saharaui en su participación como miembro, para el período 2018-2020, del Consejo de Derechos Humanos (CDH) de Ginebra.

-Otorgue un estatus diplomático a la Representación del Frente Polisario en España, como único y legítimo representante del Pueblo Saharaui, así reconocido por la ONU. Así mismo a que se reconozca a la RASD.

-Aumente la cooperación y la ayuda humanitaria con la población saharaui, tanto en los campamentos de refugiados como en los territorios liberados al constatar con preocupación la reducción de las aportaciones de la Agencia Española de Cooperación en los últimos años.

Así mismo que se incida en el aumento de los fondos europeos para el Sahara Occidental.

 

Por último, en relación con el papel de la sociedad vasca, manifestamos lo siguiente: 

INSTAMOS a los medios de comunicación a tratar el conflicto del Sahara Occidental con la misma importancia y relevancia que le confiere la sociedad. Y animamos a tantas personas solidarias a que a través de las redes sociales difundan y denuncien la situación del Sáhara Occidental. 

CONSTATAMOS la importancia en aumento que RASD Televisión, Radio Nacional Saharaui, la Agencia Saharaui de Noticias y otros medios de comunicación que trabajan en la zona, especialmente en los territorios ocupados, tienen en la difusión de la situación del pueblo saharaui y de sus legítimas aspiraciones. 

EXPRESAMOS nuestro agradecimiento a las asociaciones y colectivos solidarios y sociales que trabajan día a día unidos por la amistad con el Pueblo Saharaui y cuyo único fin es lograr un futuro en libertad para el pueblo hermano. 

RECONOCEMOS la importancia fundamental del programa de acogida de niños y niñas “Vacaciones en Paz”, máximo exponente de la solidaridad y de las relaciones de afecto y cercanía entre las familias saharauis y vascas.

Os proponemos el envío de esta declaración institucional a:

-El secretario general de Naciones Unidas,

-El Consejo de Derechos Humanos de Ginebra,

-Sr. Horst Kohler, enviado especial de la ONU

-La Comisión Europea

-El Gobierno de España.

-La Casa Real de España,

-La Delegación del Frente Polisario en Euskadi

-El Gobierno de Marruecos.